"Gaur Josu-Silvi sektorea amaitu nahi dugu. Inkognitak errepasatu eta esplorazioa dago!" esan genuen Zeberiotarrek.
"Yo voy a Armiña, con una pala, que creo k hay galerias por explorar" esan zigun Antuak, Oletan gosaltzen geunden bitartean.
Gotzonek esan bezala, gindoazen sektorea ez zegoen oso ondo begiratuta. Gauzak irten zitezkeen. Hasiera batean laberinto bat izan behar zela pentsatu genuen, eta bai, bada laberintosoa, baina topoan jarri eta gero gauzak klaroago daude.
Galeria fosil baten gindoazen topografiatzen, aldapan gorantza eta gorantza. Orduan pasu istu bat pasatu behar izan genuen. Josu eta Martin pasatu ondoren, Unairi utzi zioten mazeta "toque personal" batzuk emateko, besteak aurrera zihoazen bitartean. Han geratu zen Unai modalidad "desobstruccion en solitario" egiten...
Eta pasa zen.
Eta galeriak, zabal eta ederrak (guk potxingatu genuen arte klaro), gorantza jarraitzen zuen, konstante eta gora. Eta espeleotema txiki batzuekin itxitako pasu estu batek bidea ixten zigun. Eta airea zegoen. Baina laister zabaldu genuen. Eta galeriak jarraitzen zuen!
Lamiñetan Galeria Berriak!
Hainbeste espeleo talde pasata, hainbeste ADESeko irteera, hainbeste trabesia egindako koban, domeka baten, esploratzen geunden! La Premiére!
Eta ufaaa, bai, oraindik ASKO falta da topografiatzeko Lamiñetan. Baina badirudi amenoa egin araziko digula mendiak, emozioak erregalatzen hasi baitzaigu. Lea Artibaiko hiru sistema handiak Abita-Trakamañe, Urgitxi-Ezuneta eta Lamiñak dira. Lamiñak atzean geratuta dago desarrolloan, baina aurrea hartu behar al dugu topo berriarekin??
Lamiñak, fondoko sektorea
Ikusten den bezala, eskuineko ramala (gu ibili garena) atzerantza doa aldapan gora. Errekaren galerien plantan bertan dago. Sumidero izkutu bat?
Galeria handia amaitu egin zaigu, baina meandro akzesorio bat zertxobait gehiago igotzen da, eta airearekin. Meandro horren punta, kaletik 13m-ra dagoela dio ordenagailuak...
Jo jo jo...
No hay comentarios:
Publicar un comentario