Pazko Egunean ere espeleo egitea erabaki dugu. Bai gauza arraroa ezta? Jo jo jo
Oraingoan, gure monoa kentzeko, Atxabringo Leza aukeratu dugu. Sokarik ez dauka barruan, baina bai hiruzpalau monty (edo hobeto esanda lauzpabost, edo bozpasei, edo seizpazazpi!).
Atxabringo Leza, gogoratzen ez duenarentzako, "Lezate Gainean" zegoen leza zen. 60 metro inguru utzi zigun sartzen mendian barrura. Lezatera omen zihoan, baina ia beti bezala itxi egin zitzaigun, burua berotzeko putzu eder bat erregalatu eta gero. Karamelua eta gero Basie etorri zen, eta gero miseria, eta gero estuasuna, eta azkenean itxi egin zen. Desobstruituz gero, pasa ahal zitekeen, eta pendiente utzi zen. Baina azkenean leza amaitutzat ematea erabaki dugu, "monty"ak bertako Rudistekin "fosil autoctono" bihurtu aurretik.
Josu eta Idoia sartu dira barrura, eta Unaiek prospektatu egin du. Atxabringo Lezaz ez da asko fido, baina mendi horretan fede handia du, azken finean Lezateren gainean dago eta. Zorioneko Lezate... uffff.
Josuk fondo fondo fondo-an dagoen monty-a bertan uztea erabaki du. Basatza gehiegi bertara heltzeko, eta sokak "hainbeste" zikintzea ez du merezi. Beste guztia garbi utzi, estuasunekin barre batzuk bota eta kanpora joan dira Josu eta Idoia.
Unaien paseoak 3 erregalotxo izan ditu. Ez dute Galarregiko sarrerako Tornado-rik botatzen baina bueno, hori gehiago.
Atxabrin Zuloa: XX bat. 0,25 metro zabal den zulotxo bat, 3 metro ikusten da. Beer Team-entzako proiektu baten aurrean al gaude?
Atxabrin II: 1x1,25 zabalerako leza hundimentutxo bat. Bloke bat dauka erdian ixten, eta errez pasa daitekeen pasu batetik burua sartuz gero 5 bat metro ikusi daitezke.
Josuk fondo fondo fondo-an dagoen monty-a bertan uztea erabaki du. Basatza gehiegi bertara heltzeko, eta sokak "hainbeste" zikintzea ez du merezi. Beste guztia garbi utzi, estuasunekin barre batzuk bota eta kanpora joan dira Josu eta Idoia.
Unaien paseoak 3 erregalotxo izan ditu. Ez dute Galarregiko sarrerako Tornado-rik botatzen baina bueno, hori gehiago.
Atxabrin Zuloa: XX bat. 0,25 metro zabal den zulotxo bat, 3 metro ikusten da. Beer Team-entzako proiektu baten aurrean al gaude?
Euria egin behar zuela zirudien baina azkenean mendiak baketan utzi gaitu. Mendizaleren batek blog hau irakurtzen badu, jakin dezala Iluntzar "la gran desconocida" dela. Jende gutxi egoten da bertan, eta bake asko, eta bista oso eder asko!
Leizarra Goikoa-ko atarian
Speleo egiten badugu, hau ere egin behar!