Bloke ostean, zer? Zer egingo dogu hilebetean blokeak kentzen egon garenean?
- Galarregiekin hasiko gara? BUFFF. Ez, utzi ezazu.
Hobeto aprobetxatzen ba dogu egun ona; daukaguzan gauzak begiratzeko.
Lehenengo IS-070 goaz: 25 m. "galtzerdi" bat.
Gero goaz G-048 Ikustera: sarreran airea irtetzen dauena,
airean ipintzen dau bedarrak... Hemen zeozer gaizki exploratu dogu. Berriz etorri behar gara.
Azkenez Iñubija IIrara goaz. Irtetzen duen aire hotza ez jaku harritzen baina bai animatzen deusku sartzera.
Lehenengo estutatsuna. - Baina Antua, ez da ahin besterako! Diño Gotzonek...
Segituan solairu urez beteta, aire indartsua eta ur isostua. - Baina Gotzon, ez da ahin besterako! esaten du Antuanek...
Exploratzeko airea segitu behar dugu bakarrik, eta hau, arrakala batetik dator segitzen... segitzen... eta segitzen duena... Datorren egunean ikusiko dogu norarte.