Mostrando entradas con la etiqueta ARSIP. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ARSIP. Mostrar todas las entradas

2022/09/25

Alienor 2022 Jardunaldiak

 220925: Oier.

Eretan, Alienor 2022 Jardunaldietan. Bertan pilatu den speleo jende-saldoa baliatuz, argitaratu berri dugun liburuaren aleak banatzera joan gara: kortesiazko 7 ale Zuberoa-Biarnorako, 26 ale ARSIP liburudendarako, 13 ale FUE eta Agiro taldeetako lagunendako. Bide batez, goiza lagunak ikusteko eta bertako ekitalditxo batzuetan egoteko probestu dugu. Herriko ikuskizun aretoan posterrak eta Crochet, Guiraud, Dole, Fage, Trouve eta Maestracciren hitzaldi/audiobisualak ikustera joan naiz eta, hara nolako sorpresa hartu dudan, areto horretan euskal speleo historiaren pieza garrantzitsu batzuen erakusketa iraunkorra dagoela deskubritu dudanean: Cosynsen 1950ko gindaxa (Lepineux leizearen lehen exploraziokoa), Queffelecen 1953koa (La Verna deskubritu zen espediziokoa) eta Marcel Loubensen gorpua ateratzeko erabilitako zerraldoa. To!




 

Herriko festen aretoan, liburu eta material saltokiak zeuden. Ez naiz horrelakoetara joateko zalea (dena erosi nahi izaten dut, eta ezin!) baina liburuaren hartzaile gehienak bertan nituen, besteak beste Alain Dole GSHPko laguna. Haren postuko gauza eta paperen artean Norbert Casteret handiaren gauzak zeuden, enkantean lortutako materialak. Hari galdetuta jakin dut material horren jatorria: Castereten heriotzaren ostean, alabei bere artxiboaren etorkizuna erabaki beharra egokitu zitzaion. Aitak DENA gordetzen baitzuen: hasi esplorazio egunkarietatik, eta segi argazki, hitzaldien erreferentzia, argitalpen eta bestelako materialetatik. Frantziako eskualde pila bat, eta atzerrikoak ere bai: tartean Euskal Herria, Espainia eta Afrika. Dozenaka milaka paper. Zer egin? Lehena, inbentario bat egitea izan zen: materialak sailkatu, eta loteak egin. Jarraian, lote horiek interesa izan zezaketen espeleologoei eskaini; horrela, adibidez ARSIPek Larrari buruzko materialak erosi zituen, GSHPkoek Midi aldekoak... Gero, material duplikatuak-eta, handik eta hemendik saltzen dabiltza; eta horrela, zatika eta pixkanaka, Castereten artxiboek bere lekua aurkituz doaz, gehien estimatzen duten pertsonen eskuetan: tokian tokiko espeleologoenak, alegia. Eta hara non gaur, Alainen eskutik, nik ere nire aletxoa jaso dudan: Norbertek ateratako argazkia, erakusketa baterako muntatua, atzean bere eskuz idatziriko oharra duela. Arraioa, zirrara eman dit! Espeleologoa ez den norbaiti azaltzekotan, esango nuke hau, zinema mundura ekarrita, Charles Chaplin, Alfred Hitchcock edo Anthony Hopkinsen autografo bat eskuratzea bezalakoa dela. Baditut handik eta hemendik jasotako opari berezi gehiago; eta pentsatu dut, badela garaia modu polit batean tolestu eta antolatzeko. 



Eta beno! Ea gaurko jardunaldi honekin "speleo de salon" denboraldia amaitutzat ematen dudan, lurpeko zuloetan ibiltzea zer den ahaztuko dut bestela!


 



2018/08/12

ARSIP-eko billeran







180111: Unai, Oier.

ARSIP billeran (Areta). Helburu nagusixa Unai “soziedadian” aurkeztia izan da, munduko elkarte espeleologiko garrantzitsuenetako bat ezagutu deixan; izan be, speleo gazte asko ez dira jabetzen bere papelakin (4 talde ba ei dabiz Larran zihar, bere zuluan sartuta, karstian beste lezarik ez balego lez...). Nere ustez, ARSIP “betidanik hor egon dan zeozer” legez hartzen da, zugaitz baten modura esate baterako, eta horregaittik bere baloria oharkabian pasatzen da.

Dana normal juan da: goizian (Maison de la Pierren) elkarteko kontuak konpondu dira, eta bazkal ostian (Guilherseko braketako olhan) koordinatzailliak exploraziño guztien egoerak banan banan aztertu dittuez; honekin, eta taldien informietan datozen datuekin sintesi topografikua eguneratuko da. Unaiek be BU-56ekuen gorabeherak kontau dittu, berak zekixazenak behintzat, eta jentiak pozik entzun dittu. Ia ARSIP-era euskaldun gehixago hurreratzia lortzen dogun; bada markia gero, EH-ko karst garrantzitsuan esploraziñuan antolakuntzan euskaldunik ez egotia!!

Nere aldetik, zaharreologian ez dot ezer aurreratu (zaharretatik Christian Migraine etorri da bakarrik, lehendik ezaguna; eta Pierre Accoce bixamonian etortzekua zan). 
(...)
Beste funtziño edo helbururik ez nekanez, Roberren “El Reino Inclinado” batzuk eruan dittudaz (4), jentiari partitzeko, eta... arrakastia! Jentia eskaka izan dogu. Datorren urtian tako potolo bat eruango dogu, lokalan alperrik hautsa hartzen dakaguz eta.

Bestalde, erreferentzia interesgarri bat gorputz “estandarra” ez dakagunondako: Biarnon ARSIP-eko kide batek buzuak neurrira egitten dittu! Ikusten egon giñan, eta materialak eta itxuria oso ona dake; preziuak bebai. https://combi-speleo.fr/boutique/14-options
 


2017/10/14

Jacques Sautereau de Chaffe, le Baron!



 
171010:Oier.

Jacques Sautereau de Chaffe jaun baruan etxian. Bera eta emaztia oso atsegiñak eta irekixak, lehelengo momentutik Arkauten papel guztiak egongelako mahai gaiñian ipiñi destez (aparteko etxetxo baten ipiñi nabe), dana nere gustura arakatzeko. Momentuz 13 moltzo dira (Jacquesek diño seguraski papel gehixago topauko dittuala), eta gauzia optimizatzeko lehelengo inbentarixo moduko bat egin biharko dot, zer kopixau eta zer ez erabagitze aldera.

Inbentarixua (zirriborrua)
(...)

Hendaia-Paris arteko bidaian inpresiñuak:

Akize inguruan abixaria hartzen hasi jok honek: 138 km orduko.

15:42 Bordelera allegatzen. Laiñua, baiña egualdi txarrik ez. Oiñ arte 150 km orduko inguru ekarri dogu. “Pikak” mobilleko QSR kodigua hartu desta, eta nahikua; papelezko billeterik ez (neretako nobedadia).

15:54 Bordelen. Geltoki klasiko politta. Jentez gaiñezka: trena guztiz beteko ete jaku?

Erredios, ointxe hasi da ona: 16:17, Laruscade (Bordeletik urten eta segiduan) eta ointxe hasi gaittik 300 km ordukotik gora. Beheko piso hau jentez ixa beteta (goixan beste piso bat dago).

Nere martxia: liburua (Los Cazadores de Mamuts), duolingo (frantsesa errepasatzen), biharreko bloga meneatzen... Ez naiz aspertuko, ez. Bordeletik barrurutz sartu garanian, ostartiak eta eguzkixa.

16:29. Angulema inguruko herritxuak polittak dirudixe. Lurraldia ez da menditsua, baiña dana da muiñua, dana sorua eta basua. Hortzmugia hurrago.

16:40 Bernac. Akojono pixkat hizkuntziakin. Ulertuko ete detsat ezer jentiari? (ez) Honek gaizkiulertu larririk ekarriko ete desta?? (glup)

17:03 Pussigny. Zeruan hode asko barriro. “Richelieu” eta “Descartes” izeneko herrixen artian pasau gara :-O

17:12 Tours. Ostartiak barriro. Tunel bat pasau dogu, 271 km orduko, eta tinpanuak barruraka lehertu biharrian (¡).

17:34 Chartres ingurutik pasatzen. Joder, gero eta urdurixago nago. Dana kontrolpian nere ustez, baiña... baiñaaaa!!!

23:43 Marolles. Ezin hobeto. Jacques Lisieuxeko geltokixan zain nekan, eta kotxez etxera ekarri nau. Etxe oso bat laga deste, piso bikua! Eta egongelan, 8-10 karpeta, Arkauten gauzekin. Gehixago be ba ei daka, neretako etaratzen hasi da eta ahaztuta zittuan gauzak topau dittu. Afari ederra: txarrixa tailandes erara espagetixekin, gaztaia, sagarra erreta mantekauakin eta kafia; ardau botilla bi garbittu doguz hiruron artian, eta ixildu barik berbetan egon gara (ondiok ez dakitt zelan). Gero zigarruak erre dittuez, baiña nik ez dot nahi izan. Goiztxo lotara, eta bixar papel artian murgiltzera, zuzenian. Onena inbentarixo moduko bat egittia izango da, kopixatzen hasi aurretik.

171013: Paris, Belleville, 23:14. Marolleseko jardun guztia ezin hobeto urten da. Gogorra izan da: 1,5 egun inbentariatzen, eta 2 egun gauzak eskaneatzen; egunero 9 bat ordu jo ta sua. Baiña azkenian uste dot euskal espeleorako interesekua dan GUZTIA ekarri dotela. Baruak uste nebana baiño info gehixago daka etxian (zorionez, bera falta danian FFS edo ARSIP-en esku lagatzeko asmua daka) eta 4 egunak etxetik urten barik egin dittudaz: (...)

171014: ostatu majua tokau jata. Jente gaztez beteta dago, baiña ni baiño zaharraguak be ez dagoz gitxi. Auzua mundiala da: kriston anbientia, baiña nere gustokua. Baltz eta moro asko, baiña bertako jente kultureta xamarra bebai. Gaur goizian BNF-ra etorri naiz, ia Martel 1909 espediziño horren txosten famosua eskuratzen doten.

2017/08/05

Aretan




2017-VIII-5: Oier.

ARSIP, San Martin Harriko eski estazioan. Goizeko Asanblada Orokorrean jende gutxitxo (30 bat lagun), baina gero arratsaldeko saiora (Larrako lanen bilana) partaideak bikoiztu dira; tartean agertu dira GAES/Millauko lagunak ere.

Kontuan hartuta nire frantsesaren ulermen maila eskasa (testu idatziak %80, diskurtsoak %70, konbertsazioak %60, adarjotzeak %1), hau da gutxi gora behera harrapatu dudana:
  • NEF-ek antolatutako Illaminako Ateen lanei buruzko bilana (bertako inor ez dago bileran). Besteak beste gure antolakuntza “paramilitarra” azpimarratzen da, eta efizientzia (explo+topo+garbiketa batera eramateko gaitasuna).
  • Erreskateen kontura Guardia Zibilarekin egindako harremanen (eta zailtasunen) berri ematen da.
  • Nafarroako Ingurugiro Sailarekin harremanen berri: haiek ipinitako baldintzak ez dira explorazioarekin bateragarriak.
  • CD64aren Natura 2000 perimetro izendatu berriak nola eragiten gaituen. Karstean ipintzeko panel informatiboen finantziazio aukera, mugaren alde bietako erakundeek koordinaturik egin daitekeena.
  • Honekin lotuta, ARSIP-en 2016eko kontuak azaltzen dira.
  • Etxola amankomunean denon esku dagoen materialaren inbentarioa, eta erosketen berri. ARSIP eta Amalgame taldeena bereizteko lanak eta diskusioak.
  • Ordezkaritza organuen antolaketaren hobekuntza.
  • ARSIP Info aldizkariaren gorabeherak, urtan 2 edo 3tan argitatzea, paperean, PDFa...
  • Arratsaldean: talde bakoitzak bere esplorazio eremuetan eginiko lanen bilana, eta esplorazioen egoera eguneratua.
  • Aretako alkateak, Natura 2000 perimetroen arazoen zehaztasunak; lurrikararen urteurreneko astearen aurkezpena.
  • SSF64ko arduradunak, Nafarroako erreskateen problematika; Guardia Zibilaren monopolizazioa eta oztopoak (...)

2017/01/16

Pierre Accoce




Udan (160813) ARSIP-eko bileran ezagutu giñanetik, emaillez etenbako kontaktuan izan gara, eta tonto-tonto, oiñ arteko elkarrizketa luzena eta sakonena ondu dogu. Pierre Accoce, zuberotar-biarnesa (oiñ Alpietan bizi da), beti bigarren planuan izandako espeleologua, baiña papel garrantzitsua betetzen: bere taldekidien segurtasuna bermatzia. Lehelengo Cosyns, Loubens, Lepineux, Tazieff, Occhialini, Labeyrie etabarrekin (San Martin Harriko lezian aurkikuntzan); gero Queffelec, Arkaute, lyondarrak, Sautereau, Luquet eta bestiekin (La Verna eta beste sala haundixen esploraziñuan); gero ARSIP-en sorreratik gaur arte (Basabürüko Lezia, munduko sakonera errekorrak...). Pierrot “Accoco” Larrako speleo historia moderno osuan presente egon da, beti modu diskretuan, 1985an Queffelec hil arte sarrixago, handik aurrera bakanago; baiña gaur egunian, 88 urtekin, ondiokan ARSIP-eko aktibidadia hur-hurretik jarraitzen dau, eta billeretara etortzen da. Pribilegio haundixa izan da bere lekukotasun guztiz estrategikua jasotzia. Eskerrik hanitx!