2021/09/24

Mendazona


 210919: Petrus, Gotzon, Xabi, Mariano, Oier.

Mendazona (Ispaster-Ea), ADESeko beterano Elaxarrek gidatuta lau zulo barrittan lehelengo ikustaldixa egittera. Zona kuriosua da, itxuraz marga geruza baten gaiñetik doiazen lurpeko korrientien azpi-janak baldintzatuta. Elaxarren arabera, ikusi dogun lehelengo zulua (G-140, ur-hobi aktibua) asko aldatu da azken urtietan; garai batzutan ura bertan pillatu izan da, aintzira txiki bat egin arte, eta gaur egunian sakondu eta haundittu da. Gotzon sartu da bertan, eta 5 metrotara sedimentuz guztiz blokeauta topau dau.

Bigarren zuluak, G-141, handik metro batzutara dagon beste hobi aktibo intermitente bat (lokatz freskuan ikusten da) burua sartzeko beste emoten zeban, eta antesala txiki baten eskuma aldian, kareharrizko horma txiki baten gaiñetik harrixa botata, 15 bat metro jausten da. Desobstrukziñua erreza da, eta hobeto begiratzia mereziko dau. Haize gitxi, halan be.

Mendixan behera segiduta, Argineko ubegirutz (nahaste toponimikua dago itxuraz; guk Argin modura katalogauta genkazen zuluak ez diraz gaur ikusi doguzenak), hirugarren zulora allegau gara., G-142 Honen tamañuak harrittu gaittu: lezia benetakua, marga-geruzian eta kareharrixan kontaktuan, ur korrientiak garbi-garbi lagatako harrixian zihar. Bihurgunez bihurgune, 20 bat metro barneratu gara, horizontalian; Gotzonek esan dabenez, katazulo baten aurreko desob gune baten geratu da, blokiak erretiratzen pasatzeko modukua. Haize gitxi. Bertan bio lagin batzuk jasota: 3 Gyas, 1 Meta, 1 masma txikixa, 1 Elona.

Laugarrena, G-143, sasi askoko gune baten topau dogu: sarrera bikotxeko lezia, destrepian errez bajatzeko modukua. Neu bakarrik jaitsi naiz, eta morfologia beretsuko lekuetan zihar, pasabide haizedun baten aurrian geratu naiz (3-4/10 Beaufort-Etxebarria). Bertikala, 50x20 bat zm, eta grabillaz beteta; ostian, baltza. Honek bai merezi dau hobeto begiratzia. Bio lagin bat: Oxychillus 1.

Ibillaldixa segiduta, Argin ubegi nagusira allegau gara; punpaketa estaziño batekin, itxuraz gaur egunian ez dana erabiltzen Aboitiz basarrixen inguruko akuiferua erabiltzen hasi zanetik. Hortik barriro Elaxarren etxerutz egin dogu, eskerrak emonez eta zona honetako esploraziñuei ekitteko gogoz.

Asteburu ona izan da: atzo jardunaldixa Iturritzen izan zan (meandro barri bat esploratzeko lagata), eta gaur beste batzuk (Javi, Antua...) Mandoian izan dira; itxuraz hárek be egun produktibua izan dabe (explo 2 eta zonako ubegi nagusixa lokalizauta), Jose Manuel basarrittarran laguntziaz. Martxa onian gabiz.