Gauza gutxi dira ez ditugunak esan Lezabizkarrari buruz. Burua erotzeko besteko indarra duen aire batek zoraturik, desobstruitzen eta desobstruitzen jarraitzen dugu mailuak gastatu arte. Ziur gaude, aire horrekin (haize ahal zen deitu oraingo zapatuan), atzean zerbait egon behar duela.
Horrela ba, Gotzon eta Josu fondora joan dira desobstrukzioarekin jarraitzera. Egun osoa eman dute jo ta ke desobstruitzen, gorputzak "bale!" esan duen arte. Gero Athletic Txapeldun gelara bueltatu dira, jateko, deskantzu eta beste lagunen konpainia bila.
Beste biak, Unai eta Idoia, Athletic Txapeldun gelako eskaladan zentraturik zeuden. Unai denbora askoan eskalatu gabe zegoen, eta tokatu zaion harri hain txarrean ia sekula ere ez. Han, Athletic Txapeldun gelaren goikaldean, eskalada harek asko prometitzen zuen.
Baina Athletic Txapeldun-eko eskalada Basatza Txapeldun-ekoa bihurtu da. Anklaje bakoitzeko, 7cm basatza kendu beharra zegoen, harri ona harrapatu eta gero taladro zuloa egiteko. Momentu baten, Himalayako mendietan gora, elur sakonetan bidea zabaltzen joaten diren alpinistak bezala, eskaladan gora; ekipatzeko mailua piolet bezala ibilita, bidea zabaltzen joan da Unai basatzan gora. 2 anklaje sartzea geratzen da repisa batera heltzeko, eta ikusteko atzean zer dagoen.
Baina ikusi dugu ez dela putzu inbasibo baten basea. 20 metro inguruko altuera hartzen duen meandro altu eta garbi baten basea da. Frakturak jarraitu egiten du perpendikularki, Menhirren gelan edo Erreka gelan egiten duen bezala. Eta handik ura dator. Galeriarik etorriko ote da?
Ez dugu ezer berririk aurkitu koban, baina gure buruak aurkitu ditugu. Nahikoa da hori guretzat, eguna irribarre eder batekin amaitzeko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario