170129: Unai, Antua,
Oier.
Gorozikara
(Ondarroa), Unairi Mokao inguruko meazuluen kataloguan laguntzera. Lehelengo Atxondoko tontortxora juan gara, eta harrigarrixa da barruan zelako laberintua
topau dogun; batetik sartu, bestetik urten, antxiñako itxurako galerixa
bigurrixetan gora eta behera, zein 1900 inguruko galerixa zuzenetan, barrenuen
marka eta guzti. Zer esanik ez, euretako asko desplomiekin edo hondakiñekin
blokeauta topau doguzela. Unai eta Antua ibilli dira sare nagusixa
topografiatzen (beste sare txikixaguak be dagozela ikusi dogu), eta
poliki-poliki eremu hau ondo aztertzen eta katalogatzen ibiltzia merezi dau;
nere ustez, interes geologiko hutsangaittik bada be, katalogo espeleologikuan
sartzeko moduko barrunbiak dira danak (artifizialak zein naturalak).
Goizian zatirik
haundiña hor pasau dogu; eta gero, 15:00ak aldian, Unaiek han-hemendik
lokalizauta zittuan 3-4 zulo erakutsi desku, eta barrura sartu gara; gehixenak
galeria bakarrekuak, eta metro gitxikuak. Nik neuk bakarran izenakin geratu
naiz: Iramategi, bertan topau dogun saguzarra errejistratzeko. Izan be, ni
hortan juan naiz denpora guztian: bio kontuei begira.
Mokao-Atxondoko
meazulo nagusixan jasotako lagiñak: masma txiki 1, masma haundi 1, aken haundi
1, opilioi zuri 1.
Hauek izan dira
Mokao-Atxondoko meazulo nagusian (Gorozika-Ondarroa) aurkitutako saguzarrak:
(...)
1 comentario:
¿Sabéis qué mineral se sacaba? Badakizue zer mineralakoa zen meazuloa?
Publicar un comentario