Olentzero joan zaigu,
mendian barnera,
Intentzioarekin,
erreka jotzera.
Aditu dugunian,
Antua baja dala,
lasterka etorri gara,
berutz segitzera.
Horra, horra,
gure Olentzero,
Abismoa ta gero,
Kolmatauta dago,
Airea ere BAI du,
Kakalekuakin,
Berriz bajatutzeko,
Gure "Magoekin"!
-20m-ko putzua, eta gero 40m-ko ABISMOA, eta gero 40 TONELADAKO kolmatazioa. Olentzero deitu diogu gabonetan aurkitutakoa delako "erregalo" bezala, eta putzu sarrerako lehenengo frakzionamentua Gorosti baten egiten delako, gabonetako arbola tipikoa.
Laister, inork ezingo du esan ADESen putzu erraldoirik ez daukagunik, halako martxan bagabiltza.
Esplorazioari buruz, batzuk Tellerijen sentitu genuen berdina sentitu dugu:
Mèrd.
***
141227: Santi,
Unai, Josu, Oier
Olabarriko
lezara (Aulestia), “exploraziño-relampago” modalidade barrixa lantzen
(harañegun lokalizau; atzo -50raiñok; gaur -80raiñok; bixar desob eta topo...).
Lezia berezixa
da sarrera-sarreratik; uste dot sekula ikusi doten gorosti zaharrena daka
sarreran (bertatik txintxilikatu gara). Desarrollo osua bertikala da, esateko:
frakzionamentu bat sarreran bertan, erlaitz bateraiñok 20 bat metro jaitsi
arte; tramo arriskutsua da hau, harri hauskorrez eta lokatzezko pellez estalitta,
behe-beheraiñok jausten dirazenak. Bigarren frakzionamentua Antua atzo
geratutako lekuan ipiñi dogu, “Olentzero Potzu” ikusgarrixan sartzeko. Danok
ahozabalik geratu gara, dimentsiñuekin (4 metro zabal, 40 metro luze) eta
tutuan edertasunakin, kareharri garbixa, horma lenarizauekin... Santin esanetan
inguru honetan potzu gitxi dira hain ikusgarrixak (Iturritze eta Iluntzarko
Leziakin konparau dogu...).
Behera
allegauta, sedimentuen artian uran bidiak behera egitten dau, estuegi dan leku
batetik; goratxuagotik, bypass txiki bat topau dogu, formaziño batzu hautsi eta
gero pasau ahal izan doguna. Josu eta Unai gela batera allegau ei dira, eskisto
kapa batekin kontaktuan, laminadore estuan amaitzen dana. Haize korriente
nabarmenakin eta espatula kolpe pare batekin pasatzeko modukua.
Bio lagin
gehixenak Olentzero Potzu barrenian hartu dittudaz (99% illuntasuna): 4-5
Trichoniscoide, 2 Lithobius, 1 Quaestus, 2 masma txiki, 1 marraskillo espiral,
1 marraskillo biribil, 2 Elona, 1 gorotz zati bat; gorutzko bidian, sarreratik
10 bat metrora (60% illuntasuna) Ischyropsalis bakarti 1.
No hay comentarios:
Publicar un comentario