2014/12/31

S A H A R A - Urte Amaierako Sarrera Lezatera 2014

Part: Pana, Mariano, Gotzon, Idoia, Jon Ander, Unai, Josu, Iñaki, Martin



Aurtengo sarrera berezia izan da. Omenaldi bat egin nahi izan diogu Lezateren historiari, eta berton ADES zaharrak Lezateren sifoia pasatzeko egin zituen ahalegin guztiei. 100 metroko eskalada ikusgarri haiei, harri bloke arteko estuleku haiei.

GEVek aurretik ezagutzen zuen Lezateko sifoiaren gainean, ADESek Sahara-ko galeriak aurkitu zituenean, esperantzak han piztu ziren. GEVek ez zuen ezagutu Jentilen gela, Jentilak eta gero dagoen gela, eta Jentilak eta gero dagoen gelaren gero dagoen gela. Eske Lezate handia da, ADESek aurkitutako sektorea behintzat. Baina aurkikuntza hark, drogak bezala, ADES zoratu zuen. 

"Ostras, hain bolumen handia badago hemen, atzean be segitu behar dau!"



Baina esperantzak piztu ziren bezala amaitu ere egin ziren, Saharako galeriekin batera. Ez ziren topografiaz sifoia baino ezer aurrerago joan. Hori konpontzekotan, eskalada asko egin ziren Saharako fondoan, horietako batzuk ikusgarriak.


Gaur, horiei denei omenaldi bezala, karburero bat utzi dugu han fondoan, eta plastiko batean, gure pentsamenduak idatzi ditugu. 30 bat urte barru norbait berriro burua berotuta hara agertzen bada, han egongo dira.

Saharako fondoaren hormari begira geratu gara denok une batez. Badakigu, hor atzean, kareharri urgoniano estratifikatu tonelada baten atzean, gu zoratzen gaituen drogak egon behar duela.

Galdera da, helduko ote gara bertara egunen baten?

Urte barri on danori ADES Espeleologia Elkarte berriaren partez. Elkarte berriak Kolektore berriak ekarri ditzala, eta eskisto klastikotan zabaltzen badira, HOBETO.

No hay comentarios: