Mostrando entradas con la etiqueta burrutxugane. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta burrutxugane. Mostrar todas las entradas

2017/07/16

Eurtenerrota, Iñeritze, Burrutxugane

170716: Santi, Martin U, Martin I, Gotzon, Antua, Petrus, Unai, Oier.

Quorum haunditxua izanda, errekurtsuak optimizau eta 3 talde operatibo eratu doguz: Urrutiatarrak Burrutxuganera, Unai eta Oier Iñeritzera, eta beste guztiak Eurtenerrotara.

Unai eta bixok, beraz, “Edificio en Ruinas” sektore barriko gela haundixan azken inkognitia begiratzera juan gara. Gora ta gora, Unaiek tamaño majoko galerixa gorakari baten aurrera egin dau, eta soka faltan geratu da kurba baten hasieran; bere iritzixan beste pare bat zulo nahikua izango dira kurba ostian dagona ikusteko. Haize korriente leuna somatzen da, eta gelan dagon saguzar-kaka kontuan hartuta (Unaiek diño aurreko baten saguzar bat hegan be ikusi zebela), leku interesgarrixa da.

Bio aldetik: -70 eta -100 arteko sakoneran, jateko arrastuen artian, Quaestus ugari eta Lithobius 2 (1 erraldoia, bestia kumia); pseudosinellak be ikusi dittudaz, baiña ez dakitt potian sartzia lortu ete doten.

2007/09/17

Burrutxuganen basurda bidietatik


070916: Gerardo, X jauna eta Oier.

Helburua: atzo Campi eta X jaunak Burrutxuganen topautako lezara sartu, ikuskatu eta katalogatzia.

Aproximaziño neketsu baten ostian, sarrerara heldu gara. Mendixan gangar-gangarrian dago, Urdaibai nahiz Lea parterako talaixa ederrian. Kuriosua, gangarrian zihar dagozen munarri haundixak. Sarrera ikusgarrixa, 25 bat metro altu eta 15 zabal; sokan behera, 50 metroko ranpa labanetik jaitsi eta harriz betetako hondo baten ostian, eskumara doian beste ranpa txikixago batetik behera goiaz. Han, lokatzezko tapoi bat dago, eta amaitzen da.

Baso erdi-erdittik goiaz bueltan, basurdendako be txarra izango litzaken tokittik, ia haitzulo ezezagunen batekin topatzen garan. Ez dogu ezer topau, baiña kaloriak erre eta muskuluak sendotu, hori bai!