2017/01/07

Hello Iñubija II



160107: Josu Z, Martin U, Martin I, Santi, Idoia, Antua, Oskar, Oier.

Iñubija II, aintzira haundixan ostian explo + topo.

Leijabeko sakunian leija izan dogu, ugari: bildurra emoten zeban espeleo egittera urtetziak be; eskerrak bagenkixala lurpian epelago izango giñala kanuab baiño. Halan be, barruan egin doguzen 5 orduan zihar haize korrientiak kanpoko tenperaturiakin ibilli dira (0ºC inguru), eta beraz gaur esango genduke izardi tantanik be ez doguzela bota, saiatu arren.

Allegau gara aintzirara, paraje ikusgarrixa benetan, Urgitxiko sistema ederrian gagozen seiñale. Lehendik izoztu xamarrak bagenguazen be, Gotzonek erosittako pirautxuak ikustian zero absolutora jaitsi gara: Hello Kitty itsasontzixa eta Bob Esponja kruzerua, zein baiño zein... senduagua. Gitxienez batzuk omoplatuak ez bustitzia lortu dogu, horrekin dana esanda dago.

Aintziria pasauta, “Putasemian Galerian” gora juan gara, txoko guztiak miatzen eta topografian hartzen. Gaur ahalegin gehixenak, halan be, horren eskumaldian zabaltzen dan bloke anabasiak eruan deskuz, “Kaos Fekalak”. Ez dogu lortu haize korrientian norabidia jarraitzia, eta une batzutan bloke moltzuan gaiñeko gelatxo batera allegau bagara be, eta horma naturaletik zetorren meandro minimo bat, ez dogu jarraipen argirik ikusi. Hobeto begiratu biharra dago, aintziraraiñok dagon haize korriente sendua billatzeko ahalegiña egitteko, eta oker ez banago, eskaladaren bat be egitteko geratu da.

Bio aldetik, ez dot ezertxo be ikusi koba osuan zihar; kanporakuan, potia gitxienez 3 Meta menardikin bete dot, eta hónek be erdi izoztuak zeguazen. Ez ninduke harrittuko hotz ikaragarrixangaittik barruko koko guztiak be babesteko joeria hartu izatia... Aurreko baten Gotzonek argazkittan jasotako Neobisium pseudoeskorpioia harrapatzeko beste saiakeraren bat egin biharko dogu.



2 comentarios:

Anónimo dijo...

Gotzon, eso no ha estado bien

Josu dijo...

Ni ondiokan hotzetik errekuperatzeko nago, eta nire omoplatuk bebai.