180128: Gotzon,
Antua, Oier.
Lisiauen
taldiakin fenomeno ibilli naiz, itsuen artian tuertua nagusi. Natxittutik
behera, Ermintxoko “ugarte karstiko” xelebre horretara juan gara, bertan
zeguazen hiru zulo hobeto aztertzeko.
Lehelengua,
Gotzonek 19 urte zittuanian basarrittarrak erakutsittako katazulua. 4-5 metro
sartzen da, eta estuasun haizedunian amaitzen dana (gaur haizia txupatzen),
sartu dirazenen arabera errez desobstruitzekua.
Bigarrena,
kareharri moltzo horretan bertan baiña bestekaldian, 5 bat metro beheragoko
kotan: erlaitz luzen baten azpiko aterpia, puntu baten galeria baten barrura
egitten dabena, behetik laminadore batzutan, eta goixan (klaraboya baten
azpittik pasauta) galeria estu baten aurrera, leku estu batian zulo puzkari
baten amaittu arte. Itxuraz goiko katazuluakin bat egingo daben arren, Gotzon
eta Antua punta bixetan orruka eta harrika ez dabe alkar entzun. (...)
Hirugarrena,
kostan ekialderutz segiduta, 10 bat m beherago. Galeria zabala eta bajua, gela
txiki blokeau baten amaitzen zana, jarraitzeko aukera barik. (...)