Mostrando entradas con la etiqueta goikoetxe. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta goikoetxe. Mostrar todas las entradas

2020/10/11

Sala Gorriko argazkixa

 



201011: Petrus, Gotzon, Javi, Antua, Xabi, Oier. Goikoetxe (Busturia). 

Aspaldi gure altxor ospetsua bisittau barik, gustora sartu naiz bertara oin dala 8 urteko esploraziño etabarrak gogoratzeko. Ez dogu ekittaldi gogorra egin, halan be: Gela Gorrira juan gara bakarrik. Bertan, Xabik eta Javik, bere hiru dimentsiñoko jakitturixia batuz, argazki esferiko fotogrametriko ez-dakitt-zelakua egin nahi izan dabe, eta bestiok flaskekin eta manta erreflexibuekin ibilli gara euren aginduetara. Speleo argazki saio guztien modura, pixkat gogorra baiña seguru emaitziakin neke guztiak ahaztuko jakuzela. Euren zain!

2015/08/15

Goikoetxen aspaldiko partez


Goikoetxe

150815: Santi Yaniz, Santi Urrutia, Javi Moreno, bere lagun biologua, Gotzon, bere loibia eta bere lagun bixak, Idoia, Antua, Xabi Gezuraga, Oier.

Malloku Sisteman (Busturia). Goikoetxetik sartu gara, bertako sensorien ikustaldixa egin bihar zala eta. Ni aspaldi juan barik, koba barri batetik zihar ibiltzia lakoxia izan da eta asko gozatu dot ibilbidia; esploraziño zaharrak gogoratu, detalliei hobeto erreparau (batez be Gezuragak Gela Gorrixan egindako argazki esferikuan) eta, Eztixan Gelia kenduta, ibilbidia osorik egitteko aukeria aprobetxauta (esploraziñuan, zatika baiño ez neban ezagutu). Bazan gure artian Goikoetxen sekulan egon bako lagunik, eta eurak be ondo ibilli dirala dirudi.

2012/01/14

Kortan barrena berriro

Part: Idoia, Iñaki, Martin, Javi, Silvi, Unai, Gotzon.

Goikoetxeko kortako behiek hitzegingo balute! Han ikusi gaituzte gaur ere garbi sartzen eta marroi irtetzen. Idoia, Javi eta Silvi muestrak hartzen egon dira Gela Gorrian. Apraiz, San Martin, etab.-era ere Joan dira Javi eta Silvi datu zientifikoak hartzera. Unaiek, Gotzonek eta Martinek eskaladatxo bat egin dugu inkognita bat kentzeko, eta espeleoeskaladako kurtso azeleratu bat hartu dugu. Atzean ez zegoen galeriarik. Gelatxo bat besterik ez, hiru lau kolumna polit eta estalag/tita/mita-txoekin; eta airerik ez.

Cast: Si hablaran las vacas de la cuadra de Goikoetxe! Hoy tambien allí nos han visto entrar limpios y salir marrones. Idoia, Javi y Silvi han cogido muestras en la Sala Roja. También han ido Javi y Silvi a Apraiz, San Martin etc a coger datos científicos. Unai, Gotzon y Martin hemos hecho una escaladita para quitar una incógnita, y hemos cogido un cursillo acelerado de espeleoescalada. Atrás no había galería. Una pequeña sala, tres o cuatro columnas bonitas y con estalag/titas/mitas; y sin aire.


Espeleologiako materialarekin arazo "teknikotxo" bat izan dugu hasieran sartu aurretik, baina laister konpondu da Santa Luzia-ra berriro egin behar izan den bidai extra batekin. Bestela, Goikoetxe, gours-ak urez lepo; espabilatzeko gerrirarteko bainutxoekin.

Liroi koitxadua jada erdi eskeleto deskonposatu bat da. ADES-eko espeleologorik handienari agur eta ohore. Kamara bat jarri behar genion buruan bere sasoian, baina orain sekula gehiago ez dugu jakingo nondik kristo sartu zen barrura!

Eskalada, koladatxo bat igotzea zen, eta behean mina egiteko erorketatxo bat bazegoen gutxienez. Nik Unaiek egin dut, Martinek aseguratuta, eta 3 monty sartu ditut. Bat beharko zen agian, baina ze ostixa, ez gara hain onak!

Gero turismo pixkat egin dugu eta Bikain-en Gela-tik sokan behera joanda dagoen errekan ibili gara Martin eta Unai. Gotzon-ek Sala Gorrira doala esan digu, eta ordu bete pasatakoan itzultzeko, baina Iñaki eta Idoia Bikain Gela ingurura heldu arte, han egon da iluntasunean kaskoa itzalirik hotzetan...

Katxondeoa eta berbeta, abarra izan da irtetzerakoan gu hirurontzako behintzat. Gauza penagarri bezala, Goikoetxeko espeleotema batzuentzako egun txarra izan da gaurkoa. Kobara berriro sartzeko gogoa ere kendu egin digu batzuri, kobaren onagatik.

Gotzon eta Javik, Goikoetxe baserriaren inguruan plubiometro bat jarri dute. Plubiometro horrek hartuko dituen datuen helburu zehatza nire geo-jakituria apurretik oso urruti geratzen da.

Santa Luzian, pintxo eta kafe artean, Lea Artibai-ko koben katalogoa egiteko nola organizatu gaitezkeenari buruzko hizketalditxo bat izan dugu. Esate baterako karst zonaka izango dela eta agian bakoitzak karst bat eraman beharko lukeela...

Gaurkoan ez dago argazkirik, sentitzen dugu. Imajinatu egin beharko duzue!

2011/12/10

KLIMA GOIKOETXE

Goikoetxera joan gara datu klimatikoak hartzera eta aprobetzatu dugu argazki hauek egiteko.









2011/11/07

Scientific Goikoetxe

Part: Unai, Gotzon, Iñaki, Iñaki, Javi, David, Bikain, Idoia, Petrus



Zientzia deitu ahal zaio gaur Goikoetxen egiten egon garenari. Berriro sartu gara gorriz tindaturiko koba famatuan, baina oraingoan hidrogeólogo, mineralogo eta arkeologoekin. Estalaktiten tantetatik ur muestra potoak bete ditugu, harri eta estalagmita muestrak hartu ditugu, eta Iñaki hidrogeologoak sensore eta muestra hartze kurtsilo bat eman digu (tenperatura, ph, konduktibitatea, oxigeno kontzentrazioa...). Dena, 17an Torre Madariagan eman behar dugun hitzaldi batean botatzeko! Liroiak oraindik han segitzen du lotan.

Cast: Se le puede llamar ciencia a lo que hemos estado haciendo hoy en Goikoetxe. Hemos entrado de nuevo en la famosa cueva tindada de rojo, pero esta vez con un hidrogeólogo, un mineralogo y arqueólogos. Hemos llenado potes con muestras de gotas de estalactitas, hemos cogido muestras de rocas y estalagmitas, y Iñaki el hidrogeólogo nos ha dado un cursillo de sensores y de recogida de muestras (temp, ph, conductividad, concentración de oxígeno,...). Todo, para echarlo en una charla que tenemos que dar el día 17 en la Torre Madariaga! El lirón sigue allí durmiendo.



Jesukristoren euri zaparrada baten azpian sartu gara oraingoan Goikoetxen. Gotzon, euritakoa hartuta, Tana eta bere tropa Familien Kobetara eramatera joan da, azterketa arkeologiko batzuk egiteko asmoz.








Familien Kobetan arkeologia egiten




Gu besteok Goikoetxen sartu gara. Hidrogeologo eta mineralogoari laguntzeko eskala berri bat ekarrita geneukan, goiko galeriara zihoan igoeran aurrekoa puskatuta baitzegoen. Baina ezin izan dugu jarri. Dena dela, oso ondo konpondu dira azkenean Iñaki Universidad de Málaga-ko hidrogeologoa eta Iñaki Mineralogoa.





Iñaki biak igoera eta geroko kitamiedosean




Gero Sala Roja-rantz joan gara. Heltzea ez da bizkorra izan, kuriositate geologiko edo hidrologiko bakoitzean geratzen bait ginen, eta hitzalditxo-elkarrizketatxo bat egiten bait genuen hari buruz bertan.




Gero Sala Roja-ra heltzean, kanpamendua montatu dugu. Iñaki Miner-ek harri batzuk hartu ditu aztertzeko, eta Iñaki Hidro kurtsiloa ematen hasi zaigu entzuten geundenoi. Batzuek apunteak ere hartu dituzte.



Kurtsiloan






Iñaki "Miner" harri batzuk hartzen aztertzeko


Bienbitartean, Unai eta Bikain estalagmita gorri eder baten gainean erortzen zen ur tanta muestra poto bi hartu ditugu. Amaigabeak egin zaizkigu benetan minutuak!




Muestren klasifikazioan. Filtroetatik ere pasatu dira urak.





Azterketa honen helburua kobaren formazioa eta estalaktita gorri famatuen sortzearen azalpena izan dira gehienbat. Honen arabera, zientzilarien ahoetatik horrelako iritziak entzun dira (azterketa ofiziala pdf-an agertuko zaigu beranduago):



1-Estalaktita artean dagoen hartz burua: dirudienez erreka batek ekarri zuen duela milioika urte, eta lehortzean galeria fosil batean sedimentotan geratu zen. Gero galeria berdina beste erreka batek jan zuen berriro (reeskabazioa), eta buruak horrela galeriaren goialdean amaitu zuen.



2-Estalaktita eta estalagmita gorriak: nahiko argi dirudi gorriak burdinagatik direla dela. Gainera, burdin filtrazioak egotea arrazoitu egin daiteke, Goikoetxetik ordu betera meatze bat dago eta. Urak kaltzita-burni beta eta arroka madre-aren arteko kontaktua erabili du filtratzeko eta burnia txupatzeko. Gero koban prezipitatu egin da.



3-Espeleotema gorriak eta espeleotema zuriak: batzuk gorriak dira bai, baina beren alboan beste batzuk zuriak. Horregatik, goiko azalpenak dena ere ez du azaltzen. Zein estalaktita egin zen aurretik? Zerk eragin zuen uraren konposizioan horrelako aldaketa? Entzun da ere, meatzeak martxan jartzeak (jarri zirenean, orain ez daude) influentziaren bat izan dezakeela...





Sensorea kolada gainean muestra hartzen utzi dugu



Gero beheko errekara jeitsi gara, eta Ritxar eta Antua irten zireneko sifoia ikusi dugu, Apraizko urzuloan sartzen dena hain zuzen ere. Haria han dago oraindik. Goiko euria ordurako mendian zehar filtratu da, koba tantaka hasi da, gours-ak betetzen hasi dira eta errekak kristoren indarra hartu du.



Gero bertara Apraiz-eko urzulora joan gara eta ur muestra batzuk hartu ditugu eta temperatura eta abar hartu ditugu, prozesuan gerriraino bustiz. Hau da armiarma pila sarreran zegoena!




Apraiz-en uraren propietateak aztertzen




Jada nahiko zientzia eginda, Santa Luzia-ko kafetegian egon gara hizketan. Uraren kolorazio sistemei buruz hitzegin dugu. Geroxeago GAES-eko lagun batzuk ere agertu zaizkigu , eta Iñaki (Mr Oscar Sota eta Mr Iñaki Latasa). Latasak eta Gotzonek beren ur koloraketen abenturak eta legislazioarekin izan zituzten problemak gogorarazi dituzte!



Gero lokalean ere egon gara, eta pixka bat azterketa gehiago egin dugu Iñaki Malagatarrarekin, 5 metroko Goikoetxe-ren topo erraldoi bat mahai gainean mantel bezala genuen bitartean. Adiktiboa da zientziespeleologia!



Gure Maskotan han segitzen du gaur gauez ere, Koba Gorria-ren iluntasunean lotan...

2011/11/01

Amaigabeko Goikoetxe

Part: Unai, Gotzon, Ritxar, Idoia, Antua

Goikoetxen "Crater" aldean ibili dira eskalatzen oraingoan Antua, Gotzon eta Ritxar. Goikoetxeko kolada ikusgarrien gainaldean ikusi ditugu, sabairik ez duela dirudien galeriaren sabaiaren bila. Unai eta Idoia, hauek eskalatzen utzi eta gero, turismoa egitera joan gara: ezti koloreko estalaktitak nonnahi, hartz buru fosilizatu famatua, norabidea galduarazteko laminadoreak,... Eskalada 7-8 metrotan amaitu gabe geratu da, eta hor goian oraindik galeriak eta meandroak daudela dirudi...

Cast: Antua, Gotzon y Ritxar han estado escalando en Goikoetxe esta vez cerca del "Crater". Los hemos visto encima de las impresionantes coladas, buscando el techo de una galería que parece no tener techo. Unai y Idoia, despues de dejarlos escalando, hemos ido a hacer turismo: estalactitas color miel por doquier, la cabeza de oso fosilizada famosa, laminadores como para desorienterse,... La escalada ha quedado sin acabar en 7-8 metros, y por ahí arriba aún parece que hay galerías y meandros,...


Argazki gutxiko irteera (edo sarrera) izan da gaurkoa. Simone furgonetan geratu da deskantsatzen, gaixo arrastoekin zegoen eta. Beste bostok Kraterraraino gutxi gorabehera batera joan gara. Gero Eskalatzaileak sabaian gora hasi dira, koladen gainetik (eta atzetik batzutan) gorantzako bidea bilatzen, eta Turismozaleak (Idoia eta Unai, bata guia turistikoa eta bestea turista) koba bisitatzera joan dira.


"Laku"txoek ez zeukaten ur tantarik ere. Gours-ak, perretxiko handiak balira bezala, lehor lehor daude orain, baita normalean urez gainez egiten duena ere.


Antua, lurretik 15metrotara estalaktita bati loturik zintzilik hutsaren gainean zegoen bitartean, eta beste eskalatzaileak hor goian zehar zulo eta paso bila, galeria goitik miatzen; Idoiak Unai gidatu du Goikoetxeko koba ikusgarrian zehar, eta laminadoreetara arte sartu dira.


Ezer gutxi gehiago kontatu daiteke argazkirik gabe. Txapa gehiago ez sartzearren, aipatu beharra dago, beste espeleologo bat ezagutu dugula koba barruan. Kolada baten gainean, lotan epel-epel, liroi txikitxo bat aurkitu dugu. Ez daukagu ideiarik ere nondik sartu den, baina bai esan dezakegu ez dela espeleologo makala. Han utzi dugu hibernatzen iluntasunean, gure Eguneko Argazkia berarekin batera koba barruan galtzen genuen bitartean.


Liroi horri kamaratxo bat jarriko bagenio buruan, kobari desarroiloa bikoiztu ere egingo genion zeinek daki...


Idoia eta Unai zertxobait arinago irten dira beste guztiak baino. Kanpoan ordea, Simone, Petrusekin aurkitu dugu, eta bien artean gaztai kuña eder bat, erdi degustatua. Ez da alternatiba makala!

2011/10/09

Goikoetxen argia



Josu Granjari eskerrak, Goikoetxeko sekretuak "argitasunerantz" ateratzen jarraitu ahal dugu. Laister, kobazulo den-dena erakutsi ahal izango dugu argazki ederretan.

Hona hemen argazkitxu batzuk aperitibo bezala...














2011/10/08

Sarrerako sifoi gaiñian





2011-X-8: Gotzon, Unai, Josu, Ritxar, Antua, Petrus, Oier.

Malloku Sisteman. Antua eta Ritxar Goikoetxe sarrerako gelan eskalada bat egitten geratu diraz (emaitza barik), bestiok Apraiz eta Goikoetxe arteko sifoi gaiñian agertu dirazen galerixak hobeto miatzera juan gara:

Ritxar eta Simonek egindako desobstrukziñotik hasi (estuasun bikotxana) eta geroko galerixan, eurak allegau ziran lekura (destrepe / 3 metro sakoneko potzua) allegau gara topografiatzen.

Harako bidian, desfondian sartu naiz (harritxintxarra, lokatzakin blokeauta eta beherutzko norabidian doian arrakala txiki bat bakarrik libre, masmaetxe txiki batekin; gero handik urtetzia asko kostau jata, eskerrak Unai eta Gotzonen laguntziari); bestiak goiko zulo bat begiratu dabe erdiko destrepe inguruan (haizia kanpora zoian, baiña estuegi).


Galerixa honen zati haundi baten, hormetako kareharrixan disoluziñua nahikua berezixa zan: kareharrixa bera disolbiduta zeguan eta fosil ugarixak (rudistak batez be) agerixan geratzen ziran 1-2 zentimetruan.

Puntako destrepian katazulo txiki bat agertu da, eta Petrus eta Josuk desobstruidu eta gero aurrera egin ahal izan dogu (kontrako norabidian, topografixian arabera), 20 bat metro; galerixia amaitzen dan lekuak antxiñako sarrera baten itxuria daka (sustraixak tetxuan, derrubio-konua...) eta beherutzkako hobi moroko baten haize korriente txikixa dago.

Sektore horren esploraziñua amaittutzat emon dogu, eta Antua eta Petrusek soka-pasamanuak desinstalau dittuez.

Ibilbide politta izan da neretako. Laminadorien sektoria ederra zan, eta katazuluak oso entreteniduak (nere burua neurtzeko oso onak; katazulo bikotxian paniko atake txiki eta guzti). Kortako atia be ikusi barik nekan, ondo geratu da. Eta neurketa estaziño pare bat be ikusi ahal izan dittudaz, bata errekan eta bestia oreiñen aztarnategixak. Ez da nekagarrixa izan, baiña datorren asteko simulakrorako tono pizkat hartzeko balixo izan destalakuan nago, nahikua desentrenauta nabil-eta.

2011/10/01

Goikoetxen ustegabean hartu



Goikoetxera joan gara jakin barik zer nahi dogu egin. Azkeneko momentuan, azkarrenak aukeratu dau ez dela sartuko, kalean hobeto dagoela eta. Hiru gelditzen gara. ¿Nora goaz? Pentsatzen dugu "arrakalak" batzuk ikustera sarrerako gelan eta hemendik "erreka behera" sifoia dagoen lekura. Han bateri bururatu zaio sifoi goian begiratzea eta...Sorpresa!! 200 metroak gela berriak eta segitzen du... Bihar goaz berriro.








2011/06/28

Honela gustua ematen du!

Simone eta Antua exploratzera eta topografiatzera apuntatzen dira Familien II. Zoragarrizko eskalada batean, zeren hoberena da ez dela bueltatu behar. 10 m. geroago materiala bukatu egiten da.










Beste guztiok Goikoetxera joan ginen Josu Granja segoen lekura zugarrizko ikaskizuna emanez

nola atera ahal diren argazki batzuk.

2011/06/05

Familien Kobetan (Goikoetxe alboko kobak)


Parte-hartzaileak: Gotzon, Simone, Petrus, Antua, Unai

Aurreko astean GEV-eko katalogoan zeuden Familien Kobak (Familien I eta II) aurkitu eta aztertzen hasi ginen, GEV ekoek beren garaian egin zutena baino estudio sakonagoa egiteko asmoz. Gaur berriro sartu gara bietan hauek ganoraz topografiatzeko asmoz, eta baita argazki batzuk atera eta esploratzeko asmoz ere. Datu poligonalak jada hartu ditugu eta plano borrador bat ere egin dugu eskuz, eta topografia bat laister egongo da ikusgai, baina beste alde batetik esplorazioak etekinik ez du eman.


Cast: La semana pasada empezamos a buscar y examinar las cuevas Familien Kobak (Familien I y II), con la intención de hacer un estudio mas exhaustivo que los preliminares que hicieron los del GEV en su tiempo en el catálogo. Se han extraído los datos poligonales y se ha hecho borradores de los planos. Pronto estará la topografía bien observable, pero por otra parte la exploración no ha dado resultados. Parece que el GPS indica que las dos cuevas estan en la misma falla.


Deskribapena:

Familien Kobak Goikoetxe baserriaren atzean bertan daude basoan, Goikoetxe Kobaren sarrera nagusia den kortatik ez oso urruti. Larrez erdi estalitako baso-pista baten eskuinetara, goikaldean dago Familien II sarrera, eta Familien I pistatik behera joanda, malda berdinean. Bien sarrerak sator-zulo tamainako zulo bi dira.


Simone Familien II-ko goiko galerian


Familien II koba, galeria fosil zuzen bat da, sabai zuzenarekin, estalaktita txikiz beteta. Sarrera aldean kaos de blokes batzuk dauzka. Gero gela estutu egiten da laminadore baten, eta putzu oso estu baten sarrerara heltzen da. Hemendik, behera jeitsi daiteke edo ezkerrerantza hasten den sabai oso baxuko galeria baten sartu, espeleotemaz betetako gela txiki baina polit batean amaitzeko (goiko argazkia). Galeria hortan, bihurguneetan zehazki, buztina eta harri borobilak agertzen dira, hortik garai batean pasa zen errekak utzitakoak.


Familien I koba, sarrera estuko putzu batean hasten da, baina segituan gela batera jeisten da goi-ertzealdetik. Gela hori da koba gehienbat (beheko argazkia), baina baditu inguruan galeria estu batzuk, oso laister ezin sartzekoak bihurtzen direnak, momentuz behintzat. Koladak eta estalaktitak ikusgarriak dira gela nagusian. Bestalde, hezurrez beteta dago lurra, horra behera erori diren animalia guztien testigu, batzuk nahiko zaharrak. Galeria baten azkenaldean, kandela baten arrastoak zeuden, norbaitek utzitakoak.


Antua Familien I-ko gelan

GPSaren arabera kobazulo bien kokapena kontutan hartuta, bi kobak geologikoki falla berdinean daudela dirudite. Goikoetxeko kobarekin konexioa lortu nahirik, agian Familien II-kobaren putzu inguruan eskalada bat eginez zerbait garatu daiteke. Oraindik behintzat, putzu estu hori jeisteko burilak sartzeko taladroa bateriarik gabe geratu da eta Antua eta Petrus ezin izan dira jeitsi, baina dirudienez hor behean erreka entzuten omen da. Goiko galeria fosilari buruz, dauden sedimentuen arabera erreka nahiko indartsua izan behar omen zen.


Beste alde batetik, Familien I kobak beste sarrera bat du, gelaren sabaiaren erdialdean, bertikalean gelara jeisten dena. Koba barrura sartu behar izan da goitik beste leku batetik ere argia zetorrela ikusteko. Familien III deitu zaio sarrerari.


Datuak behintzat hartuak daude eta ganorazko topografia martxan dago, agian hurrengo baten esplorazioak fruitu gehiago emango du...