2017/01/16

Pierre Accoce




Udan (160813) ARSIP-eko bileran ezagutu giñanetik, emaillez etenbako kontaktuan izan gara, eta tonto-tonto, oiñ arteko elkarrizketa luzena eta sakonena ondu dogu. Pierre Accoce, zuberotar-biarnesa (oiñ Alpietan bizi da), beti bigarren planuan izandako espeleologua, baiña papel garrantzitsua betetzen: bere taldekidien segurtasuna bermatzia. Lehelengo Cosyns, Loubens, Lepineux, Tazieff, Occhialini, Labeyrie etabarrekin (San Martin Harriko lezian aurkikuntzan); gero Queffelec, Arkaute, lyondarrak, Sautereau, Luquet eta bestiekin (La Verna eta beste sala haundixen esploraziñuan); gero ARSIP-en sorreratik gaur arte (Basabürüko Lezia, munduko sakonera errekorrak...). Pierrot “Accoco” Larrako speleo historia moderno osuan presente egon da, beti modu diskretuan, 1985an Queffelec hil arte sarrixago, handik aurrera bakanago; baiña gaur egunian, 88 urtekin, ondiokan ARSIP-eko aktibidadia hur-hurretik jarraitzen dau, eta billeretara etortzen da. Pribilegio haundixa izan da bere lekukotasun guztiz estrategikua jasotzia. Eskerrik hanitx!

1 comentario:

Koldo LosArcos dijo...

Kaixo:

Ematen du Pierre idazle ospetsua izan dela: https://fr.wikipedia.org/wiki/Pierre_Accoce

Hagitz interesgarria da zuen kronikak eta berriak irakurtzea.

Mila esker mila