Bonito mientras duró. Bazirudien Osiñako gure gela erraldoi horretako eskaladatik zerbait "bolumentsua" aterako gendula, baina ez da horrela izan. Gelaren goikaldea, eskalada egin den lekuan behintzat, itxi egin da, espeleotema polit batzuekin apaindurik, hori bai. Antua eta Ritxarrek hau konfirmatu diguten bitartean, Osinan zehar argazki sesioa egiten ibili gara Balenciaga estilora. Proba asko egin eta gero, zeozer argi atera dugula badirudi. Zeuek esan.
Cast: Bonito mientras duró. Parecía que ibamos a sacar algo "voluminoso" de la escalada de la sala grande de Osiña, pero no ha sido así. La parte superior de la gran sala, al menos el lado de la escalada, se ha cerrado, adornada con unos bonitos espeleotemas, eso sí. Mientras Antua y Ritxar nos confirmaban ésto, los demás hemos estado haciendo una sesión de fotos por Osiña al mas puro estilo Balenciaga. Después de hacer muchas pruebas, parece ser que hemos sacado algo en claro. Vosotros diréis.
Gaur Osinako koba marrazten duen errekak karga ederra zeukan. Ez zegoen asko sartu beharrik Osina II-ko leizan uraren burrunbada entzuteko. Kanpoan eguraldi ona. Baina leiza lokatz bustiz "enbadurnatua" zegoen oraingoan. Ez da lehen aldia, eta ez da izango azken aldia ere guretzat.
Gaur Osinako koba marrazten duen errekak karga ederra zeukan. Ez zegoen asko sartu beharrik Osina II-ko leizan uraren burrunbada entzuteko. Kanpoan eguraldi ona. Baina leiza lokatz bustiz "enbadurnatua" zegoen oraingoan. Ez da lehen aldia, eta ez da izango azken aldia ere guretzat.
Aspaldi joan zaizkigu Antua eta Ritxar sifoi gainaldeko sala handira (ez dauka izenik oraindik e!), eskaladarekin jarraitzeko. Unai baja forman dago, Pirinioetatik bueltan birrinduta. Oierrek bere speleo-fauna-tranpak batu behar ditu, eta Gotzonek, argazkiak ateratzea erabaki du. Osinako kolektorak merezi du eta!
Fokoa gora, kaskoko argia piztu, itzali, begiratu horra eta begiratu hara. Errekako uraren indarrak hauts partikula asko jarri ditu suspentsioan eta horrek argazkigintza oztopatzen du. Edozelan ere, ezin dugu egin aurrera 20 metro berriro gelditu gabe, kobaren beste leku eder batetan argazkiak ateratzeko.
Osinak ez dauka topoa osorik egina, dirudienez. Batzuek ez genekien. Bere sasoian dirudienez, Argatxaren zoramenak itsututa erreka printzipalaren galeriak eta beste 3-4 gauza topografiatzera eraman zituzten esploratzaileak. Afluente batzuk topografiatu gabe daude, eta baita eskalada batzuk egin gabe ere, kolektoraren gainaldeetan.
Kobaren sabaiak nahastu egiten du, edonondik arrakala, zuloa, meandrotxoa. Oso higatutako karaitza.
Bideoren bat ere grabatu dugu, pasamanos "boladu" batean. Denok dakizue zein ezta?
Gela Handira heldu gara, eta han dauden gours batzuetan argazkiak atera ditugu. Oierrek hartu du han fotografoaren batuta. Kamararen tenporizadora edo ez-dakit-zer dela medio, "modelo"ren bati hankak ederto akalanbratu zaizkio argazkiaren zain.
Argazkiak atera eta han utzi ditugu GAEStarrak oraindik Gela Handian zintzilik. Beranduxeago irtengo dute.
Kanporantzako bidean, gure beste "modelo"etako batek Osinako "Bainu EZ Termal"en Sentsazioak probatu ditu.
Dena egin behar da bizitza honetan...
No hay comentarios:
Publicar un comentario