2017/01/16

Crónica de una Exploracion Anunciada

Part: Urtzi, Josu, Gotzon, Antua, Unai

Zapatuan kristoren euri zaparrada erortzeko arriskua zegoen. Mendi guztien lur-azpiko akuifero guztiak urez gainezka zeuden. Elurra iragarrita zegoen 400 metrotara gutxienez.

Buruan, ostegunean Belaustegi (Ispaster) baserriaren atzeko dolinan aurkitutako leza "fresko" bat zegoen. Freskoa bai airez, eta bai esplorazioz. Sarreratik 2 metrora desobstrukzioa zegoen, eta horregatik, euri zaparradatan denok katarro XXL batekin etxera joateko arrisku handia ere bai.

Oraindik, Iñubija II-ko "Hello Kitty I" eta "Bob Esponja Anaiak" itsasuntzien naufragioa zegoen, han barruan mendiaren kontra burrukan ibili ziren esploradore adoretsuen hezurretan.

Baina berdin da, jakinmina edo kuriosidadearen limiteak gainditzeko gizakia bezalako inor ez dago, eta oraindik gehiago espeleologoa; a, bai, harri arteko zuloekin eta errekastoekin amets egiten duen izaki arraro hori...

Leza berria egon behar zuen lekuan zegoen. Errekaren gainean, altura egokian, eta koordenada egokian, dolina fondoan.

Antuak eta Gotzonek bueltatxo bat emateko asmoa zuten leza baloratzera (paseotxo osasungarri bat basoan, lezaren airea baloratu, piskat prospektatu,...), eta Unai, Josu eta Urtzik desobstruitzen jarraitu nahi zuten (aurreko egunean Urtzi eta Unai egon ziren, lurra kentzen Urtziren baserriko palarekin), eta euria egongo balitz, Lamiñetara joango ginen, sektore ez-topografiatu bat topografiatzera.

Ba azkenean ez paseotxorik, ez baloraziorik, ez Lamiñarik eta txorradarik. Gure barnean, bagenekien gure burua bakarrik engainatzen geundela. "Cronica de una exploracion anunciada".

Kristoren "txuzoak" jausten zeudela (batzuetan eguzkia agertzen zen eta handik 10 minutura dena Mordor bihurtzen zen) Antua bera bakarrik aterkiarekin prospektatzen ibili zen goiz guztia, Gotzonek azkenean patakabra eta mailuari brilloa atera zion, eta gehiago egon zen leza barruan kanpoan baino (3 metro sakonerako lezan!). Beste hiruei buruz, denak turnatu ziren leza barruan, beren "aportazio zientifikoa" egiteko.

Egia esan, ikusgarria da konturatzea ia superfiziean dagoen leza baten desobstrukziotik ere halako basatza atera ahal dugunik. Egia esan ADESen, buzoak kakaz beteta uzteari dagokionean, limiteak apurtzen ez dugu parerik.

Kontuz ibili ginen, bueltan, Belaustegi baserri ederraren ataria ez zikintzearekin; ze, bai, zikintzeko moduan geunden benetan!

Argazki batzuk ateratzekotan egon ginen, baina argazki kamararen osasunean pentsatuz, atzera bota genuen proposamena.

Baina hori bai, horrelako beste desobstrukzio sesio bat eta gero, komentzituta gaude leza zabalduko dela, eta igual Iñubijako errekara goaz zuzenean, ze letxe! Amets egitea librea da, baina lezak ixtea ere bai zoritxarrez,...

1 comentario:

Anónimo dijo...

Eskerrikasko Unai Ze kronika polita!