2017/12/30

Lamiñak Infrabaloratu Egin Genuen...

Part: Unai, Josu, Jon Ander

Proiektu hau hasi genuenean, gure helburua Lamiñak katalogoan ixtea zen. Sobraz esploratutako sarea da Lamiñak, bere 4,8 Kilometro galeria sarearekin. Zaharra. Klasikoa. Ederra. Handia. Eta erraz fama duen sarea, baina hori ez da egia.

Euritako egunetan egiteko plan bezala hartu genuen. Lamiñak amaitu egin behar zen katalogoan, eta Disto-arekin egindako topoa falta zitzaion. Eta ya jarrita 3D bat. Eta ya jarrita, re-esplorazio bat gaur egungo argiekin...

Iñeritzen pasa zen bezala, ezin genien eskatu ADESeko klasikoei lan honetan parte hartzeko. Bere sasoian egin zuten bere lana. Lamiñak-en topo zaharra, marrazkia, de puta madre dago. Eta eskerrak!, ze ez dut jakin nahi zer kostatu behar den hori dena marraztea. Laberinto bat dago hor barruan...

Gaur ADESeko Ondarroako Selekzioa joan da Lamiñetara. Eta Ondarrutar bezala, ezagutzen ditugu guk Berriatua, Mendexa eta inguruko mendiak gitxi gorabehera. Ikusgarria da mendi horien urek Elizburuko bailararen azpian zelako zuloak egin dituzten. Esaten ziguten bai, gure guraso mariñelek, urarekin kontuz ibili behar dela, urak indartsu jartzen badakiela,...

91 punto de topo egin ditugu gaur. 11etatik 6rak arte. Katarata eta barrurago joanda, ezkerretara zabaltzen diren meandro "puta mierda" tan ibili gara. Pisu intermedio bat ere topografiatu dugu (Lamiñak-ek 3 pisu ditu, eta ez 2!). Fondo fondoan, potxingotan arrastratuta ibili gara. Momento baten Rio Loco etorri zait burura. Baina Rio Loco kriston itxura izan arren, lasai, Rio Loco BAT bakarra dago.

Jon Ander, makina bat urtetan Esplorazioa egin gabe zegoen. Lana egin gabe zegoen. Ederra Desberdintasuna dagoela trabesia egiten ibiltzea Lamiñetan, turismoa egiten, kirola egiten, edo Topoa egitera joan.

50garren punto de topoan, potxingadak pasa eta gero, pazientzia beherantz zihoan. Gogoratu du Jon Anderrek desberdintasuna, guk bagenekien, eta berriro ber-gogoratu dugu. Segun zer egiten duzun Lamiñetan, paseo bat edo putada bat izan daiteke.

Eta gero, 91 punto topografiatu eta gero, sistematik zehar paseatzen zoazenean, konturatzen zara Zenbat Falta Zaizun, eta orduan konturatzen zara, kobazulo klasiko hau, zuri barrez ari zaizula...

Buffff zenbat falta dan... 4 sarrera egin ditugu jada Lamiñetara topoaren asuntoarekin, eta juxto uste dugu kobazulo laurden bat besterik ez dugula topografiatu.

Ez da brometan hartzeko sistema... 

Zerbaitegatik ditu ia 5 kilometro galeria...

Baina Jon Ander-ek, bere laguntza ezinbestekoagatik, ez digu eskatu ez zerbezarik, ez bazkaririk, ez gloriarik eta ez proiektu baten parte hartzeak sortzen duen satisfakzio pertsonalik.

"Txo, erakutzi bir doztazue nun azpixan ibili gazen, kuriosidadi dakat ta,..."

TOPOA erakustea bait da espeleologo baten lanaren rekonpensa bakarra, bere adikzioa asetzeko era bakarra...

No hay comentarios: