180113: Idoia,
Unai, Josu, Oier.
Lamiñetan,
errebisiño + topografia biharretan laguntzen. Zeberiotarrak hartu daben lan
monumental horretan, gaur 3 objetibo ezarri dittuez; nik neuk, eguardixan urten
biharra nekanez, bakarrian lagundu dot: urjauzixan ezkerraldetik gora urtetzen
daben “Lamiña D’Or” sektoria. Gaiñera, puntu batetik aurrera, batzuk ezin izan
gara gehixago “lamiñatu”, eta blandi-blub ekipua pasau ahal izan da bakarrik. Dakigun
gauza bakarra: 45 minutu pasau doguzela euren zain, eta galerixa altu eta
ikusgarrixak topografiau dittuezela, kolada baten estuasunian amaittu dirazen
arte.
Urjauzira
bueltauta, beste hirurak goiko pisorako bidia hartu dabe, biharrian
jarraitzeko, eta nik kanpora; bidian saguzahar bakarra ikusi dot, Rh. ferrumequinum
itxuraz, sarreratik 15 bat metrotara. Beste izakirik ez dot ikusi.
Horraiñok neuria;
bestiak botako dabe eurena be.
No hay comentarios:
Publicar un comentario