Ez da erraza izan whatsapp-ean Lezaterako jendearen lista egitea, baina lortu dugu. Beti da gozada bat Lezaten zehar buelta bat ematea urteko espeleo sasoia amaitzeko.
Gaur Lezate ur askorekin zegoen, eta fondoko kataratetan zehar emozio momentuak bizi izan dira, Paltzuaran aldetik datorren ur horrek goitik behera busti gaituen bitartean. Polita da ikustea nola, Lezaterako urte amaierako txangoa, jende faltarik ez duen txango bat dela. Horrela izan bedi urte askotarako!
ADESen ere badirudi gero eta gehiago garela. Horrela izan bedi urte askotarako! Bakoitza bere paja mentalekin, bakoitza bere proiektuekin, bakoitza gehien interesatzen zaion mendiari begira...
No hay comentarios:
Publicar un comentario