Mostrando entradas con la etiqueta mazo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta mazo. Mostrar todas las entradas

2014/04/05

G-40 Urtezarro - The Patakabra Men

Part: Oier, Unai

Gehienbat asteburu "light" edo "ez Galarregi" bat edukitzeko asmoz, talde nagusia Aurtenerrota eta Eperzulora (Oma)-ra joan den bitartean; Unai eta Oier Urtezarro famatua esploratzera joan gara. Sekula jeitsi gabe zegoen. Zergatik? Sarreran ez duelako airerik. Baina leza bat leza bat da, eta printzipianteon ekipatzeko gogoa handia. Hiru lau aipamenetan laburbilduko genuke "mini-espedizio" mañanero hau, gehiegi luzatu gabe:


-->Belaustegiko baserriko jabearekin egon gara. Leizebe aldeari nola deitzen dioten galdetu diogu, eta esan digu Leijabe edo Leijebe dela (Iñubija estiloko "j" soinuarekin). Leije bizkaieraz (Leia euskera batuan) "rocío" da. Euskera batuan, lekua Leiabe deitzen da. Hor poto aldean, ez omen du sekula eguzkiak jotzen eta izotza egiten omen du goizean. Hau da, Leijabe-ren erderazko tradukzioa "La Vaguada del Rocío Mañanero" da. Jo jo jo...

-->Urtezarrora heltzeko baso-pista ezin aurkituta ibili gara eta goizeko lehenengo 2 orduak basoan pasa ditugu belar artean 3 petate eta maza batekin "prospekzioa" egiten. Arrazoia: Iñubija aldeko karst-aren propiedade elektromagnetikoek Unaien GPS-a desorientatu dute.

-->Zabalik eta "Lista para Bajar" zegoen Urtezarro ez zegoen hain "lista para bajar".  Beste ordubete inguru bota dugu kaka, basa, eta harriak kentzen. Harrijasotzaile praktikak egin ditugu. Arrazoia: ez dugu erderaz ondo ulertzen eta "cueva desobstruida" hitzak euskeraz literalmente nahi du esan "50 kilo harri eta kaka falta da kentzeko".

--> 17 metroko putzua garbi bajatzeko instalatu duela pentsatu du Unaiek, baina ia behean zegoela rozatu egiten zuen sokak eta Oierrek desbiatu egin behar izan du. Arrazoia: ez da gure kulpa, leza bizirik dago eta estutu egin da ez zuelako nahi gu bajatzea.

-->4 monty-zulo egiten bateria eta erdi gastatu dugu. Arrazoia: Unaiek taladratzen duenean bateriak amotinatu egiten dira.

Leizea barrutik 17 metroko arrakala bat zen, eta meandroaren alde batera "paso de hombros" bat zuen, eta beste aldera "paso de hombres" bat. Biak ez zihoazen inora, gure ustez.

Broma guzti hauetaz aparte, serio hizketan orain; esan behar dugu 17 metro sakoneratan leza itxi egin zaigun arren, leza bat norberak ekipatzearen sentsazioa ezin hobea dela eta "zapatu light" hau ondo pasatzearen gustoarekin amaitu dugula, eta inportanteena, umore askoz!

ADESeko espeleologoak desobstrukzio teknika berriak probatzen

Oraindik ez dakigu zertarako eraman dugun maza... Mesié Mazó. Jo jo jo