Mostrando entradas con la etiqueta oñati. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta oñati. Mostrar todas las entradas

2026/04/21

31. Euskal Espeleologia Jardunaldietan

 

Amezti II eta Aitzbeltzeko esploratzaileak, elkarren ondoan.😜 Argazkia: Euskal Espeleologoen Elkargoa.

20260402-06: Koldobika, Galder, Oskar E, Oier.
    • 02, eguena: Hasi ditugu 31. Euskal Espeleologia Jardunaldiak #31eej . Eguraldia eta errekek dakarten emaria dela eta, planak aldatu behar izan ditugu (segurtasuna lehentasun!) eta horrenbestez topografia tailerra burutu dugu. Sandailli haitzuloaren giro majikoan, Esther Garcia lagunak Disto-Topodroidaren misterioak argitu dizkigu, eta energia Natra txokolateek eman digute, baita Laboral Kutxak gonbidatuta etorritako Jone eta Unairi ere! Afal ostean Linen hitzaldia: Descripción del paraje de Lizartza y sus alrededores.
    • 03, barikua: Lizartzako bibakeko talde biak barruan daude, txandaka esploratzen/lotan, eta lurrazalarekin egunean birritan komunikatzen. Goiko galeriak esploratzera sartutako taldea, itzuli berri da. Besteak Aloña aldean, katalogoa errebisatzen eta prospekzioan (noski, leize berriak aurkituz). Afal ostian, gure Oskarren hitzaldia (“Intrigas y verdades del espeleobuceo”, oso ona!), eta “Aldabide” laburmetraiaren proiekzioa.
    • 04, zapatua: Esplorazioan, prospekzioan jarraitzen dugu, neurri, ahalmen eta gogo ezberdinen araberako taldeetan. Beteranoak ere bisita egitera etorri zaizkigu, Jexus Etxezarreta Arrikrutzetik eta Jose Miguel Arregi Bartzelonatik. Gauean, “Murciélagos y su conservación” hitzaldia, Maria Napalek eta Gabako Elkarteko Aitor Arrizabalagan eskutik.
    • 05, domeka: Azken komunikazioa barrukoekin, denok entzun nahi genuena: “nekatuta baina ondo!”. Gaur-bihar kanpoan izango ditugu berriz. Eskerrikasko Kortakogain baserrikoei, komunikazio gunea beraien larrean ezartzen uzteagatik! Igande honetan, 31. Euskal Espeleologia Jardunaldiak belaunaldien artekoak izan dira: explorazio/prospekzio taldeak menditik itzuli direnean, 1950-60 hamarkadako espeleologoek zain izan dituzte. Ikustekoak izan dira 15-94 urte arteko gazte eta zaharren arteko konbertsazioak, hauek hasitako eta haiek jarraitzen ari diren esplorazioei buruz!
    • 06, astelehena: Gaur izan da 31. Euskal Espeleologia Jardunaldien azken eguna. Partaide gehienak aterpetxea txukuntzen, materiala garbitzen eta Arrikrutzeko koba turistikoa bisitatzen ari ginela (azken honek positiboki harritu gaitu), lurpeko azken taldea irten dela jakin dugu. Denok batera, Arantzazun bazkaldu dugu, Jardunaldi hauen helburu nagusia ondo beteta. Alegia: taldeen arteko harremana estutzea, eta elkarlanean gehiago esploratzeko gogoz gelditzea. Eskerrikasko #31eej antolaketan burubelarri aritu zareten Aloña Mendi Espeleologia Taldea ko lagunei, eta zorionak parte hartzaile guztiei.

2024/11/17

Lezeta, Antzoriz eta Larra


 20241116: Julen, Xabi, Gotzon, Antua, Oier.

Antzoriz eta Lezeta (Lekeitio). Talde bittan banatuta jardun dogu. Batetik motibauak ("Hor ez dago ezer!", "Han ez dau merezi!") Antzoriz aldera jo dabe, Antzoriz II (Santa Katalina azpikua) sarrerako puntuko koordenadak errore haundiegixakin dagozela konturatuta (2007ko GPSak...). Egin dabe, eta ez hori bakarrik: topua berregin eta barruko argazkixak hartuta itzuli diraz, beste taldiari walkie talkie txinatarran bidez jakinarazitta.

Izan be, artian bigarren taldekuok ondiok ur ertzian genguazen. Zer egin dogun? Umien parketik Lezeta I zuloraiñoko kosta zatixa errebisau. Ohi bezala, ez dogu espeleologikoki ezer interesgarririk topau: baiña aurkikuntza haundixak, deskarte lan haundixen ostian etortzen diraz! Eta gaur zeozer kendu dogu mapatik. Gaiñera espeleologikoki ez, baiña ornitologikoki interesgarrixa izan leikian habixa bat topau dogu, koordenadak (...) eta argazkixak hartuta; zerena dan? Igual ornitologueri pasatzen detsegunian jakingo dogu. Bestalde, Antuanek ikusittako leku baten, biofilm itxurako batzuk egon diraz; baiña nik amebak hartzeko poterik ekarri ez! 

Eguna, gaiñera, hurrengorako promesa onekin amaittu dogu: Lezeta gaiñeko ortuetako batekuekin berba eginda, badirudi gaurkuan segidia dan hurrengo tramua bertatik jaitsitta esplorau ahal izango dogula. Primeran!

 

20241117: Oier.

Oñati, EEE billeria Larra 2024ko kanpañia baloratzeko, eta hurrengua planifikatzen hasteko. Nere aldetik ezin neban ekarpen haundirik egin (berdeegi) baiña 2025ko kanpañarako bioespeleologia plana proposatzera juan naiz. Halan geratu gara:

  • Aragoien ez dabe baimen berezirik eskatzen, baiña Naparruan bai. Baldintza batekin gaiñera: rekolekziño bioespeleologikorako baimena eskuratu ezkeriok, egindako biharran informe bat pasau bihar da, jasotako animalixak eta kobazuluak zehazten.

  • Urteroko baimen-eskari horretan sartuko da bio laginketarakua be; Martin Arriolabengoak egitten dau, eta adostuko dogu testua aurrerago.

  • Bestalde, behin kanpañan, nere laginketak kanpoko leza txikixetan egingo dittudaz (esploraziñuan dagozenak, Illaminako Sistemakin konektatzeko), bertan egin biharreko lanetan parte hartziakin batera. Hau da: printzipioz ez neukez egingo aparteko espediziñorik, bio laginketara zuzenduta. Bestalde, sakonian bibakeatuko daben taldietan espeleologoren bat lagiñak hartzeko prest agertzen bada, hari materiala pasatziaz eta gero jasotziaz be enkargauko nintzake.

     



2024/09/19

Arantzazuko frantziskotarrenian

 20240919: Oier.


 Goiz goxua pasau dot Arantzazuko frantziskotarrenian. Hille batzuk diraz XVIII. mendeko Lekittoko #speleo bertso batzuen atzetik nenbixala: ahoz ahoz zabalduta, Juan Antonio Uriartek jaso zittuan idatziz XIX mende erdi partian. Banekixan eskuizkribu hori Arantzazun zeguala; Noelia Gomez artxibozaiñak (Cuencako euskalduna!) lokalizau desta legajua, ondiokan digitalizau barik dagona, eta gaur juan naiz kontu haundiz -hauskorra dalako- erretratu on batzuk hartzera. Lekeitioko hiribilduaren 700 urteurrenian egingo dirazen ospakizunetan aurkeztuko doguz bertsuok, datorren urtian: ADES Espeleologia Elkartiak emondako hitzaldixan erakutsiko doguz (...), irudi, kantu eta azalpen guztiekin batera!

Helburu printzipalaz gain, ez dot ukatuko, banekan kuriosidade pixkat monasterixo barrutik ibiltzeko. Parakaidista baten modura, ez nekan ideiarik be artxibua nun egon zeikian, eta fraillien bizilekuan sartu naiz. Harrera gunekuak segiduan bideratu nau  -justo beste ikerlari bat zetorren hara- eta hor juan gara, pasillo eta gela laberintuan zihar; ondo mantendutako lekua. Allegau garanian, Gomez ez zeguan artxibuan, baiña eraikin erraldoian oihartzunen artian segiduan lokalizau dabe -emakume abots gitxi entzutzen da han!-. Soiñua jarraittuta, taller/bulego baten topau dogu beste laupabost lagunekin, kafe torerua hartzen; neuri be gonbidatu nabe. Barriketa gitxi baiña: segiduan juan dira-ta danak biharrera, bistan danez euren gustokua dana.

"Neure" liburua begi aurrian ipiñi eta gero, mahai haundi baten bueltan genbizen danok. Nik neure argi-proba, tripode eta historixekin nenbixala, nerekin etorri danak AA eta transkripziño paleografikuakin egin dittuan aprobak aurkeztu detsez bestieri (nik antenia adi!). Bittartian, jentia sartu-urtenian ibilli da eten barik: ikerlarixak, laguntzaille bolondresak (beharko, han dagon biharrakin!!), frailliak paisanoz jantzitta... Ez da ez, lotarako lekua Arantzazuko frantziskotarren artxibua. Leku adeitsua, etxekua, laguntzeko borondatez eta interes bibliografikoz beteta (kafe katilluen arteko komentarixo eta txantxetan igartzen zan hori!). Eskerrikasko ba, gaur lagundu nozuen kuadrilla guztiari.

 


2014/10/19

EEL Simulakro Orokorra (Gesaltza) 2014

               

Aurten bi bide izan dira Gesaltzako simulakroan: Iñakiri "Troska" bideko "zauritua" izatea tokatu zaio. Bertan bertikal handi bat eta laminadoreak zeuden. Martín-i, ordea, "Enbutu" bideko "zauritua" izatea tokatu zaio, bere zailtasunik handienak, Ur putzuak eta meandroak.

IÑAKI ("HERIDO" DEL GRUPO 3):
Hasikeran gogo gutxi nituen, Barikuan Orbezon desagertutako GEA-ko kidearen bila ibili baikiñen alferrik.  Kobazulora bertaratzen geundela, kruz rojako anbulantzian, entzun genuen GEA-ko laguna hilik aurkitu berri zutela.

Eguerdiko 12.00-ak inguru sartu ginen kobazuloan EITB-rekin teleberrin agertuko zen erreportajea grabatzeko. Simulazio batzuk egin ostean barrura sartu ginen.

Dibertigarria zen ze ni "zauritua" izan arren neu, erreskatatzeko erabiliko zen kamila bajatu nuen 30-eko putzutik (preparando mi propio reskate!!!). Beste momentu komiko batzuk, tirolina batzuk instalatzeko soken bila putzu baterarte igo nuenekoa izan zen, taldeko jefeak ikusi eta
-"pero que hace el herido aquí,!!!"
-"Perdón! ahora vuelvo a la camilla!!!" hasi baitzen.

Kamillan inmobilizatuta zaudenean hasikeran inpotentzia pixkat sentitzen duzu ezin duzulako ezer egin besteak laguntzeko, eta gainera argi guztiak zuri begira daudenean ematen du kirofano baten zaudela.

30 metroko putzuan hegan hasten zarenean, eta han alboan ikusten dituzu txorizoak bezala zintzilika zure taldekideak kontrapesuak egiten. Beherra begiratu eta.... AAII!!! 20 metro baino gehiagoko AMILDEGIA!!! Eta zu mugitu ezinik... eskerrak Oscar alboan dagoela neure kamila gidatzen!
Oskar eta Jose-ren esperientziak asko lasaitzen du, eta dena oso ondo joan da.

Puntu txar bakarra, kamilatik ateratzen dizutenean guztiz atontatuta zaudela (3 ordu edo arnesekin gustiz inmobilizatuta!). Pixkat atontatua negoen, baina espabilatzea lortu dut 20 metroko putzu polita igotzean eta kanpora ondo atera naiz. Hori bai... akatsik handiena urik ez eramatean... zelako egarria!

Gaueko 00:00 etan eman dut izena "puesto de boca"-n, 12 orduko "erreskatearen" ondoren.

Nire taldekideengantik asko ikasi dut (Triangulazioak, nudo dinamiko, nudo valles trinque, poleak... ), esperientzia oso aberasgarria izan da niretzako. Poza ematen du ikusteak nolatan talde ezberdinak bilduta honelako antolakuntza eta elkar-laguntza sortzen den. "buen rollo" asko egon da asteburuan. Simulakroa bukatzen denerako sekulako gogoak dituzu materiala, teknikak, probak ikasi eta egiteko. Beste mota bateko espeleologia izan da, eta asko gustatu zait. Irrikitan nago Zazpilezetara joateko eta Unai edo Josu kamillan arrastratzeko... jua jua jua!!!

Asteburuko erreflexio bi bukatzeko:
-Hay vida mas allá de la espeleo.
-Solo se que no se nada.


2013/10/20

EEL Simulakro Orokorra Gesaltzan


Argazkiak.org | Material banaketan © cc-by-sa: ades


13-X-19 eta 20: EEL Simulakro Orokorra Gesaltzan (Oñati)

ADES-etik Javi, Idoia, Gotzon eta Petrus (logistikan) eta Unai, Josu eta Oier (koban). 75 lagun inguru bildu gara orokorrian, 50 bat koba barruan. Urteroko moduan gonbidatu exotikuak (Asturias, Valencia, Toledo...) EEL-an prestijiuak erakarritta.

Aurtengo nobedade printzipalak, neretako, logura faltia eta tirolinan jardun biharra izan dira. Bai: oiñ arte izan naizen simulakro guztietan 1:00-3:00 am inguruan biharra egittia tokau izan jata, begiko “persianak” ez ixtian eta buruko argittasuna ez galtzian ardura nagusixekin; eta nere korpuzkeria dala eta, kontrapesista expertua bihurtu naiz. Aurten, baiña, Saguzar Santuan interzesiñoz-edo, bigarren taldian sartu nabe eta kobako parte bat hutsetik instalatzia tojau jata. Aintza zeruari!

9:00etan deittuta bagenguazen be, 8:15etatik jentia allegatzen hasitta zeguan. Kontrol Postuan izena emon eta lehelengo itxaronaldixak etorri dira gero (nik erretratuak etara eta dibulgatzeko aprobetxau dot; eta Koordinatzaillian aginduz prentsara bialdu gero). 10:00ak aldian logistika asuntua aurreratu xamarra, taldiak osatzen hasi dira. 1 taldia 11:00ak inguruan Gesaltzarutz abixau da; eurekin batera 3 taldia (Josu eta Unai barne), telebistarako “papelada” pizkat egitteko enkarguakin.

Zain eta zain, gure itxaronaldixa pizkat arinduta geratu da AMET-ekuen salda eta txorixueri esker. Bittartian, 2 taldekuak gure izena ikusi dogu panelian, Kokolo, Trotixa eta Bittor taldeburu dirala. Orduak aurrera juan ahala, eta 1 taldian progresiñuari adi (irratiz eta TEDRA-z), 14:30etan bildu gara Kontrol Postuan aginduak jaso, topografixia ulertu eta materixalak kalkulatzeko; Materixal Postura juan gara gero, eta han eskatu; eta 16:00etan Gurutze Gorriko lanroberretan abixau gara Sarrerako Kontrolera.

1 taldiak Felix Umerez galeriatik Txintxurreta, Bustintza eta Esperantza potzuan barreneraiñok eruan bihar zeban kamillia; han 2 taldian biharra hasten zan. Esperantza potzua kontrapisuekin jaso, hurrengo tramo horizontal bat gero (tirolinia?) eta potzu Politta zetorren.

Putzu Polittetik kanporako marmittak gainditzeko tirolinia instalatzia tokau jaku Arturo eta bixori; 17:00ak aldian hasi dogu biharra. Goiko triangulaziñuak ez desku arazorik emon, baiña behekuak... ezin leku egokirik topau, pare bat spit be galdu doguz koladan enpotrauta. Azkenian zeozelan moldau gara, baiña halan be giza-desbiadore bat erabiltzeko premiñiakin sokiak ez zeixan igurtzirik egiñ. Hortan genbizela, opilioi bat ikusi dot (seguraski Aizkorriko espezie endemiko barrixa) eta potiak ez ekartziaz damutu naiz.

18:00ak aldian kamillia hurre dagola jakin dogu; zeozer jateko aprobetxau, eta 18:30etan edo bistaratu dogu, potzu Polittan honduan. Kontrapisu bat erabillitta  han ekarri dabe gora eta arazorik bez gure tirolinara pasau eta beherutz bialtzeko. Soka faltia egon da (ez gure taldian bakarrik), eta trakziñoko soka bera retentziñorako berrerabilli bihar izan dogu. Handik aurrera, danok kanporutz pasakamillan. Oillatokixan ertzera allegau garanerako kanpua illunduta egon da; han goittik beherako tirolinan montau dogu kamillia, milla prekauziño hartuta (inpresiño haundixa emoten dau lekuak) eta ustekabeko soka-igurtzi batzu konponduta han bialdu dogu aidetik behera. Hanguak hartu, tirolinia desmontau eta gure biharra amaittutzat emon dogu. 20:00ak aldian Sarrerako Kontrolan izena emoten genguazen.

Ez dakat oso klaru zein izan dan 4 taldian biharra (egixa esanda, Simulakruetan gehixen kostatzen jatan gauzia, operaziñuan ikuspegi orokorra hartzia izaten da; hain da konplikaua antolakuntzia). Eta 3 taldiakin be, ez dot gogoratzen ze ordutan kruzau garan, opilioian lekuan, guk beheko triangulaziñuakin burruketan genguazela eta eurak barrurutz zetozela. Dakitten gauza bakarra, eurei nere beste urtietako biharra tokau jakela (lehelengo taldiak montautako instalaziñuak berrerabilli), eta 3:00 am-ak aldera allegau dirazela Kontrol Postura (ETEO eskola zaharra, Oñatin).

Gaur betiko protokolua etorri da: material garbittu eta sailkatzia, Kontrol Postuan desmontajia, baloraziño billeria eta bazkarixa. Unai, Josu eta Oierrek behintzat, oso pozik geratu gara.

2009/05/03

Gesaltzan espeleolaguntza kurtsuan



09-V-1 eta 2: erreskate kurtsillua Oñatiko Gesaltzako koban. Idoia, Urtza, Ibon, Izaskun eta Oier egon gara ikasle modura. Jabier victima modura. Eta Gotzon, Maite, Mikel, Ane eta Niko bisittan.



Lehelengo egunian, ataixan egon gara maniobrak ikasten. Ikasle lartxo (15 bat lagun) eta estutxo ibilli gara danok danetik ikasi ahal izateko: triangulaziñuak, kontrapesuak, kamillia eskurik esku erabiltzia, tirolinak montau eta kamillia instalakuntza batetik bestera pasatzen ikastia.



Bixamonian, aurreko egunian ikasittakua martxan jartzia: 60 bat metro barrura, hiru potzu paralelo instalau (Despiste, Politta eta Bihotza) eta bertan jardun. Nere taldiak suerte txarra euki: harri eskasa, espitak hautsi, materixal faltan... 4 bat ordu pasau doguz alperrik, eta ikusten genduan eguna pasauko zala ezerbe praktikau barik –ergo, simulakruan parte hartu ezinda-. Eskerrak azkenian ondoko potzukuak biharra amaittu, eta bertan egin ahal izan doguzela maniobrak. Oin bai, pioi biharrak egitteko aiña konfiantza behintzat ba dakat.