10-XII-4: Gotzon, Antua, Ritxar, Oier.
Iñeritzeko lezara, inkognitia argitzeko. Izotza dala eta, kotxia Nabarniz herrixan laga bihar izan dogu eta handik gora oiñez, edurtzan; bidiak desapareziduta zeguazenez, pizkat kostau jaku allegatzia. Behin barruan, ¡haxe epeltasuna! Jaitsi gara, eta -130 metrotara allegauta, goiko pisorako eskaladia hasi dogu. Haninguruan masmaetxe bat ikusi dau Gotzonek. Laurak bloke arteko leihatilla xelebria pasau arte juan gara, eta gero Gotzon eta Antua juan dira “morrenan” gorengo partera, harri ugari botata, leku nahikua arriskutsuan. Kontau dabenez, ez ei dago jarraipen argirik.
Bestalde, Apraiz-Goikoetxe-Malloku asuntuan toponimixiari buruz berbetan egon gara, eta dakaguzen datuekin zera erabagi dogu:
- - Sarrera historikuandako, Apraiz erabiltzia. Nahiz eta GEV-en kataloguan Iturgoien be agertzen dan –sarrera bikotxa da- (baiña ez dakigu ze neurrirarte dan fidagarrixa dato hau). Nahiz eta inguruko jentiak gaur egunian Aprez deittu leku horri.
- - Kortako sarreriandako, Goiketxe.
- - Sistema osuandako, Malloku (sistema osoko urak Malloku haranetik datozelako, eta posible dalako ondiok han inguruan beste sarreraren bat agertzia).
No hay comentarios:
Publicar un comentario