2013/05/25

6 ordu eta erdi.........eta promete!

Part: Oskar, Antua, Gotzon eta Josu




6 ordu eta erdi izan dira gaur Oskarrek, Antuak, Gotzonek eta Josuk desobstrukzioan eman dituztenak. Non? Karakostan. Kobazulo hau Aulestitik 1km-era aurkitzen da, errepide alboan berriro ere. Lezatetik urruti gabe... tamalez ez du inolako konexiorik azken honekin.



Karakosta surjentzia txiki bat da, 15m-eta gero sifonatu egiten dena. Hala ere, 50m-tara badago beste zulotxo bat, 20m sakontzen duena. Katazulo bat. Mutruku-ren hasiera gogorarazten duten horietako bat. Gotzonek egindako mapa topografikoaren arabera, zulo hau jarraituz surjentziatik irtetzen den errekarantz doa.

4 pertsona eta 6 petate joan gara, mailu, zintzel eta beste desobstrukzio teknika kontundenteak harturik. Baliabideak ugariak izan arren harriaren kalitate eskasa dela eta, penaz egin dugu aurrera. Helburua, eztuasun bat apurtu eta bestaldean zer dagoen ikustea. Lan asko, eta dozena erdi mailukada esku eta belaunetan jaso eta gero, azkenean eztuasuna apurtu eta.... 2m-tako katazulo bat, sakonenean bloke batekin enpotraturik. Atzekaldean ordera, bolumeneko gela bat ikusten da, eta beraz, lan asko geratzen den arren, Karakostako errekaren bila jarraitzen dugu....

Hori bai, aize nabarmena du kobazulo honek!!! Arnasa hartzen dirau gau ta egun. Konetatuko ote dugu errekarekin?...


2013/05/18

Mugi?.....ala Iguazu?

Part.: Idoia, Oier, Antua, Gotzon eta Josu

Gaur goizean Mugiko Zulure sartu garenean amorrua soberan genuen. Baina ez da horrela izan Mugitik irten dugunean. Urepel tabernan Gotzonek eta Josuk "...gaur bai eh! laugarrenin aber pasatzen gazen!! Ni enu etxea jakin barik jarraitzen badau edo ez..." Mugik 3. putzuaren sakonenean arrakala bertikal estu bat aurkeztu zigun duela 4 sarrera. 

Gaurko sarrerak bere berezitasuna ere izan du, nola ez, ura edonondik, azken egunetako euriteek eraginik, obstrukzioaren lekuan ur-jauzi bat topatu dugu. Eta gaur, azkenean, ahalegin eta lan askoren ondoren, aterkiekin ur-jauzia sahiestu nahirik, arrakala pasa dugu. Beste 7 metroko laugarren putzu batekin.



Eta handik gutxira... "... se ha acabado...", "...impenetrable...", "...mucha agua, no se si hay aire...". 
Mugik maltratatu egin gaitu, eta azkenean gainera berak nahi duena egin du: bukatu. Gutxienez, Gorozikan espeleo-esplorazioa egiteak merezi du, Urepel tabernako bokadiloengatik bada ere.

Aspaldian ez dugu zorte handirik izan ADES-en. Esplorazio ugari egin ditugu, baina opari gutxikoak momentuz. Hala ere, Orubixe irtetzen den surjentzia konektatzeko Aloza geratzen zaigu. Mugiko zuluak, ustez, Alozako ur-zuloarekin konektatzen du nonbaiten lurpean. Beraz, Gorozikak badu zer esan oraindik!!

Momentuz, bihar Busturian kultur ekitaldia, gaztetxoekin. Turismoa ere noizean behin egin behar da eta...



2013/05/10

LAS GRAJAS



Oraindik ere, Josu Granja argazkiak egiten jarraitzen du bolumen handiko lurpeetan. Oraingo honetan "Torca Las Grajas" -ean izan da Votoko herrian (Kantabria). Ikusi dezakegunez, argazkia eguraldi paregabearen moduan geratu da: ikusgarria!

 

2013/05/07

Goikoetxeko Muestrak eta Bisita Erdi-Gidatuak

Part: Antua, Amaia, Unai, Josu, Iban, Nerea, Leire

Goikoetxeko koba erakustea bezalakorik ez dago jende berriari ADES-en sartzea motibatzeko. Antuak, ko-deskubritzailea izanda, ohoreak egin ditu honetan, eta hartz-buruaren pareraino gutxi gorabehera bisita gidatua egin du. Gero iluntasunean desagertu da sonden datuen bila. Beste guztiok, lakuaren galeriaraino gutxi gorabehera egin dugu. Bueltan harrapatu gaitu Antuak, eta dirudienez pare bat sondarekin problemak izan ditu datuak hartzerakoan. Gero errekara jeitsi gara bainutxo bat hartzera, bisita turistikoa jarraituz. Eta kanpoan eguerdia dagoeneko!

Cast: No hay nada como enseñar la cueva de Goikoetxe a la gente nueva para motivar entrar en el ADES. Antua, al ser el co-descubridor, ha hecho los honores en esto, y ha hecho visita guiada más o menos hasta la cabeza del oso. Luego ha desaparecido en la oscuridad en busca de los datos de las sondas. Todos los demás hemos ido hasta la galería del lago. Antua nos ha cogido en la vuelta, y parece ser que ha tenido un par de problemas con 2 sondas al coger los datos. Luego hemos bajado al río a darnos un bañito, siguiendo la visita turística. Y fuera ya era mediodía!

Oso enteratuta etorri dira Nerea eta Iban, gure inguruetako kobetan lehen aldia izateko, bazekiten non sartzen ziren. Estalaktitak ikusten aspertu ere egin gara, han daude denak kiloka koban zehar, hagin puntak bezala. Hasierako eskala konponduta dago (eskerrak, batzuk ez genekien!) eta eraman dugun sokatxo batek inork ez duela "sorpresarik" hartzen ziurtatzeko lagundu digu.

Antua iluntasunean joan zaigunean, bisita gidatua Leire eta Zeberiotarren esku geratu da. Leirek hartu du tropelaren gidaritza, ze Unai nahastu egin da bidegurutzeren baten (Goikoetxen!) eta Josuri "vena hidrogeologoak" eman dio azalpen-guia turistikoan (inncreible...). Arazo teknikoren batek ere irten du "eskala bolatu" ren baten, eta gero zegoen estulekuren baten. Konpondu ditugu.

Bestela, kontuak eta katxondeoa, esplorazioko espeleologia saltzen, mendiko abenturak kontatzen, eta txorradaz txorrada kobazulo ikusgarriaren iluntasuna pizten.

Eta kanpoan beroa eta eguraldi ona! Freskoago zegoen baina behi-korta bateko ate atzeko zulo batean...  

2013/05/04

Osinagako Eskalada Se Finí

Part: Oier, Zeberiotarrak, Gotzon, Antua eta Ritxar



Bonito mientras duró. Bazirudien Osiñako gure gela erraldoi horretako eskaladatik zerbait "bolumentsua" aterako gendula, baina ez da horrela izan. Gelaren goikaldea, eskalada egin den lekuan behintzat, itxi egin da, espeleotema polit batzuekin apaindurik, hori bai. Antua eta Ritxarrek hau konfirmatu diguten bitartean, Osinan zehar argazki sesioa egiten ibili gara Balenciaga estilora. Proba asko egin eta gero, zeozer argi atera dugula badirudi. Zeuek esan.

Cast: Bonito mientras duró. Parecía que ibamos a sacar algo "voluminoso" de la escalada de la sala grande de Osiña, pero no ha sido así. La parte superior de la gran sala, al menos el lado de la escalada, se ha cerrado, adornada con unos bonitos espeleotemas, eso sí. Mientras Antua y Ritxar nos confirmaban ésto, los demás hemos estado haciendo una sesión de fotos por Osiña al mas puro estilo Balenciaga. Después de hacer muchas pruebas, parece ser que hemos sacado algo en claro. Vosotros diréis.



Gaur Osinako koba marrazten duen errekak karga ederra zeukan. Ez zegoen asko sartu beharrik Osina II-ko leizan uraren burrunbada entzuteko. Kanpoan eguraldi ona. Baina leiza lokatz bustiz "enbadurnatua" zegoen oraingoan. Ez da lehen aldia, eta ez da izango azken aldia ere guretzat.

Aspaldi joan zaizkigu Antua eta Ritxar sifoi gainaldeko sala handira (ez dauka izenik oraindik e!), eskaladarekin jarraitzeko. Unai baja forman dago, Pirinioetatik bueltan birrinduta. Oierrek bere speleo-fauna-tranpak batu behar ditu, eta Gotzonek, argazkiak ateratzea erabaki du. Osinako kolektorak merezi du eta!

Fokoa gora, kaskoko argia piztu, itzali, begiratu horra eta begiratu hara. Errekako uraren indarrak hauts partikula asko jarri ditu suspentsioan eta horrek argazkigintza oztopatzen du. Edozelan ere, ezin dugu egin aurrera 20 metro berriro gelditu gabe, kobaren beste leku eder batetan argazkiak ateratzeko.

Osinak ez dauka topoa osorik egina, dirudienez. Batzuek ez genekien. Bere sasoian dirudienez, Argatxaren zoramenak itsututa erreka printzipalaren galeriak eta beste 3-4 gauza topografiatzera eraman zituzten esploratzaileak. Afluente batzuk topografiatu gabe daude, eta baita eskalada batzuk egin gabe ere, kolektoraren gainaldeetan. 

Kobaren sabaiak nahastu egiten du, edonondik arrakala, zuloa, meandrotxoa. Oso higatutako karaitza.

Bideoren bat ere grabatu dugu, pasamanos "boladu" batean. Denok dakizue zein ezta?


 
Gela Handira heldu gara, eta han dauden gours batzuetan argazkiak atera ditugu. Oierrek hartu du han fotografoaren batuta. Kamararen tenporizadora edo ez-dakit-zer dela medio, "modelo"ren bati hankak ederto akalanbratu zaizkio argazkiaren zain.

Argazkiak atera eta han utzi ditugu GAEStarrak oraindik Gela Handian zintzilik. Beranduxeago irtengo  dute.

Kanporantzako bidean, gure beste "modelo"etako batek Osinako "Bainu EZ Termal"en Sentsazioak probatu ditu. 

Dena egin behar da bizitza honetan...