2010/12/31
Urdaibaiko katalogoa
Lezate-Kabaua
Bueltan, Iñakin ahotik konfirmau dogu Lekeittioko labadero zaharrian susmatzen genduan sumideruana; eureneko amamak gogoratzen dau zulo bat zeguala, burdiñekin zarratuta. Duda barik hori da Kabauan urtetzen daben errekatxua, koba erdixan agertzen dan “aporte” horren jatorrixa.
2010/12/24
Zazpileizean
2010/12/21
A vueltas por el pasillo
2010/12/19
Mobimendu haundiko eguna
- Gotzon, Idoia eta Oier Lamiñetara juan gara, afluente barrixa topografiatzera. Hala egin dogu, eta jarraipen guztiak estuak eta haize korriente gitxikuak zirazen.
- Urtetzian, Ritxar eta Leire topau doguz Lezandipetik bueltan. Lumakelen zonaraiñok juan ei dira.
- 16.00etan Artekonako istripuana jakin dogu eta hara abixau gara, Petrusekin batera. Bertan Silvi eta Izaskun topau doguz. 21.00ak aldian sartu da heridua anbulantzixan, eta han eruan dabe. Itxuraz dana ondo urten da, baiña EEL eta Burniakuak hobeto balorauko dabe.
2010/12/15
Lamiñetan horman gora
Argazkiak.org | Ritxar horman gora © cc-by-sa: ades
10-XII-11: Antua, Ritxar, Oier.
Lamiñetara, urjauzi osteko sapaixak errebisatzera. Aurreko egunian egindako eskaladia jarraittu dau Ritxarrek, baitta gorengo leihatillara heldu be, pare bat orduko bihar emozionantian. Antuari txandia emonda, leihatillan sartu da (estribo baten laguntzaz); gero Ritxar igo da eta han juan dira bixak, 50 bat metro aurrera euren esanetan, eta atzera egin ba dabe baterixa barik geratu dirazelako izan da. Nere partetik, erretratuak etaratzen ibilli naiz, nere kamarian despedida egunian. Bueltau biharra dago, esploraziñuakin segitzera eta topografiatzera gitxienez. Gaiñera bide politta geratu da, 15-20 bat metrotako soka extraplomauakin...
2010/12/12
GOIKOETXE
Goizian geratu gara Santa Luzian, ta Urdaibaiko katalagu berria ikusteko aukeria izan dogu.
Horren ostian Goikoetxera (Malloku sistema) abiatu gara, batetik turismo a fondo pixkat eitxera ta bestetik, istalaziño batzuk ipintzera (Oxiduen gelan sokakin ibilbidia, Medidorak toki diferentitan...) eta Mariak beste aldetik Saguzahar batzuren desalojua ein dau, 7 totalian, Busturiko San Pedro koban realojaten. 4 ordu ibili gara barruan totalian. Kobazulo ederra iruditu jat ta bueltatzeko goguakin geratu gara, Martin ta Neu (Iñaki) behintzat.
Baserriko Gorka ta beste bi lagun, jotake ibili diraz lanian gu barruan geuazan bittartian ate barrija ipintzen. Hamendik aurrera Goikoetxeko sarreria sarratuta geratuko da.
2010/12/11
El Pasillo
Urresolatik prospektatzen
2010/12/04
Iñeritzeko "morrenia"
10-XII-4: Gotzon, Antua, Ritxar, Oier.
Iñeritzeko lezara, inkognitia argitzeko. Izotza dala eta, kotxia Nabarniz herrixan laga bihar izan dogu eta handik gora oiñez, edurtzan; bidiak desapareziduta zeguazenez, pizkat kostau jaku allegatzia. Behin barruan, ¡haxe epeltasuna! Jaitsi gara, eta -130 metrotara allegauta, goiko pisorako eskaladia hasi dogu. Haninguruan masmaetxe bat ikusi dau Gotzonek. Laurak bloke arteko leihatilla xelebria pasau arte juan gara, eta gero Gotzon eta Antua juan dira “morrenan” gorengo partera, harri ugari botata, leku nahikua arriskutsuan. Kontau dabenez, ez ei dago jarraipen argirik.
Bestalde, Apraiz-Goikoetxe-Malloku asuntuan toponimixiari buruz berbetan egon gara, eta dakaguzen datuekin zera erabagi dogu:
- - Sarrera historikuandako, Apraiz erabiltzia. Nahiz eta GEV-en kataloguan Iturgoien be agertzen dan –sarrera bikotxa da- (baiña ez dakigu ze neurrirarte dan fidagarrixa dato hau). Nahiz eta inguruko jentiak gaur egunian Aprez deittu leku horri.
- - Kortako sarreriandako, Goiketxe.
- - Sistema osuandako, Malloku (sistema osoko urak Malloku haranetik datozelako, eta posible dalako ondiok han inguruan beste sarreraren bat agertzia).