2023/12/31

Lezate freskagarrixa

 


231231: Zutoia, Santi, Martin U, Aitor, Koldobika, Gotzon, Julen, Oskar F, Oskar E, Ritxar, Oier.

Ze ondo, urteko azken baiñu freskagarrixa Lezateko sifoian hartzia! (terminala, harik eta Illuntzar azpiko sistemarako pasua topau arte). Espainiar itxuran egin dogu rekorridua (campeonato de técnicas de progresión), beraz juateruzkuan ez dot sapaixak begiratzeko astirik hartu; baiña bueltarakuan bai, (...). Oso ondo topau naiz fisikoki, bistan da astian ziharko gimnasio saiuak ez dirazela alperrik. Klaudionian beste batzuk batu jakuz (Xabi, Javi, Petrus) eta han mundua konpondu dogu: bestiak beste, aurrerantzian, bazkarixak bakotxak bere poltsikotik ordainduko dittuz (ADESen itxulapikuan mesedetan), eta neri dagokitten arluan, pare bat artikulu laberako prestakuntza bidian hasi diraz. Beste urtebeterako indarra hartuta!

2023/12/30

Saguzar gutxi Zubiburuan


231230: Oier.

Neguko ikustaldia. Laburpen errazekoa, (...) baino ez baititugu ikusi: (...) gela handienean, eta (...) azken gelara igarotzeko estuasunaren sarreran. (...). Putzuetan ura aurkitzeak harritu nau, ez baita azkenaldian eguraldi bereziki euritsua egiten ari; bertan estigobio bila aritu naiz, baina ez dut alerik aurkitu, putzu estazionalak direlako seguraski.

Deigarria egin zait hain saguzar gutxi egotea; laginketa jarraitua egiten ari garenetik (2016) ez ditugu sekula hain gutxi topatu sasoi honetan (hibernazio garaian (...) artean detektatu izan ditugu; jeitsiera beraz %75 gutxiagokoa izango litzateke, gutxi gora behera). Goizegi da jakiteko kobazuloaren erabilpen arkeo/didaktikoak zerikusirik duen; baina kontuan hartzeko da gaur sarrerako galerian (2021etik arkeologoek probak egiteko erabiltzen ari diren horretan) saguzar bakarra ere ez dela egon, beste urteetan hibernatzen ari ziren ale gehienak hortxe aurkitu izan ditugunean.

2023/12/25

Nigeriatik Lekondera

 

231223: Oier.

Ohittura onak galdu bihar ez dirazenez, Burumendikuei bisittia egin detset. Ohiko moduan, euren planetara moldatu naiz eta gaurkuan, Kobeta amaieziñera abixau naiz Unai, Mitxel, Joseba eta Sotokin. Txarto gogoratzen ez badot, Nigeria gelatik Lekonde sektorera juan gara (ez eskatu neri zehaztasun gehixago) eta bertan, katazulo bat desob egin eta geroko galerixia esplorau biharra zeguan. Hori egin dogu ba: eta Mitxel eta Sotok silfide-mailukari biharra egitten ziharduela, Josebak argazkixak hartzen jardun dau, eta ni Unaieri topoakin laguntzen (agertu dirazen 9 metro barrixak, eta haraiñoko galerixia osatzen). Pozik, zeozer utilla egitten nihardualakuan! Hori bihar dot nik-eta, ondo sentitzeko; paseatze hutsa etxata gustatzen.

Izan be, tonto-monto honekin badira makinatxo bat bidar zulo honetara sartu naizenela. Eta behin nere Aranzadiella leizaolai-ak jasota (Prieto det., karst honetako berezittasun nabarmenena), Zospeumak eta bestelako ohiko fauna, ba esango neuke hamendik aurrera ezingo dotela ekarpen haundirik Olatzeko bioespeleologiari. Horrenbestez, halako gauzatxuetan lagundu biharko!

Besuetako agujeta majuekin (aspaldi ez nintzala lau hankatan ibiltzen), poz-pozik geratu naiz, baitta Burumendi taldia hain osasun onez, ilusiñoz eta zeregin interesgarriz ikustiangaittik be. Eskerrikasko nerekin pixkat konpartitziangaittik. Urte askuan mantendu deizuela hori guztia, beste espezialista zintzuekin elkarlanian, eta peiper eta inpaktu gose baiño ez dirazen buitrietatik libre! 









2023/12/17

Øgøñøn, Leunbekø Mælströmåri bisitå


 231216: Zutoia, Santi, Peña, Josu, Gotzon, Oier.

ADESeko kideak berebiziko espedizioa burutu dugu Leunbera; luzaroan gogoratzeko moduko eguna, egunsentitik ilunabarrera. Bere garaian esploratutako leize zurrunbilodun beldurgarria berriro ikusi nahian (Oskar E eta Gotzonek baino ez zutena ezagutzen, gure konbertsazioetan mitiko bihurtutako euskal Maelströma), gaurkoan lekuaren xarma irudietan jasotzeko ahalegina egin dugu, Josuren maisutasun grafikoaz baliatuta. Lekuaren ezaugarriek aldez aurretiko nahiko prestakuntza eskatzen zuten: 270 metro egin behar genituen labarretan behera, leizera marea beherako unean iristeko, eta egun argiz goraino itzultzeko. Horretara, egun egokia aukeratu (mareak, hegaztien beda sasoiak) eta parte meteorologikoa kontuan hartu ostean, bezperan oraindik materiala eta haren garraioa prestatu behar izan dugu. 300 m soka eta behar besteko anklajeak haraino eramatea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula!

Eguzkia Larrun aldetik irtetzen ari zela bildu gara Elantxobeko kanposantuan. Hotzak azala ebakitzen zigun, eta begi handiz ikusi ditugu Santik -espedizio extremoen esperientziaduna bera- petatean sarturiko sukaldetxoa eta trepetxoak, handik ordu batzutara hainbeste estimatuko genituenak. Ordu bi eman ditugu Ogoñoko basoak zeharkatu, jeisteko puntua lokalizatu, eta jeisten hasteko moduan paratu garen arte. Gora zetorren eguzkiak Matxitxako inguruak argiztatzen ziharduela, lurmuturraren alde ilunetik egin dugu behera, zotina kentzeko moduko bertikalean, eta pixkanaka, erraz erortzen ziren harriak izango zuten protagonismoaz jabetuz. Horma berean eskalatzaileak ere aurkitu ditugu -niretako gauza berria izan da, gune bat haiekin konpartitzea-, eta beraz prekauzioak biderkatu behar izan ditugu.

Beste ordu pare bat igaro dira, denok Leunberaino iritsi garen arte. Bidean, gozamen hutsa izan da paisaiari begira jaistea, inork instalatutako bidetik (eskerrikasko Gotzon!) eta geroko itzulerako izerdietan asko pentsatu nahi barik; diagonalaren amaierako aterpean kanpalekutxoa egin dugu, eta material gehiena han lagata, Leunbera jaisteko azken bi tiradak ekipo minimoarekin egin ditugu. Hortik aurrera Josu izan da zuzendari. 

Lekuak inpresioa egiten du, benetan; orain etorri garen guztiok gaude baieztatzeko moduan. Lehenengo asmoa “muñekua” uretaraino jaistekoa bazen ere (ni prest nengoen!) itsasoa zakarregi aurkitu dugu, maniobra hori ziurtasunez egitea ezinduz. Beraz Zutoia metro batzuk jaitsi da, eta zipristinen artean, Josuri erreferentzia ona eman dio kuriositate natural honen irudiei behar bezelako eskala gizatiarra emateko. Zurrunbiloaren mugimendua harrapatu nahian, argazki eta bideo ugari hartu ditugu; eta uste dut batera edo bestera, nolabait, lekuaren xarma islatzea lortuko zela.

Kanpalekura itzultzeko unea ere ondo aukeratua izan da: azken biok geratu garenean, olatuak leizetik gora irtetzen ari ziren, eta zaparrada soka bidearen barreneraino zetorren. Nabarmena zen marea erdiarekin leku hura jada ez zela egoteko modukoa izango. Puntualtasun norvegiarrez (ia-ia suitzarra bezalakoa da) antolatutako espedizioa, beinke!

Santiren espezialitate gastronomikoak txandaka gozatuz (erlaitzean ez baitzegoen hiru pertsonatarako lekua baino), gorako bide neketsuari ekin diogu. Eguzkiak, zenitetik igarota, Urdaibai argiztatzen zigun eta laster joko zigun guri ere; eta itxaronaldiak -bost pertsonaren igoeran ezinbestekoak- begi gozagarriak izan dira. Soketan gorako tarteak ez ordea: goitik zetozen harriekin beldurtuta, eta behekoei gehiago ez botatzearekin kezkatuta, paisaiari begiratzeko astirik ez da egon eskalatzaileen gunera berriro ailegatu arte. Nekeak gainezka eginda, azken bertikalei ekin aurretik atseden luzea egin dut, fondoa pixka bat hartzeko, eta gutxienez azken tarte horretan harrien kezka barik eta petatea hanka artean igo ahal izan dut. Justu ilunabarra zen, eta nekeari paisaiaren edertasuna gailendu zaio; behera begiratu eta... “Hortik behetik al gatoz??? Arraioa!!!”. Euforia kabezerara heltzean. Eta Josuri ez diot esan, baina gaurko argazkirik ederrena neuk buruan dudana da: bera azken metroak igotzen, Sollube gaineko azken eguzkiak dena kobre kolorez tindatuz, basoak, itsasoa eta Izaro atzean dituela.

Besteei zain egotea, hotzaren ezpata berriro sentitzea, desmuntaia (Gotzonek berriro) eta Talaia aldetik erretirada, une polita izan da baita ere. Egunaren azken argiak izan dira, eta hortik aurrera baso ilunean: aurreko egunetan norbaitek esan zigun aholkua gogoratu dugu: “eraman argiak, gero itzultzean ilunduko bazaigu ere”. Ondo ekarria!

Luzaroan gogoratzeko moduko egun borobila, horixe baietz.


2023/12/10

Verdun eta Paltzuaran

 

231210: Ritxar, Maite, Mikel, Gotzon, Oier. 

Paltzuaran. Bertako esploraziño kanpañia amaittutzat jota, domeka goizerako plan lasaixan eta Arantzabaltarren txakurrakin juan gara sokia erretiratzera (sokiori garbitzen dogunian, kafietesne kolore politta hartuko dau urak!). Nik ez nekan sartzeko asmorik! Baiña logistikiak hala eskatu dau eta, beraz, atzotik erdi bustittako buryxa jantzi (what a feeling) eta esku hutsik (guantiak ezin sartuta, ez nekixan eskuak be lodittu zeikienik!!!), Ritxarrekin batera behera egin dot, kendutako mosketoiak barriro ipintzen (kenduta zeguazen-eta, ez ugartzeko). Potzo luze eta ikusgarrixetan behera, errekiari kuku egin, eta behetik gorakuan dana jaso dogu; entrenamenduzko saio begi gozagarrixa! Zati baterako, beraz, agur esan detsagu Lezateko errekian kabezerei. Seguraski, hurrengo sartualdixa urpekarixekin izango da, sifoiak esploratzeko.

231209: Antua, Oier.

Lumentza mendixan (Lekeitio), gaurkuan erabagi dogu zulatzen gabizen kondukto honi kataloguan zenbaki bat emotia; UTM koordenadak baieztatu bezain laster, fitxa bat prestauko dogu Gotzon! Bittartian, gaurkuan beste metrotxo bat aurreratu dogu, eroso eta nasai; biharra biren artian egittia errezagua da benetan! Gaur buztin geruza baten biharra egin dogu, eta bertan hondakin modernuak (fundiziñoko burdin xaflak, zeramika esmaltaua, tellak...) eta koprolito itxurakuak etara doguz (paleontologuak aztertzeko). Laga dogun puntuan, 3 bat metroko distantzian eskumarako bihurgunia bistan laga dogu, eskillara-maillen beheko aldian. Bertaraiñok kamara bat sartzeko ahalegiña egingo dogu, ikuspegixa hobeto estimau ahal izateko.


 

2023/11/25

Aixa eta Lezate


  231125: Javi, Oier.

“Enbata 10 koba” proiektuan aletxua ipintzeko, gaur Javi gure Lemazain Handia laguntzia tokau jata Aixan eta Lezaten, parametro klimatiko/hidrologikuak biltzera. Dana ondo juan da, eta badirudi Javik parametro guztien neurketak jaso ahal izan dittuala. 

Aixa leku ederra da. Espeleologo-belaunaldi askoren esploraziño lekua, pare bat bidar egonda nenguan, Carlos Prietokin laginketan (sarreratik hurrago) eta EEL simulakruan (kanpoko komunikaziño biharretan); beraz, gaur sarrerako tramo nagusixetan egin dogun ibillaldixa barrixa eta ikusgarrixa izan da neretako bat. Intzidentzia txiki pare bat izan doguz, parte sakonian ipiñittako termometrua ezin izan dogulako topau (bisittarixak hartuta? onduegi ezkutauta?); azkenian datuak beste bide batetik hartu doguz. Beste bat, sarreratik hurreko tramuan gas detektoria txistuka hasi jaku, C02 balore altuegixangaittik; kanporakuan buruko min txiki bat baneukan, egixa esan. Bio lagin batzuk be hartu doguz: 2 Lithobius, 3 Trichoniscoides, 1 Oxychillus, 1 isopodo zuri txiki bat, 2 Mesoiulus. (...)

Lezatera juan gara gero, hamen biharra laburragua izan da. (...)

2023/11/11

Le poilu sapeur de Lumentz


 231111: Oier.

Bibliografixak, peer-reviewak, inpaktoko aldizkarixak etabar ondo dagoz, baiña batzuetan, ipurdixa eserlekutik jaso bihar izaten da, muskuluak nekatzia eta artikulaziñuak mobitzia zer dan gogoratzeko. ADESeko bestiak Zuluka desinstalatzera juan diranez (XS tamaiñua), XXL plan bat bihar neban nik, eta halaxen juan naiz juan dan zapatuan hasittako desobstrukziñuakin segitzera. Pare bat orduko jardunaldi osasuntsua, gimnasiuan baiño kalorixa gehixago erreta (uste dot honek, oiñ, inglesezko izen trendinga be ba dakala, baiña ez naiz gogoratzen zelan dan). 

Arkeologo ospetsu bati entzun gentsan, miresmen ahotsez: “Jose Miguel Barandiaranek, zeguan guztia topatzen zeban. Izan be, abadia izatiak abantailla hori emoten zetsan: jente guztiak beso zabalik hartzen zebala eta dana erakusten zetsela”. BRAETIA. 😉 Guzur hori (edo kalkulu-erroria, hobeto esanda) beste honen pare ipiñi geinke: “Euskeraz ez dago ixa biraorik, edo berba lizunik”. Horixe, badagozela. Kontua da, elkarrizketatzailliak sotania zekanez, etnografia ikergai ziran aittitta-amamak ez zirala ausartzen Azkueri edo Barandiaraneri txakil-pottor kontuak kontatzen. Baiña zorionez, sotanadun guztiak ez ziran itsuak, Jose Mari Satrustegi adibidez (eta zorionez) alboraketa hori gainditzen saiatu zan. Era berian, nahikua izan da Lekittoko zaharren memorixia pixkat arakatzia, Barandiaran zetorrela jakinda, pertsona batzuk kuebak tapau zittuezela jakitzeko, “ortua kenduko nabe bestela” pentsauta. Kontuz, dana dakixala uste daben jentiakin...

Burutaziño hau etorri jata gaur, modu umoretsuan “Verdún” izendatu doten lurpeko sistema potentzialian, 300 bat kg lur/harri karriau eta gero, pinttura lata hutsa agertu jatanian. Azkonarrak sartuta? (animalixok badakixe-eta lurrak ondo mobitzen) 1960 hamarkada inguruan jentiak blokeauta? (pinttura potiori ez zan zaharragua). Ezin jakin, baiña honek zulo hau apropos estalittakua dala baieztatzen dau. Zapa biharrakin segitzeko adoria emonda!

Damazulorako Unai Z.k prestautako xistoa 20 bat bidar bete eta gero, barruan maniobratzeko moduko lekua geratu da, eta garrantzitsuena neguan, eurittik babestuta! Ederra aldia, oin Verdun trintxera akogedoria da behintzat.

2023/11/05

Lumentzan, igarixan


 231104: Petrus, Mendo, Antua, Gotzon, Xabi, Oier.

Lumentzan, katalogo biharretan. Egualdixa ez da bape aproposa izan, baiña motibau xamarrak genbizenez, protesta gitxi entzun dogu txaran guardasolekin eta lokatzetan etzinda ibiltzeko. Zorionez, sekretario biharrak beste iñok darabiz siglak, falta dan informaziñua eta akatsak zuzentzeko. Neure aldetik, egin doten ekarpen bakarra 230930ko konfusiñua argitzia izan da (azkenian geoteknikuen krokisa ez dalako IS-088kua), eta Polborerian leza azpixan dagon azkonar zulua atxurrakin libratzen hastia (momentuz ez dogu katalogatu, desobstrukziñuan emaitzian zain). Bestiak, ostera, erreferentzia askoren argazki, topo eta bestelakuak osatu dittuezelakuan nago.

2023/10/27

Further Exploration of the Fridge Door via the Boob Tube

October 16-23-2023 Santi (ADES), Peter Eagan, Dave Bell, (England) Torben and Louise Redder (Denmark)

After our successful caving trip in October 2022, we decided to see what was hidden behind the Fridge Door. We had managed to dig almost past the divers’ sumps, then at Easter 2023 we successfully completed the dig, giving a dry entrance to the further unexplored reaches of the Fridge Door cave. This had been found many years earlier, but never pushed due to the difficulties of getting past the bottom of the entrance pitch. It is tight, muddy and usually submerged under water.

Once the dry section of the cave had been opened, the expedition was able to pinpoint a location very close to the surface and dig into the cave giving a way in for anyone. This was lined with a plastic tube, now known as the Boob Tube due to its chest hugging nature, and it would be the entrance we would use to push on further in October 2023.

Firstly, we visited the Champions dig from the inside (which had enabled the finding of the Boob Tube), then with a bag of rope, hangers and surveying kit we crossed sump two, climbed up into a higher level and began bolting some very tricky traverses to reach our goal. The first was to push on following a good draft, which we did until we ran out of tackle. We also dropped a pitch to the side of the passage, which ended up going nowhere. We had noted a breakdown area above us but wanted more information before climbing up into it. There were signs that it had previously been entered and there were even a few survey stations. We were also out of time. Danish children were waiting back at base to be fed.

With the cave now rigged safely, we planned to return to the breakdown area armed with information from the caving logbook. It turned out that it had not been fully examined and the survey had been aborted at a short section of passage, reputedly looking back into the known cave at “Stars in the Sky.” 

 David Bell in a passage of Boob Tube. Photo: Peter Eagan

Once we got back to the breakdown area, we split into two groups: the Danes to finish pushing in a low muddy bedding and the rest of us to explore the breakdown. At the end of that day, we had surveyed nearly 250m of new passage with more seen. The Danes’ passage was left still going, as they ran out of time. The rest of us reluctantly turned back at a junction, where our new passage broke into the side of a sloping chamber and continued beyond the opposite side. We had managed to enter this new section through a small, unpromising hole, but the sandy-floored tube just kept going, gaining in size all the time. Various side branches were passed but not entered (these will be explored Easter 2024). It was quite a long trip, mixed with pushing new cave passage, surveying and taking photos of what we saw, ensuring we made the most of our time beyond the Fridge Door. We even managed to bypass the muddy traverse, but it would require a hand line before it could be used safely.

Our final explorations were not far into the Boob Tube entrance along an easy, sandy crawl. A pitch was dropped but with only small ways on it doesn’t look too promising.

Exiting via the Boob Tube is not an easy feat, as it requires both arms above your head. It’s a good idea to have someone outside to pull you out, so the smallest must exit first.

 

2023/10/17

Alto Coronas, EEL Simulakro Orokorra

 


2023-X-14/15: Oier.

EEL-eko Simulakro Orokorrian, Alto Coronas (Gaubea, Araba). 3 urte espeleolaguntzatik “off” egon eta gero, asteburuetan libratzeko modua topau dot eta barriro reengantxau naiz ezinbesteko diziplina honetara. Kaso honetan, lehelengo kontaktu modura hartu dot: hasiera-hasieratik esan detset ez nagola sokorrista jarduteko moduan (birziklatze ikastaro bat egin arte behintzat) eta komunikaziñuetan be, tentuz ibiltzeko juan dan 3 urtian protokoluak nahikotxo aldatu diraz-eta. Horrenbestez, kanpo-biharretan ipiñi nabe: PC-tik lezara bide luzia dagonez, tartian geltoki bat ipiñi da ibilgailluak eta oiñezkuak gabian galdu ez daixezen. Horrek, bihartxua egitteko baiña (batez be) bestiak zelan funtzionatzen dabizen ikusteko aukeria emon desta. Parkingeko postu honetan, txandaka, Joserra Burnia eta bixok jardun dogu egun osuan, harik eta illuntzixan Idoia Burumendik eta Teio Burniak errelebua emon deskuen arte. Orduan, PC-ra jaitsi eta afari/lotarako lekua antolatzera bialdu nabe; hantxe jardun dot harik eta azken sokorristak allegau diran arte, 03:30 inguruan.

Esandako legez, hurrengo harrapatzen doten sokorro ikastarotxua egin egingo dot, danoi danetik jakitzia komeni jakulako. Baiña berez, nere interes haundiña komunikaziño saillera itzultzia da. Arlo horretan igarri dittudaz aldaketa gehixen, onerako:
    • Sorosle talde bakotxak komunikatzaille bat daroia. Bere biharra taldeburuakin egotia da, barruko gorabeherak kanpokueri transmititzeko. Orduero parte bat emoten da puntuko orduetan, gitxienez, eta zeozer berezirik badago, aparte bebai. Hau guztia idatzizko protokolo baten jasota dago.
    • Puesto de Bocan be, gitxienez lagun bi dagoz, barrutik datozenak jasotzen eta PB-tik PC-ra transmititzen. Batzutan informaziño pillaketa haundixa egoten da, eta halan hobeto duda barik.

Beste arlo bat, azken urtietan landu dana eta onerako aldaketa nabarmena dakana, talde medikuana da. Ez naiz gaiñian egon, baiña begibistakuena hau begittandu jata: espezialista gehixago dagoz; medikuen eta soroslien arteko komunikaziño eta koordinaziño gehixago dago; simulakruan barruan beste simulakro paralelo bat egin dabe, medikuen artian; baloraziño billeran egon dira, gauzak ondiok gehixago hobetzeko laguntzen... 

Txalo bero bat hau posible egitten diharduan taldiari.

2023/10/13

Belatzak (eta karrabasoak) hierakoak dira

 


231010: Oier.

Jon Zubiaur ornitologoarekin, Lekeitioko kostaldeko ikustaldia egin dugu itsasoz, bertan ezagutzen diren txori kabiak seinalatzeko, laster hasiko ditugun esplorazioetan kontuan hartze aldera.

10 gune markatu ditugu mapan: bai azken urteko ikustaldian biztanleak izan dituzten kabiekin, baita beste urteetan txorien babesleku izan diren beste batzuekin ere (aurten hutsik egon direnak). Denak Kabautik Lezetako Zulora arteko tartean daude; alegia: Kabautik Talara, eta Lezetatik Antzorizerako tarteetan eginiko ikustaldietan ornitologoek ez dituzte kabirik aurkitu. 

Oro har, esan dezakegu txoriak dauden eremu oso honetan ez dela komeni sartzea kumaldi garaian: alegia, urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra arte. Gainera, txorion artean babestutako espezie bi daude: Phalacocrorax aristotelis (karrabasua Lekeition, ubarroi mottoduna batueraz) eta Falco peregrinus (gabillaria Lekeition, belatz handia batueraz). Espezie babestu hauek bere gestio plan propioa dute; beraz, beda orokorra errespetatzeaz gain, gure lanak ingurumen autoritateekin adostu beharko ditugu, behar den baimena eskuratuz.

Hauek dira, beraz, momentuz ezagutzen diren kabien kokalekuak (ortofotoetan eta argazkietan jasota): 

(...)

Kostaldeko zati honetan, karrabaso eta gabillara babestuez gain, badira beste espezie batzuk ere: besteak beste buztangorri ilunak (Phoenicurus ochruros), zozoak (Turdus merula), txinboak (Sylvia sp.)... Matxiplakarik ez dute aurkitu, baina ez da baztertzen hauen kabirik ere egotea; berak, Jonek esandako habi guztiak jagoteaz gain, antena ipinita mantenduko dugu beste ezer agertzen bada ere.  

Itzuleran, nahiz eta gaurko objetiboa ez izan, islari buelta eman diogu eta Jonek bertan lokalizatuak dituzten kabiak eta espezieak gainetik komentatu dizkit. Ez ditut nota zehatzik hartu, salbu eta surzilluetan; bertan, ulertu dudanarengatik, kabi kontzentrazio handiena baitago eta bertan sartzea tokatzea zaigunean (esploratu gabe ditugu) ornitologoei toke bat eman beharko diegu, txorien mugimenduen azken berriak jasotzeko. 

Eta holaxeko kontuak, harpetikako rhytmotetan.

2023/10/01

Lumentzan

  • Iturria: AYALA CARCEDO, Francisco Javier. FERRER GIJÓN, Mercedes. MARTINEZ PLÉDEL, Bruno. RAMÍREZ TRILLO, Federico. CISNEROS MACHO, Manuel. GRAO DEL PUEYO, José A. 1988. Estudio de riesgos geológicos asociados al karst de Lequeitio (Vizcaya). Instituto Tecnológico Geominero de España. Txosten mekanografiatua. 185 p. http://info.igme.es/SidPDF%5C067000%5C152%5C67152_0001.pdf

 

230930: Oier.

Zapatu bat libre izango, eta ADESeko besteak XS kobazulo batera juan behar! Beraz, besteak Omabeititxikin esploratzen dabiltzala, zerbait produktiboa egin nahian, Lekeitio inguruko katalogoan osatzeko ditugun fitxak begiratu, eta Lumentza ekialdean ditugun hiru zulo aurkitzera joan naiz.

Lehena, IS-088 Ladelbloque Trescuerpos (izen xelebrea benetan), Driven fitxarik ez zuena. Ez dut bloquerik ez cuerporik ikusi, baina zulo nabarmena da, eta koordenadekin bat datorrena; beraz ez dut zalantza handirik izan. Sarrerako argazkia hartuta. Barruan, 2x2x1 inguruko kubikulo txiki bat baino ez da, pare bat dibertikulorekin, bata erdi altueran, bloke batzuekin beteta (baina jarraipen barik), eta bestea hondoan, sumidero modura, eta agian jarraipen txiki bat izan dezakeena. Haize korronterik ez du, halere. Sarrerako argazkia hartu dut, krokis bat ere eginda. Halere, geoteknikoen informean, 27-Inzuntza VI erreferentziakoaren planoak ere balio dakiguke; norabidean eta forman harekin antz handia baitu (baina horrela bada eskala moldatu beharko litzateke, ez baita hain handia).

Bigarrena, IS-094 Madriguera edo Madrileños. Driveko fitxan argazkiak eta TRO artxiboa zeuden, eta krokis marrazki bat egiteko asmotan hurbidu naiz, baina... sorpresa! Azkonarrek pasabidea berregituratu dute (lurreko goroldio aztarnak ikusita, bistan da animaliek sarri erabiltzen dutela); sarrerako galeriatik aurrera egiteko pala eta aitzurra berriro erabili beharra dagoenez, sarrerako krokisa marraztearekin konformatu naiz. Baita pare bat bio lagin jaso ere (Meta eta Pholcus), eskuineko hidroxiapatita (?) koladak egiten duen sartuune batean. Geoteknikoen informean agertzen den 26-Inzuntza V izango dela ematen du; horrela bada, bertan dugu marrazki topografiko elegantea.

Hirugarrenerantz egin dut beraz, katalogoaren arabera handik hurre egon behar zuena: “IS-121 Urtzi”; horrela agertzen da apirilean eguneratutako zerrendan, baina Drivean ez du karpetarik. Ez dut aurkitu. GPSen prezisio faltarekin horrelakoak gertatzen direnez, 4 pasada eman ditut, puntuaren inguruak 20 bat metrotako marjenarekin orrazten, baina ez dut kobazulorik aurkitu. Pare bat arrakala bai; baina nire ustez katalogatzea merezi ez dutenak (eta kontuan har bedi, nik fenomeno espeleologikoak “errazegi” katalogatzen ditudala batzuen ustez!). Beraz, horrenbestean laga dut; ea Urtzik hobeto argitzen digun.

Beno! Gaurkoan, Karstaren Zientziek ez dute aurrerapen handirik egin horratio, baina behintzat bizpahiru ordu eman ditut gorputza nekatzen, tabernan zerbezak hartzen egon beharrean! Bada zerbait.

GOTZON: katalogorako pasatu dizkizut:
    • IS-088 Ladelbloque Trescuerpos. Sarrerako argazkia eta marrazkia (geoteknikoena).
    • IS-094 Madriguera Madrileños. Marrazkia (geoteknikoena).
    • IS-086 Garratxa V. Driven ez dago ezer, Oierrek zuen dena.
    • IS-114 Antzoriz V. Driven ez du fitxarik (baina Oierrek zuen dena).

ANTUA: konprobatu ditut, baita ere, Antzoriz I-II-III eta IV kobazuloen fitxak, zuk atzo esandako errore edo nahasmenaren bila. Nik ondo ikusten dot dena, koba bakoitzaren infoa bere karpetan dago.

DENOK: hemen doaz egunotan egin dudan errebisioaren arabera, Ispaster zonako katalogoan une honetan osatzeko dauden fitxen egoera. Inork etxeko ordenadorean falta den informaziorik badu, bidal diezaiola Gotzoni:
IS-006 Kabaua I. Informea bakarrik.
IS-030 Sorginzulo. Sarrerako argazkia dago. Falta dira: topoa.
IS-048 Abosolo II. Sarrerako argazkia. Exploratua dago. Topoa falta.
IS-049 Aitzgane. Sarrerako argazkia eta explorazioa eginda. Topoa falta.
IS-056 Damazulo Lezia. Sarrerako argazkia, besterik ez dago.
IS-057 Igartua Arrakala. Santiago ermita ondoan. Ez du fitxarik Driven.
IS-058 Igartua II. Santiago ermita ondoan. TRO bat bakarrik dago.
IS-059 Frailebasoko Zulo. Santiago ermita ondoan. Sarrerako argazkia eta TRO bakarrik dago.
IS-060 Jentilkoba Ispaster. Sarrerako argazkia eta TRO bakarrik.,
IS-061 Igartua Urzulo. Sarrerako argazkia eta TRO bakarrik.
IS-062 Santiago I. Sarrerako argazkia bakarrik.
IS-063 Santiago II. Sarrerako argazkia bakarrik.
IS-064 Elexalde Urzuloa. Ez du Driven karpetarik.
IS-065. Galletebeitiako Urzuloa. TRO eta trazadore emaitzak bakarrik.
IS-066 Gallete zuloa. Ez du Driven karpetarik.
IS-067 Ispaster lezia. Argazkiak eta TRO.
IS-068 Urzulokobeaga lezia. Ez du Driven karpetarik.
IS-071 Antua III. Ez du Driven karpetarik.
IS-072 EDAR Ispaster. Argazkiak eta TRO bakarrik.
IS-073 Antua V. Argazkiak bakarrik.
IS-074 Proxima a EDAR. Koordenadak bakarrik.
IS-079 Talaija. Ez du Driven karpetarik.
IS-081 Kurtzio. Argazkiak, informea, TRO.
IS-082 Mentxakabaso. Argazkiak eta TRO.
IS-087. Sarrerako argazkia bakarrik.
IS-089 Aldosa. Sarrerako argazkia bakarrik.
IS-090 Calcetin Derecho. Sarrerako argazkia bakarrik.
IS-091 Calcetin Izquierdo. Ez du Driven fitxarik.
IS-093 Lumentxa. Ez du Driven fitxarik.
IS-095 Abosolo III.Ez du Driven fitxarik.
IS-096 Chabola del Roble. Ez du Driven fitxarik.
IS-098 Sima Dolina Calero. Argazkia eta informea bakarrik.
IS-099 Agiña. Argazkiak bakarrik.
1S-101 Xabier 1 (Otoio). Argazkiak bakarrik.
IS-102 Xabi 2. Argazkiak eta TRO.
IS-103 EDAR Bonbero Zulo. Argazkiak eta TRO.
IS-104 Abita inguruko kobatxua. Ez du Driven fitxarik.
IS-105 Gotzon I. Ez du Driven fitxarik.
IS-106 Amorotoko kobatxua. Ez du Driven fitxarik.
IS-107 Basobarri leza. TRO bakarrik.
IS-108 Astillero. TRO bakarrik.
IS-109 Bajo Isuntza. Ez du Driven fitxarik.
IS-110 Ez du Driven fitxarik.
IS-111Ez du Driven fitxarik.
IS-117 Solarte leza. Sarrerako argazkiak bakarrik.
IS-118 Solope. Argazkiak eta TRO bakarrik.
IS-119 Ez du Driven fitxarik.
IS-120 Ez du Driven fitxarik.
IS-121 Urtzi. Ez du Driven fitxarik. 2023-IX-30ean bila, ez dut lokalizatu.
IS-123 Garratxa V. Argazkiak eta TRO.
IS-125 Igartua. TRO bakarrik.
IS-126 Ez du Driven fitxarik.
IS-127 sarrerako argazkia eta informea bakarrik
IS-128 Abitagana. Argazkiak eta TRO.
IS-129 Trakamail II. Argazkiak eta TRO.
IS-130 Ispaster. Argazkiak eta informea.
IS-132 Solope II. Sarrerako argazkia bakarrik.
IS-134 Armintxe 1029. Argazkiak eta TRO.
IS-135 EDAR ondoan. Argazkiak eta TRO
IS-137 Gazeta. Argazkiak, TRO eta informea
IS-138 Arrangiz. Argazkiak eta TRO.
IS-139 Arrangiz. Argazkiak eta TRO.
IS-140 Gizaburuaga. Argazkiak eta TRO.
IS-141 San Juan Talako. Argazkiak bakarrik.

2023/09/17

San Juan Talako eta Kabaua


 230916: Xabi, Antua, Aitor Mendoza, Gotzon, Urtzi, Oier.

Mandoiako kanpo lanekin amaittuta, datorren denporaldijan Lekittoko kataloguan errebisiñoian murgildu nahi dogu. Gaur lehelengo kontaktua izan dogu, San Juan Talako horman.

Ekialdeko ertzetik dingilizka, arrakala handijena miatzera sartu gara. Nahiz eta ez dogun barrurako jarraipenik topa, katalogatzeko modukua begittandu jaku. Kostalde osuan ikusi leikian estratuakin zerikusija izan leike. Hori koloreko lur oso granulatu batekin beteta dago, bio zuluekin: kukurutxen lagin pare bat jaso doguz hor. Estrato horizontala diaklasa bertikal batek hautsitta dago, justu jaitsi garien lekuan. Honek arrakalian garapen bertikala baldintzatzen dau, eta oposiziñoz errez jaisteko destrepe baten barrenian, paleogaleria biribil baten sekziñoia dago, itsasuak oso eraldatutakua eta barrurako jarraipen posiblia harri haundiz beteta. Topo eginda (San Juan Talako 1 izena), argazkijak hartuta.
Jarraixan, Kabaura jaitsi gara. I eta II zuluak kanpotik ikusi doguz, II-garrenan jarixuan ziklua barne (Mundo errekian errebentoian pareko) eta haren explo zirraragarrija nork amaittuko este daben espekulatzen.

Gero, marea beheia zeguala aprobetxata, beheko horma osteko zulua ikustera jun gara. Antxiñako saneamendu urteeretako bat zala dirudi, oin nahikua garbi. Bertarako akzesuan (burdin eta parabolt fijuekin asegurata) barrurako jarraipen bat ikusten da, harriz blokeata eta barruan goittik beherako altzairuzko taketa batekin (goiko geo zundaketaren bat?). Horma azpittik sartu gara, baiña itxuraz antxiñan bihargiñak goittik sartzen zirian. Sarreran goittik beherako altzairuzko beste taketa bi. Horma atzian galerijia 15 bat metro barneratzen da. Pare bat dibertikulo txiki dittu, altzairuzko barra gehijago, eta ladrilloz itxittako gune baten amaitzen da. Horma baten, 1953 fetxadun plaka zeramikua. Topo eta argazkijak hartuta, Kabaua III izendatuko dogu. Saneamendu informiekin kontrastata (Samos 1986 eta Labein 1989), argi dago ladrillozko hormian ostian San Pedroperaiño (gaurko bonbeo estaziñoraiño) doiazen galeria bajuak egon ziriala, gitxienez 1989ra arte; printzipioz interes espeleologiko gitxikuak; eta informiotan argazkittan eta krokis topografikuekin jasota.

Eguna amaitzeko, itsaslabarretan dabizen ornitologuekin (...) harremanetan jarri gara, bertan bizi dirazen txori kolonixeri buruzko informaziñoia jasotzeko, bereziki Phalacocrorax aristotelis. Biharbada ornitologuokin ikerketa/babes lanetan kolaborau ahal izango dogu; eta edozelan be, babes araudixak be kontuan hartu biharko diraz, esploraziñoiak planifikatzerako orduan.


2023/09/02

San Pedro eta Lezate


 

2023-IX-1: Javi, Oier.

Enbata / EAE Jaurlaritza elkarlanarekin jarraituz, gaurkoan Bizkaiko pare bat zulotan neurketak egin ditugu, oraingoan ADES zonan.

Lehenik, San Pedro Busturikoa. Bertan, klimatikaz gain entomologia laginketa interesgarria zenez, Carlos Prietorekin egin dugu hitzordua. Giltza eskuratzeko prozedura bete eta gero, barrura egin dugu, lehen gela handiraino, gero hortik kanpora laginketak eginez itzultzeko asmoarekin. Javik bere instrumentalarekin jarduten zuen bitartean (gaurkoan uretako parametroak ere hartu behar ziren), Carlosek eta biok koko bila jardun dugu. Hasieran kostatu zaigu, baina gero joan dira zomorroak agertzen. Bai klima bai entomo estazio iraunkorrak ezarri ditugu, hurrengo laginketetan biltzeko asmoarekin. (...)

Carlos agurtu eta gero, Lezaterantz egin dugu. Asmoa sarrerako gelan, lehenengo soketan dauden uretaraino joatea baino ez zen, eta horixe egin dugu. Javik instrumentala manejatzen zuen bitartean, ni entomo lagin batzuk jaso ditut (7 bat armiarma txiki, Quaestus 1). (...)

2023/08/31

Aiatik Aiara


 230827: Javi, Oier.

Enbatarekin kolaborazioan, elkarte hau Eusko Jaurlaritzarendako egiten ari den lanean kolaboratzea tokatu zaigu. Denboraz estu genbilen, Gipuzkoan hiru laginketa eta Araban bat egitea zelako helburua; ADESekook goizez jardun dugu, eta bi egiteko astia eman digu: San Joaquin meazuloan (Arditurri, Oiartzun xxx) eta Aierdimusu koban (Urdaneta, Aia,  xxx).

Arditurrira ailegatzearekin batera, Olaberriko lamiek sekulako euri-erasoarekin ongi etorria eman digute. Guardasolak barrutik ere tantaka, meazuloan sartu eta gelak eta pasabideak segituan ezagutu ditut; Meazuri zain famatuaren fabore irekitako galeria ikusgarrienak omen dira, eta hainbat argazkitan ikusiak nituen. Javi gasak, tenperaturak eta beste parametroak neurtzen ari zirela, nik argazkiren baten lagundu eta neure arloan jardun dut, koko-bilketan alegia. Bada hara, ez dut alerik topatu; ezta bat ere gero! Familiarekin itzuli beharko naiz, lekuak bisita eta ikustaldi sakontxoagoa merezi du eta.

Zarautzen irten eta Txatxarro mendirantz jo dugu, paraje benetan ederrean zehar. Kuriosoa egin zaigu kareharri bakarra mendi tontorrean ikustea, kobazuloa handik metro oso gutxira zabaltzen dela, eta haren tamaina; imajina daiteke garai batean altuera horretan zeuden ur bideen aztarna bat izango dela. Barruan, lokatza, ura, eta gas kontzentrazio ezohikoa; parametroak jaso eta haiek interpretatzea gero tokatuko da, kabineteko lanean. Agian honekin lotuta, kobako barruko galerietan ez dut inolako izaki bizidunik aurkitu; bio lagin bakarrak sarreratik hurbil zegoen dibertikulo batean jaso ditut: 2 Mesoiulus stammeri, 1 Trichoniscoides eta 1 Pseudosinella.

Puntu honetan Javik hanka egin behar izan du, arratsaldez Tuion (Araba) geratuta baitzegoen Carlos Prieto eta Javi Maezturekin. Esan didatenez, programa bete dute beraz egun produktiboa Enbata elkarterako!

2023/08/25

Zortzia oparitu diot Sintxita jainkosari

2023-8-23 Zuto, Santi, Aitor

Gaur “zortzia” probatzera joan naiz gurasoekin Sintxitako errekara. Gailu hau rappela egiteko erabiltzen da, batez ere soka bi batera hartuta jaitsi behar denean. Horretarako,  haitzarteko azken ur saltoa dagoen lekuraino igo gara errekan gora, haitz horma estuen arteko unera, eta beherantz hasi gara, ur jauzietan soka jarri eta zortzia probatzeko.

 
Sintxita. ADES

Amak esan dit kontuz ibili behar dela saltoaren azpira helduta osinaren erdian zortzia askatzeko: izan ere, soltatzeko unean uretara erori daiteke, eta han galdu. Nik ez diot kasu handirik egin.

Halako batean, potxingo sakon baten erdian nengoela, eskutik erori zait eta azpira joan da. Hasieran pentsatu dut erraza izango zela hura aurkitzea. Gurasoei ez diet ezer esan; aurrera joan dira errekan behera, eta ni han geratu naiz zortzia bilatzen.

Pentsatu baino konplikatuagoa izan da. Eskuekin azpia arakatzeko uretan sartu behar izan dut burua behin eta berriro, baina ez nuen zortziaren arrastorik txikiena ere hartzen. Denbora pasatu dut horrela.

Gurasoak deika hasi dira. Laster joango nintzela esan diet, baina ezin nuen zortzia aurkitu. Halako batean aita niregana etortzen ikusi dut errekan gora. Orduan beragana joan naiz.

- Zertan zabiltza hor ba? Galdetu dit aitak

Ez diot ezer esan. Zortzia galdu dudalako errieta espero nezakeen bakarrik. Baina gurasoek laster jakingo zuten trikimailua eta arduraz beteta nindoan. Hurrengo saltora heldu orduko zerbait asmatu behar nuen. Bat batean gurasoei istorio mitologikoak asko gustatzen zaizkiela gogoratu dut.

Jarri dute soka hurrengo saltoan. –Ala, Aitor, behera!-, esan dit amak. Orduan gurasoak konturatu dira ez neukala zortzirik, eta hasi dira zer gertatu zaidan kalkulatzen.

Ama zera esaten hasi da, - … badakit zertan ibili zaren goiko potxingoan- baina bronka harrapatu orduko hauxe bota diot:

- Sintxita jainkosari oparitu diot zortzia!

Ama isil-isilik geratu da, zer esan jakin gabe. Aitak bere zortzia utzi dit orduan.

Eskerrak Sintxita jainkosari!

2023/08/13

Ameztijan

230813: Oier.

Unai Zeberioren bidez allegau jakun (...) kontaktua (...), Oiniz inguruko leza bati buruz informatzen. Josetxu ondarrutarra da, portuko bihargiña, baiña bere aitta Gizaburukua zan, Bengetxe basarrikua; harek erakutsi zetsan gaurko lezia oin dala urte batzuk. (...) Bertara juan gara gaur, Ameztija (Amezti) izeneko parajera.

Bizikletan juan naiz ni Lekittotik, behin kotxia aparkauta sasoi honetan hobe da ez mobitzia eta. Okamikan bildu gara, eta handik Josetxoren 4x4an Oinizera doian bidian pistia hartu dogu, 150 kotaraiñok; gure kotxiakin horraiñok bakarrik allegauko gara; gaur ostera todoterrenuan eskumara hartu dogu, zuloz eta harriz betetako zidorrian, 200 bat mtako alturaraiñok. Bengetxe beheian bistan genkala, aldapa piku-pikuan, Josetxok esan desku aittan denporan kablez bialtzen zittuela behera bedarrak-eta; normala, 300 m horizontal eskasian 200tik 40 mtara arteko desnibela dauke eta!

Pistatik txaran gora, 20 bat mtara topau dogu zulua, errez. (...). Sarrerako argazkixa jasota. I-160 kodigua emon detsat probisionalki (Gotzon konfirmau mesedez). Bertan jausteko moduko lezia da, 2x1 mtako zabaleran, eta barruan dagon ranpa sub-bertikalak geologikoki barrixa dirudi: hormak lurrez estalitta dakaz ondiok. Arrazoi berangaittik, seguraski lur tapoi majo bat eukiko dau beheian; harri batekin zundatuta, 15 bat mtako jauzieria daka, eta haizerik bapez. Itxuraz ez dirudi oso sakona, baiña begiratu biharko da, batez be kontuan hartzen badogu inguruan ez dakagula beste zulorik (M goiko dolinetan Olarria; H beherago I-XX puntu bat, urbegixa; eta N, urriñago, Lezandipe). Josetxuk metalezko taketak dittu zulua seiñalatzen, eta gaur berak ekarrittako zintta batekin erdi balizau dogu.

Etortzen garanian zintta gehixago ekarri, ondo ipintzeko; Josetxu abisauko dogu, eta etorri ezin bada be, esploraziñuen barri emongo detsagu, argazki eta topo batekin gitxienez.


Abitaran, dibulgazioan

Irudixa: Casto Zabala, 1881

 230806: Tomas, Oier.

Eki geologia zale gaztia aspaldi gurekin etortzeko gogoz zebixala eta, bere aitta Fel-ekin batera Abitarara eruan dogu - Zubiburuko kuebia hiru bidar bisittau eta gero, pentsau dogu leku ikusgarri hau erakusteko sasoia zala. Sarrerako galerixa nagusixa ikusi eta gero, katazulo eta laberinto dosis pixkat emon detsegu, emoziñua gehitze aldera. Barruan oso ondo ibilli gara, bertaraiñok allegatzeko sasixekin burruketan baiño hobeto!

2023/07/23

Gerandako Potoko Lezan


 230723: Mariano, Gotzon, Antua, Maite, Xabi, Tomas, Oier.

Gerandako Potoko Lezia (Ereño). Argazki paranoiko/panoraiko/panoramiko/ESFERIKO tallerra, Edu Gordoren artelanan bueltan; Xabi maisu handijak gidatu dau, eta bestiok ahal doguna egin dogu. Nik neuk, nahikua izan dot gure kide gaztenari progresiño bertikala freskatu eta jagotiakin, beraz, ez dot beste gauza askotarako astirik izan: halan be, flashkada batzuk nere firmiakin juan dira. Akolittua eta bixok lezian hobi sakoneneraiñok sartu gara, illuntasun billa; eta masma txiki pare bat behintzat harrapau doguz. Goiz politta pasau dogu, eta seguru argazkixak be neurri horretakuak izango dirazela. Eskerrik asko danori!