2014/12/31

S A H A R A - Urte Amaierako Sarrera Lezatera 2014

Part: Pana, Mariano, Gotzon, Idoia, Jon Ander, Unai, Josu, Iñaki, Martin



Aurtengo sarrera berezia izan da. Omenaldi bat egin nahi izan diogu Lezateren historiari, eta berton ADES zaharrak Lezateren sifoia pasatzeko egin zituen ahalegin guztiei. 100 metroko eskalada ikusgarri haiei, harri bloke arteko estuleku haiei.

GEVek aurretik ezagutzen zuen Lezateko sifoiaren gainean, ADESek Sahara-ko galeriak aurkitu zituenean, esperantzak han piztu ziren. GEVek ez zuen ezagutu Jentilen gela, Jentilak eta gero dagoen gela, eta Jentilak eta gero dagoen gelaren gero dagoen gela. Eske Lezate handia da, ADESek aurkitutako sektorea behintzat. Baina aurkikuntza hark, drogak bezala, ADES zoratu zuen. 

"Ostras, hain bolumen handia badago hemen, atzean be segitu behar dau!"



Baina esperantzak piztu ziren bezala amaitu ere egin ziren, Saharako galeriekin batera. Ez ziren topografiaz sifoia baino ezer aurrerago joan. Hori konpontzekotan, eskalada asko egin ziren Saharako fondoan, horietako batzuk ikusgarriak.


Gaur, horiei denei omenaldi bezala, karburero bat utzi dugu han fondoan, eta plastiko batean, gure pentsamenduak idatzi ditugu. 30 bat urte barru norbait berriro burua berotuta hara agertzen bada, han egongo dira.

Saharako fondoaren hormari begira geratu gara denok une batez. Badakigu, hor atzean, kareharri urgoniano estratifikatu tonelada baten atzean, gu zoratzen gaituen drogak egon behar duela.

Galdera da, helduko ote gara bertara egunen baten?

Urte barri on danori ADES Espeleologia Elkarte berriaren partez. Elkarte berriak Kolektore berriak ekarri ditzala, eta eskisto klastikotan zabaltzen badira, HOBETO.

2014/12/28

OLABARRI


P.67    R.7    R.7    P.22    .......    -107


........    =   ABENDUA   28A

2014/12/27

Olabarriko Lezako Olentzero Putzua

Part: Santi, Oier, Zeberio Bros.




          Olentzero joan zaigu,
          mendian barnera,
          Intentzioarekin,
          erreka jotzera.

          Aditu dugunian,
          Antua baja dala,
          lasterka etorri gara,
          berutz segitzera.

          Horra, horra,
          gure Olentzero,
          Abismoa ta gero,
          Kolmatauta dago,
          Airea ere BAI du,
          Kakalekuakin,
          Berriz bajatutzeko,
          Gure "Magoekin"!
       

       




-20m-ko putzua, eta gero 40m-ko ABISMOA, eta gero 40 TONELADAKO kolmatazioa. Olentzero deitu diogu gabonetan aurkitutakoa delako "erregalo" bezala, eta putzu sarrerako lehenengo frakzionamentua Gorosti baten egiten delako, gabonetako arbola tipikoa.

Laister, inork ezingo du esan ADESen putzu erraldoirik ez daukagunik, halako martxan bagabiltza.

Esplorazioari buruz, batzuk Tellerijen sentitu genuen berdina sentitu dugu:

Mèrd.

***


141227: Santi, Unai, Josu, Oier

Olabarriko lezara (Aulestia), “exploraziño-relampago” modalidade barrixa lantzen (harañegun lokalizau; atzo -50raiñok; gaur -80raiñok; bixar desob eta topo...).

Lezia berezixa da sarrera-sarreratik; uste dot sekula ikusi doten gorosti zaharrena daka sarreran (bertatik txintxilikatu gara). Desarrollo osua bertikala da, esateko: frakzionamentu bat sarreran bertan, erlaitz bateraiñok 20 bat metro jaitsi arte; tramo arriskutsua da hau, harri hauskorrez eta lokatzezko pellez estalitta, behe-beheraiñok jausten dirazenak. Bigarren frakzionamentua Antua atzo geratutako lekuan ipiñi dogu, “Olentzero Potzu” ikusgarrixan sartzeko. Danok ahozabalik geratu gara, dimentsiñuekin (4 metro zabal, 40 metro luze) eta tutuan edertasunakin, kareharri garbixa, horma lenarizauekin... Santin esanetan inguru honetan potzu gitxi dira hain ikusgarrixak (Iturritze eta Iluntzarko Leziakin konparau dogu...).

Behera allegauta, sedimentuen artian uran bidiak behera egitten dau, estuegi dan leku batetik; goratxuagotik, bypass txiki bat topau dogu, formaziño batzu hautsi eta gero pasau ahal izan doguna. Josu eta Unai gela batera allegau ei dira, eskisto kapa batekin kontaktuan, laminadore estuan amaitzen dana. Haize korriente nabarmenakin eta espatula kolpe pare batekin pasatzeko modukua.

Bio lagin gehixenak Olentzero Potzu barrenian hartu dittudaz (99% illuntasuna): 4-5 Trichoniscoide, 2 Lithobius, 1 Quaestus, 2 masma txiki, 1 marraskillo espiral, 1 marraskillo biribil, 2 Elona, 1 gorotz zati bat; gorutzko bidian, sarreratik 10 bat metrora (60% illuntasuna) Ischyropsalis bakarti 1.

2014/12/26

Iñeritzen Entrenatzen

Part: Idoia, Josu eta Unai

Iñeritze "eskola" zela esan zuen behin Gotzonek. Egia esan bai da. Putzu asekibleak, exposizio gutxikoak (bigarrena kenduta edo) eta leza ikusgarria. Gela ikusgarri batetik putzu batek beste gela ikusgarri batera ematen du.

Baina ezagutzen dugu jada Iñeritze. Tonica Iluntzar. Estuleku baten atzeko errebueltan sala erraldoi bat. Eta gero beste estuleku bat, eta gero beste sala erraldoi bat. Batzuoi Trios-a topean jartzea beldurra eman digu, ez zen lehenengo aldia izango eta gastatzen zaiguna.

Idoiak ez zeukan instalatzeko gogorik, baina prometitu digu hurrengoan egingo duela. Lehen erdia Unaiek instalatu du, eta bigarren erdia Josuk. Eta Unaik desekipatu du Josuk instalatutakoa eta Josuk desekipatu du Unaiek instalatutakoa.

Gourraren sala gaineraino heldu gara. Soka amaitu zaigulako. Idoiaren bokadilo express-a "como Dios" sartu da. Gure buru gainean, frakturak eta tetxuak nahasten dira iluntasunean.

Kanpoan euria, haizea, ekaitza, lainoa. Ez da 10 metrotara ikusten. Eskerrak Iluntzarren gauden eta ez Andramariko basoetan galduta...

Kotxean, Antuak notizia onak bota ditu watzapean. Olabarriko Lezak (izen probisionala) jarraitu egiten du, eta -55m-tara utzi dute, soka faltagatik!

Bihar badakigu nora joan.

2014/12/25

The Olabarri Men In Action

Part: Antua, Gotzon, Iñaki, Unai

Ez dakit jada, zenbat buelta eman diogun Olabarriko baserriaren ruinei. Iparra, hegoa, ekialdea eta mendebaldea. Maldan gora, piñuan, txaran eta ez-txaran. Baina, Koba Ederra (Aulestin esaten dioten bezala), ez da oraindik agertu. Eta ez dauka trazarik agertuko denik ere.

Olabarriko detallea

Premio de consolacion bezala, Gotzonek lezatxo bat aurkitu du eta lapiazean arrakala bat 5 metro sakon, katalogorako. Aulestiarrek hasieran esan ziguten Olabarritik Aulestirantza zegoela, baina konfusio bat zen eta gero esan zuten Gizaburuagarantz. Batzuk ere esan zuten aldapan behera zegoela, Olabarritik ez oso urruti. Baina dena alferrik izan da.

Zarrabentan kafea hartzen geundela, Iñakik orduan, agian Kobaederra pazientzia galduta (Unaien 3garren prospekzioa da jada) tabernako andreari galdetu dio ea bazekien kobaren berri. Azkenean kristoren "debate espeleologikoa" sortu da, baina petate artean ordez kafesne eta txikito artean. Orduan Jazinto eta Jesus, biak 70 "tako"-tik gora, hizketan hasi dira, tabernaren ertz batetako epelean.

"Nik ezautzen dot bat Olabarri alderutz nire baserri kontratik, San Anton auzotik, baine nik esaten dotena Leza da eta 2 sarrera ditu"

"Ez, guk esaten dogune Koba da" esan dio Unaiek, konturatu denean lezazulo berri baten posizioa esaten ari zela "ze leza esaten dozu zuk??"

Eta horrela, Kobaederrako esperantzak amaitu direnean, Beaskoetxea baserrikoarekin geratu da Unai, 3rak aldean, panaderoa pasa eta gero. Eta han joan gara Unai eta Jesus, 200m piñudian gora, txara kontra baterarte. Eta kiloka lar kendu eta gero, han agertu da leza. Eukiko zituen 5x4 m zabal? Eta 2 sarrera!

OOOOSTIA! SASOI ZAN ZEOZE AGERTZEKO MEKAUEN SOS!

Normala da hori esatea, 4garren biajea egin eta gero hara inguruetara eta ezer agertu gabe.

Olabarriko Lezia

Gabon gabako txikiteora, behintzat pozik joan gara. Orain Gotzonek eta Antuak, tambien conocido como El Lider del Lidar, esango digute ze sentsazio ematen dieten...

2014/12/21

UB-013, bi jardunaldi Axpelarreko Lezian

Part.: Oskar, Santi, Gotzon, Ritxar, Idoia, Martin, Antua eta Josu


Ostegunean, ez zegoen argi zein izango zen asteburuko plana. Baina larunbatean 7 lagun bildu ginen Juniran, Axpelarre mendian aurkitzen den UB-013 leza begiratzeko asmotan. Batzuk barrura sartzeko eta beste batzuk prospektatzeko asmoa zuten. Genuen informazio gutxia, Antuarena zen. Orain pare bat urte jaitsi zen Simone-rekin, eta eztuasun batek gelditu zituen (ADES, marca de la casa). Hori dela eta, larunbatean beharrezko guztia hartu, eta ADES berriro ere eztuasuna zabaltzera sartu zen.

Sarrerako putzua oso polita. 15m. Jarraian arrakala desfondatu bat, eztuasuneraino. 20 bat metro. Eta han zegoen gure zain. Pare bat desobstrukzio sesio eta gero, pasatzea lortu genuen laurok: Antua, Martin, Idoia eta Josu.

Eta bai, jarraitu egiten zuen. Baina bixkat groteskoa. Eztuasunaren beste aldean, bloke kaos antzeko batekin topatu ginen. Soka instalatu eta arroka artetik 10m rapelatu genituen, beste eztuasun bateraino. Martin aurretik, eta Josu eta Antua atzetik topoa egiten. Idoiaren esplorazioa bapatean itzali zen, bere frontalaren argiarekin batera. Bertan itxoingo zigun bueltatu arte.

Eztuasuna zabaldu eta arrakala bat destrepatu genuen oposizioan. Eta jarraitu destrepatzen, instalatu beharra aurkitu genuen arte. Dagoeneko -40m-tara. Martinek instalatu, eta behera, beste 10m. Eta beste lehio bat putzu batekin bajatzeko. Baina ordurako ez genuen sokarik, espero genuena baino gehiago jaitsi ginen: -62m. Eta aurretik, distoaren arabera, beste 15m-ko putzu bat.

Igandean ezin izan genuen aguantatu, eta Ritxar, Antua eta Josu, berriro bueltatu ginen bertara. Bigarren jardunaldi honetan, Ritxar lehenengo eztuasunean gelditu zitzaigun. Hori dela eta, Antua eta Josu, 3 petaterekin, eta emozioz beterik jeitsi ginen 15m-ko putzua jeistera. Ekipatu eta behera! Eta bai 15m-ko putzua! Eta fin!

Lezeak ez zigun aukera txikiena ere eman. Impenetrable. Putzua bukatu egiten zen, eta zeuden ur aporteak mikro-zulobatekin sartzen ziren.

"Al menos la cueva ha sido honesta. Se ha acabado sin jodernos. No como otras."

Azken hiru irteeretan ADES-en, -60m eta -80m-ko hiru leza esploratu ditugu: Landagoiti, Tellerije eta Axpelarre. Ez da gutxi. Baina gehiago nahi dugu.



2014/12/20

Txan Txan! egiten duten lezak eta Koba Ederrak

Part: Unai

Txantxaneko Lezari buruzko informazio gehiago. 15m inguruko radioan lokalizaturik geratu da. Denok ezagutzen dugun "Txantxaneko Pista" horretan, depuradoraren alturan, burdinezko balla bat dago, oheko somier zaharrrekin eginda dagoela dirudiena. Hortxe bidean bertan, maldan behera barrankotxo bat dago. Hor inguruan "roca madre"tan zabaltzen den zulo bat da. 10-15 m inguruan bertan egon behar du.
  -   Zuloa harri amatan zabaltzen da, estua zen eta GEVek zabaldu egin zuen mailuka. Izan zitekeen Aulesti aldera begiratzen zuela.
  -    Pentsatzen nuen kontran, ez dago derrunbe gehiegirik estaltzen. Baina leza ez dugunez topatu, harri batzuk kentzera ahalgo zen joan, eta agertzen den.
  -    Zurrumurru bat dago, esaten duena bidea bera egitean ez zela leza estali. Pista zabaldu zutenean, leza bidetik nahiko hurbil geratzen zen, eta estali egin zuten inor ez erortzeko, umerik ez erortzeko.
  -    Horren barrankotxoan behera, 20 bat metrotara, ikatz-leku bat dago (karobi bat ahal zuen eman baina ez). Hor ikatza egiten zuten, txondorrak. Barrankotxoa bera, mendian behera egurra bajatzeko erabiltzen zen. Ikatz lekuraino. Horregatik zen Txantxane hain ezaguna, leku poblatu baten inguruan zegoelako.
  -   Artzai txabola bat dago han inguruan, pixkat aurrerago joanda. Ia ia lar artean ez da ikusten. Artzain txabola baino arinago omen zegoen eta bidetik hurbil. Bertako artzain txabolako jabea Santi delako bat da, baina gaur egun zaharra da eta ezin da etorri. Harek bazekien buruz non zegoen.

Koba Ederrari buruzko informazio gehiago.
   - Olabarri inguruan dagoen koba-iturria ur bila joaten zirena Zuluka da. Inork ez du izen hori ezagutu. Olabarriko kobie edo itxurrixe esaten diote.
   - Baina esan diedanean Klaraboya bat daukana bilatzen gaudela, esan didate. "A! Baina hori Olabarri inguruan dago baina Gizaburuagaruntz!"
   - Gainera deskripzio bat egin didate. Eurek ez zuten orain topatuko ze esaten dute ez dela arpe bat eta ez dagoela esplanada baten. Harri espoloi baten atzean derrepente fraktura bertikal bat zabaltzen da (3m gev-en arabera) eta gero galeria nahiko estu bat, eta bapatean Sala Eder bat, erdian klaraboya batekin. Deskripzio horrekin ez dago dudarik.

Orain inportanteena falta da. Eta zailena: Topatzea

2014/12/15

JOSU GRANJA. Torca del Carlista

Gracias, Josu, por permitirnos disfrutar de la grandiosidad de la Torca del Carlista sin movernos de casa. Un placer. IMPRESIONANTES FOTOS.                                                 A.D.E.S.

Josu Granja

Fotografiar la Torca del Carlista. El vacío que pesa


Fotografiar en la gran sala del Carlista es diferente a todo. ¿Estamos en una cueva? ¿En el monte de noche? Un poco de todo eso se siente. Es una especie de montaña dentro de otra, algo que parece irreal. Ese vacío negro que oculta la bóveda no es como la oscuridad de la noche exterior, es algo denso, compacto, un vacío que parece sólido, un vacío que pesa, que no se rompe nunca. Y lo es sobre nuestras cabezas, cuando parece que aplasta al deambular por el caos de bloques; o bajo los pies, en ese momento solemne de salir en el rápel de la campana. También pesa cuando empiezas a hacer la foto, cuando empiezas a romperlo y dibujar el paisaje que sale poco a poco. Es un privilegio de estar en una de los espacios subterráneos más grandes del mundo, y al lado de casa...







2014/12/14

Torca del Carlista topo 1958-2014


Argazkiak.org | Kontrastatzen © cc-by-sa: ades


141213: Gotzon, Iñaki “Kobero”, Javi Moreno, Martin “Lagiñas” (AMET), Josu Granja, Carlos Pellon (GUM), Oier.

Torca del Carlistara argazki + geo + topo + bio + historia biharretan jardutera. Egun gitxi gogoratzen dittudaz gaurkua besain produktibuak (neuretako behintzat).

Mendixan gora, Martiñek dolomia/kareharrixan arteko jokuan hainbeste argibide emon deskuz (disco ibiza dolomia). Behin tontorrian, Gotzonek eta Javik instalau eta gero jaitsi gara. Sarrerako kanpalekuan 11:30etan genguazen danok. Han talde bittan banatu gara: Josu, Gotzon eta Iñaki argazki biharretara aurreratu dira; nik ez dittudaz gehixago ikusi.

Atzetik, Javi, Martin eta neu juan gara, helburu hirukotxakin: Martiñeri ikusketa geologikuan laguntzia, Carlos Prieton enkarguz bio-tranpak instalatzia eta Pozalaguako ertzan enkaje topografiko zihetza egittia. Halan, sarrerako kanpalekutik “Jon Arana” gelako W paretetik zihar abixau gara; bide osuan zihar, dolomia/kareharrixan egitturen ikusketan eta lagin bilketan jardun dau Martiñek (sakela politto kargau dau!), eta Javi eta bixok Distoxakin tiro eta tiro. SW ertzeko “adarretara” allegau gara, ezagutzen ez neban sektoria: politta, ur aktibidade nabarmenakin, lokatza eta formaziño ugarikin. Lehelengo N adarrian egon gara –hantxe instalau dogu gaurko bio tranpa bakarra, “sakakortxo” eszentrikuan onduan-; S adarreko plazatxora juan gara gero. Pozalagua motako igeltsu-itxurako formakuntzen lagiñak be hartu dittu Martiñek, eta “mitikrizaziño” (?) prozesua azaldu desku; buztin lagiñak be hartu dittu. Hor jo deskuez 13:30ak, nik urtetzeko ordua. Sarrerako gelan S paretan zihar juan gara, beraz (pieza bakarreko laja ikusgarrixa, ez dago argi estratifikaziñoz edo fallian eragiñez) eta estuasunera allegatzian eurak bestiekin biltzera juan dira, eta ni kanporutz.

14:30ak inguruan hasi dot gorako bidia. Ederra izan da: neu bakarrik Gela Haundixian, ipurtargi bakarrakin (nahitta erabilli dot minimuan, aintzindarixen sentsaziñuekin bat egittiarren). Ederra aldia croll barrixakin: pasa dan hillian putak pasau nittuan, 3tik 2ttan hagiñak ez zestelako sokia oratzen; oinguan, barriz, pedalkada bakotxakin ederto gora. Etara kontuak, bide erdixan paradatxo bat egin dotela gela erraldoi illunan erdixan argixa emetau eta ahobetez kantuan jarduteko (“Belatxa”, Queheillen erara baiña tono grabietan, gelian oihartzunakin sintonian). Bizkor allegau naiz gora (ez Pellonen 12 minututan, baiña tira) eta nekatu be tamañuan.
Aranzadi Gela, 1958ko topografia lanetan. Ezkerretik eskumara: belauniko, Garbayo eta Pellon; tente, Lopez de Munain eta Herrero. Argazkia: GUM.

15:30etan kotxian nenguan. Kultur Etxia topatzia pizkat kostau jata, baiña 16:30etan hantxe topau dittudaz Rafa Arriola zinegotzixa eta Carlos Pellon historikua (GUM). Elkarrizketia egin ahal izateko gela elegantia laga deskue, berogaillu eta guzti, eta hantxe egon gara ixa 3 ordu barriketan. Topo orijinala ekarri dau, rollo baten bilduta: baitta berau egitteko erabillittako “eclímetrua” (gaurko klinometrua), altimetrua, brujulia eta tabla logaritmikua be, danak “vintage” zorruetan sartuta; ADES-ekuen partez Urdaibaiko Koben Kataloguan ale bat oparittu detsat, ilusiño haundiz hartu dabena –GUM-ekuak eskualdeko hainbat koba esploratu zittuezen-.

Beste taldekidiak be Torcatik jaitsi diranian, topaketa intergenerazionala burutu dogu Kultur Etxian bertan. Momentu hunkigarrixena 1958ko eta 2014ko topografo-buruak (Javi eta Carlos) datuak konpartitzen hasi diranekua izan da, ordenagailluan topo tridimensionalak ikusten, oin dala ixa 60 urte ikuskatutako haize-puntua komentatzen... Gaiñera itxura danez hau ez da topaketa puntual honetan geratuko, Javi, Rafa Arriola eta Pellon Carlistari buruzko argitalpen eta jardunaldixetan partehartzeko adosten entzun dittudaz eta...

Egun biribilla atzokua, bai: gaur bertara bueltatzekuak ziran Javi eta Diego Dulanto, azken topo detalliak hartzera eta bio-tranpa gehixago jartzera.

IÑAKI:

Argazkien taldearen informe labur moduan hurrengokoa esan dezaket: Karlistaren trokan argazkiak ateratzeko falta ziren zonak erretratatu ditu Josu Granja maisuak, Gotzon eta bion laguntzaz. Besteak beste, zutabe erraldoia, alboko-galeria alturen panoramikia eta gela nagusiaren bigarren zabaluneko zenbait bista.
Batzutan aspertu garen arren (pazientzia gutxikoak gara), oso ondo pasatu dugu eta leize ikusgarri hau hobeto ezagutzeko balio izan digu. Orain bakarrik geratzen da "Aranzadi" edo "sala Record" erretratatzea.

Martinekin oso ondo pasatu dugu, plazer bat izan da bere historiak eta geologiari buruzko kontuak entzutea. Ea hurrengo batean ere elkartzen garen, berak esan bezala, Karlistaren troka ez da leiza bat DESPROPOSITO bat da.



Argazkiak.org | Topografoak 1958-2014 © cc-by-sa: ades

2014/12/08

El Pozo de la Verguenza-ko Sinverguenzak

Part: Josu, Unai, Iñaki, Martin

Azkenean kendu dugu Kobakoganeko Lezaren "El Pozo de la Verguenza"k lepo gainean jarrita zigun Verguenzetiketa. Hainbeste gauza pasa dira, eta hainbeste historieta astelehen baterako, ze espedizio guztia detallatuta jartzea pentsatu dugula:

10:30 am: Txepetxabixeko parking-a. Kristoren raska egiten du, eta euri mehatxua dago. Batzuek oraindik buzoa kalatuta dute Iñeritzetik. Zatika erortzen den Kartoizko buzo polakoa jantzi beharko da.

Esploratu aurretik azken prestaketak...

11:30 am: Oraindik Kobakogane mendiaren basoan erdi galduta gabiltza. Euria dago, larrek Amazonaseko Lianak direla ematen dute, eta 50 eurotan internetetik erositako GPSak ordu erdi tardatu du autolokalizatzen. A, Unai, parajeko prospektadore ofiziala, dolinaz konfunditu da. Pasa en las mejores familias...

12:00 am: GPSa eskerrak autoposizionatu den ze bestela ez genuen leza sekula topatuko, eta hori bertan egonda geundela. Euri puta hau ez da paratzen joe! La climatologia de la verguenza.

12:10 am (0 m): Martinek, Pozo De La Verguenza-ko historiak rememoratu nahi ditu. Gogoratzen ez denarentzako: egun hartan, La Verguenza deitu zen ze derrepente, Gotzonek zulotik harria bota zuenean eta POOUUUM!! egin zuenean, "espeleologo" guztiei basotik "prospektatzeko" gogoa sartu zitzaigun. Ez dakigu zergatik gaur ez dugu hori entzun. Unaientzako eskerrak, berak ekipatu behar zuen eta...

12:20 am (-2 m): Unaiek, arbola batetan eta harri OSO onean sartutako 2 monty ederretan egindako kabezera ez daki ondo dagoen eta dudatzen dago. El Pozo de la Verguenza-ren efektua... jo jo jo

12:30 am (-15m): putzua oraindik ez da zabaltzen, baina badakigu zabalduko dela. Josu Unai bigilatzen dago, eta Iñaki distoa preparatzen, Martinekin topo egin behar du eta. Unaiek hormaren kontra uhartutako iltze (clavo) zahar bat aurkitu du, kolada tartean ataskatuta. Desbiadora hor jarri zuten Gotzon eta konpañiak???!!! Baina baina, en que estarian pensando?!! Iñaki distoarekin problemekin dabil. 10 metrotik aurrera ez du ondo neurtzen. La electronica de la verguenza.

12:40 am (-25m): repisara heldu gara eta 2 frakzionamiento jarri ditugu baten ordez. Konturatu gara bat okerretako lekuan jarri dugula eta ez dagoela necesidaderik. Baina bueno jarrita dagoenez ba, hurrengoan ez dogu jarriko eta punto. Beherago desbiazio bat ere jarri beharko dela konturatu gara. El equipamiento de la verguenza.

12:50 am (-50m): Unaiek putzuaren fondoa jo du. 25 metro baja ditu goian dagoen Josuri galdetzen "rozaten dau? -eezz! rozaten dau? -eezz! rozaten dau? -eezz!,..." Putzuaren basean, Iñakik disparatzen duen distoaren laserra ikusten da zoraturik. Goitik entzuten da, "pero es que no funciona! que pasa??!!!" Unaiek Trios-a etxean kargatzea ahaztu duenez, baterian "palo batekin" bajatu da. Ezingo du esploratu gehiago, eta triosa itzali eta isilik geratu da ertz baten. La iluminacion de la verguenza.

13:40 pm (-53m): bigarren putzua bajatzeko estuasun bat dago De Su P... Madre. Hortik bajatu ziren?? Otra Gotzonada. Josuk ez du pasatu ze igotzeko gero joe eta Martinek pasatu du justo justo. El estrechamiento de la verguenza.

14:30 pm: gora hasi gara geldi geldi. Egia esan putzua ikusgarria da. Fraktura formako abismo bat. Tanta piloa dator goitik!!!. Joe ematen du kobazuloak kanpoko euri guztia filtratu gabe pasatzen duela barrura. La karstomorfologia de la verguenza.

17:00 pm: denok lortu dugu irten eta desekipatzea. Martinek desekipatu du. Euria dago kanpoan klaro, eta 3 "amigo de la espeleologia" putzuaren sarreran dagoen harri handiaren azpian daude aterpe hartzen. Momentu batean atertu duenean Unaiek hotza zeukan eta korrikan egitera irten da pixkat basoan zehar. Alboko dolinan pista de atletismo bat montatu nahiko ote du? Prospect Running deitzen den modalidade bat asmatu nahiko ote du? Nork daki...

Jaungoikoari eskerrak, gero ordu bateko ez-euri-tarte bat egon dela eta horri esker kotxera heldu ahal izan garela. Txepetxabixeko zuloak airerik ez zuen. Gaur.

A! Eta La Verguenza guztian ez zegoen spit-ik. Sin comentarios...


2014/12/07

Ades X-Treme Cap 3 - Iñeritzen Barranquismo Egiten

Part: Idoia, Unai, Josu, Iñaki

"Iñeritzera zoaze hara gora? Iluntzar puntara? Baine kriston tenporalie dau eta!" esan ziguten Iluntzar inguruan paseatzen zebiltzaten mendizaleek. Forum eta Decathlon-en erositako GORE-TEX ekipazio guztiarekin zeuden soinean, eta ez zuten horiek ere puentea pasa nahi mendia bisitatu gabe.

"Bai, baine lasai; gero barrura sartzen garenean dena sikue da!" izan zen ADESeko Urdaibai-LeaArtibai-ko barrunbeen esplorazioaren erantzunkizuna duten espertoen erantzuna. Earra erantzuna bai jauna...

Sikue Los Cojones.

Iñeritzen sartu ahala dagoen sala ederrean, horma kontra batetik erortzen ikusi genuen kaskada eder batek ya moskeatu egin gintuen. Josu Galarrei-ko egun-euritsu hartaz akordatzen hasi zen. Baina lasai, hau ez da Galarregiko Leza, hau Iñeritze da, hau handia eta polita da eta sikue.

27ko leza ekipatu eta bajatzean, lezaren erdi-beheko partea katarata bat zen. Dutxa hasi zen. Batzuek esan zuten ea zergatik ez genuen speleo biluzik egiten, eta jaboi pixkat emonda, horrela garbitu egingo ginen eta. Espeleologia erotikoa. X-peleo.

Bigarren putzutxoaren rapela (7 bat metro) zuzenean errekatik zihoan. Bajatzean lortu zuen ura eskibatzea Unaiek (Unai bait zihoan instalatzen).

Behean, Josuren berbak nagusitu ziren: "txo, gora danok derrepente!"

Gorakoan erreka guztia patatekin jan zuen Unaiek. UUUuuUuuAAAAAaaAAA!!!!!

Eta horrela amaitu zen Iñeritzeko eskurtsioa. Ekipatzeko praktikak nahi genituen egin Iñeritzen, eta gauzak ikasi. Ikasi genuen gauza bakarra leza batzuetan ez dela sartu behar euria egiten duenean izan zen, udan sikuak direla emon arren.

Eta horrela amaitu zen ekitaldia. Idoia sarrerako leza igotzen zebilen bitartean, Unai lezaren sarrera borobilari bueltak ematen hasi zen korrika. Konjuroren baten bila igual, edo Iñeritzeko lamia edo izpirituak inbokatzen. Agian, Iñeritzeko lezaren sarrera borobilari 10 buelta eman ezkero, Iluntzarreko Mari irtengo zen lezatik su-bola bihurtuta hegan eta Urrezko Orrazi bat erregalatuko zion.

Baina ez, han urten zuen bakarra Idoia izan zen sokan gora eta ez su bola eginda, kristoren kaladiagaz baino. Eta hori Unaiek 10 bat buelta eman zizkiola...

Urkiolako Santuario-ko harri magikoaren inguruan ere, fededunak eta peregrinoak bueltaka ibiltzen dira; normalean "pareja" topatzeko, edo reuma kentzeko. Igual Iñeritzeko Lezaren sarrerari 20 bat buelta ematen badiozu -330m-tara fondoan dagoen basatza-lodo-obstrukzioa desagertu egingo da eta Lezateko galeria ikusgarrietara helduko gara.

Hori bai, seguraski reuma ez zaigu sendatuko, asko jota igual handitu, halako euri zaparradarekin. Baina bueno, Unaiek lortu zuen bere helburua, hipotermian ez sartzea. Unaien penitentzia, jendea euri-zaparradatan Iñeritzen sartzeagatik, kotxeraino goitik behera kristoren kaladarekin bajatzea izan zen.

Mendiaren beste aldean, Mugirondo inguruko koba baten, Antua eta Gotzon topo egiten zeuden aterpean epel-epel, segurutik guri barrezka. Gero Lechuza-Lezara ere joan ziren, 20-30 bat metro sakonduz.

Mendiarekin euritan ez da jokatu behar...

2014/11/30

Notre goût en un puits



 141129: Santi, Gotzon, Unai, Josu, Antua, Iñaki, Martin, Oier.

Gizaburun, Tellerixe 1, Tellerixe 4 eta Karabixako kobetan.

Lehelengo Tellerixe 4ra juan gara, pasa dan asteko esploraziñuak sortutako expektatiba itzalak argitzera. Gaztiak “La gouffre de Ocamique” honek “La fontana di Lezatte” bihurtzeko esperantzan, eta zaharrak falla ziztrin bat izatian eszeptizismuakin. Azkenak irabazi. Lezia ikusgarrixa da, -60 ingurura jaisten dan ranpa eta potzu ederrekin, baiña barrenetan meandro estuetan amaitzen da ezelako haize korriente barik (juan dan asteko egun beruetan ba zeguanian). Lezia oso leku xelebrian zabaltzen da (erreka ertzian, Gotzonen ustez errekazulo osuak antxiñako galerixa desplomaua emoten dau). Ni neu, eguneko misiño printzipalaz gain (bestiei trabarik ez egittia), bio lagiñak hartzen ibilli naiz, danak sarrera azpiko gelatxuan, -7 bat metrora (barrurago ez dot ezertxo be ikusi): Santik lokalizautako har-solitario-luze arraruak, 3 ale; Meta menardi 1, Meta bourneti 1, masmaetxe baten zeguan 0,5 mm-tako korpuskulo 1; marraskillo 1; Gyas titanus 1; opilioi gazte 1 (Gyas seguraski); Lithobius 1 bistaratu dot baiña ez dot alerik harrapau.

Simonek eta Davidek lagundu gaittue bidian zati baten, eta eurak erakutsi deste Tellerixe 1 katazulua. Gero, bestiak etorri dirazenian, sarrera estutik aurrera lehelengo egin dot, nere euforiarako; eta Iñakin parasmofobixia pizkat baretzeko. Haize korrientia zeguan (ez juan dan astian beste, baiña bat aintzat hartzekua). Josu, Martin eta Gotzon be ibilli dira barrua ikuskatzen eta desobstrukziñuak merezi dabela izan da berediktua; erreza, atxurrakin egittekua. Hor be bio koko batzu jauzi dira potian: Meta menardi 2, Meta bourneti 1 eta 5-6 marraskillo.

Azkenik, Antuanek eta bere ziatikiak lokalizautako puntu interesgarri batera juan gara: karabixa baten arrastuak, mendixan kontra zulo puzkari batekin. Gaur konturatu naiz eredu hau askotan errepikatzen dala: sua darabixan ingenio bat (txondorra, galarra, karabixia) zulo puzkari baten kontra eregitta, eta seguraski ez kasualidadez, tiro natural modura erabiltzeko baiño; egunen baten rekopilaziño bat egin biharko dogu... Kasu honetan, karabixian jauzittako paretak dagoz zulua estaltzen, eta ordu batzutako biharra dago ha praktikable bihurtu arte; baiña itxura ona eta haize majua daka.

***

LA FALLA RESPIRA


Zer egingo diogu ba. Teoria geologiko guztiak aldrebes, teoria espeleologiko guztiak ere. Gotzonek errezoia azkenean: la falla respira. Simonek leza aurkitu zuenetik, aste guztian zehar elkarri teoriak lapurtzen ibili gara: "que intersectara directamente con las galerias de Paltzuaran", "que la falla creara una cueva que sera un afluente al rio de Lezate", "que ira a Lezandipe y luego a Lezate", que patatin, que patatan,...

Ba ez.

Ez doa ez Lezatera ez Paltzuaranera ez Lezandipera ez inora. Joan behar den lekura doa: barrankoan behera, baina lur azpitik. Tellerijera, suposatuko dugu.

Leizea amaitu zaigunean (portzierto, Ikusgarria, errekatxo batekin eta!), jendeak morala lurrean zehar zeukan. Morala, errekastoak eraman digu, fluoresceina izango balitz bezala, estutu zaigun meandroan behera. Suposatzen dugu, baita ere, gure morala Tellerijeko ubegietan irtengo zela, geologiak agintzen duen bezala...

Eske gainera ofuskatu egiten gara. Nork daki Tellerije azpian kristoren koba sistema badago, adibidez Lezandipe ederrarekin erlazionatuta? Baina berdin zaigula dirudi batzutan. Lezate hitzak beste hitz guztiak borratzen ditu.

Irten dugunean kobatik, gatera ikuskatzera joan gara. Airea dauka, eta horrek zerbait piztu gaitu. Igual sistema badago, guk nahi genuena izan ez arren. Gero antuak karobi batetan zulo puzkari bat aurkitu du. Antua beti Antua. Horrekin piskat kalmatu gara.

Baina etxera bueltan, jendeak gauza antzekoa zeukan buruan bueltaka:

Mèrd.



Castellano:https://docs.google.com/document/d/1-jhQ8t8SUXUgSBVR-ep7tGlwEe1HL5NDMDj4fcxI1YE/edit?usp=sharing