Mostrando entradas con la etiqueta arantzazu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta arantzazu. Mostrar todas las entradas

2026/04/21

31. Euskal Espeleologia Jardunaldietan

 

Amezti II eta Aitzbeltzeko esploratzaileak, elkarren ondoan.😜 Argazkia: Euskal Espeleologoen Elkargoa.

20260402-06: Koldobika, Galder, Oskar E, Oier.
    • 02, eguena: Hasi ditugu 31. Euskal Espeleologia Jardunaldiak #31eej . Eguraldia eta errekek dakarten emaria dela eta, planak aldatu behar izan ditugu (segurtasuna lehentasun!) eta horrenbestez topografia tailerra burutu dugu. Sandailli haitzuloaren giro majikoan, Esther Garcia lagunak Disto-Topodroidaren misterioak argitu dizkigu, eta energia Natra txokolateek eman digute, baita Laboral Kutxak gonbidatuta etorritako Jone eta Unairi ere! Afal ostean Linen hitzaldia: Descripción del paraje de Lizartza y sus alrededores.
    • 03, barikua: Lizartzako bibakeko talde biak barruan daude, txandaka esploratzen/lotan, eta lurrazalarekin egunean birritan komunikatzen. Goiko galeriak esploratzera sartutako taldea, itzuli berri da. Besteak Aloña aldean, katalogoa errebisatzen eta prospekzioan (noski, leize berriak aurkituz). Afal ostian, gure Oskarren hitzaldia (“Intrigas y verdades del espeleobuceo”, oso ona!), eta “Aldabide” laburmetraiaren proiekzioa.
    • 04, zapatua: Esplorazioan, prospekzioan jarraitzen dugu, neurri, ahalmen eta gogo ezberdinen araberako taldeetan. Beteranoak ere bisita egitera etorri zaizkigu, Jexus Etxezarreta Arrikrutzetik eta Jose Miguel Arregi Bartzelonatik. Gauean, “Murciélagos y su conservación” hitzaldia, Maria Napalek eta Gabako Elkarteko Aitor Arrizabalagan eskutik.
    • 05, domeka: Azken komunikazioa barrukoekin, denok entzun nahi genuena: “nekatuta baina ondo!”. Gaur-bihar kanpoan izango ditugu berriz. Eskerrikasko Kortakogain baserrikoei, komunikazio gunea beraien larrean ezartzen uzteagatik! Igande honetan, 31. Euskal Espeleologia Jardunaldiak belaunaldien artekoak izan dira: explorazio/prospekzio taldeak menditik itzuli direnean, 1950-60 hamarkadako espeleologoek zain izan dituzte. Ikustekoak izan dira 15-94 urte arteko gazte eta zaharren arteko konbertsazioak, hauek hasitako eta haiek jarraitzen ari diren esplorazioei buruz!
    • 06, astelehena: Gaur izan da 31. Euskal Espeleologia Jardunaldien azken eguna. Partaide gehienak aterpetxea txukuntzen, materiala garbitzen eta Arrikrutzeko koba turistikoa bisitatzen ari ginela (azken honek positiboki harritu gaitu), lurpeko azken taldea irten dela jakin dugu. Denok batera, Arantzazun bazkaldu dugu, Jardunaldi hauen helburu nagusia ondo beteta. Alegia: taldeen arteko harremana estutzea, eta elkarlanean gehiago esploratzeko gogoz gelditzea. Eskerrikasko #31eej antolaketan burubelarri aritu zareten Aloña Mendi Espeleologia Taldea ko lagunei, eta zorionak parte hartzaile guztiei.

2024/09/19

Arantzazuko frantziskotarrenian

 20240919: Oier.


 Goiz goxua pasau dot Arantzazuko frantziskotarrenian. Hille batzuk diraz XVIII. mendeko Lekittoko #speleo bertso batzuen atzetik nenbixala: ahoz ahoz zabalduta, Juan Antonio Uriartek jaso zittuan idatziz XIX mende erdi partian. Banekixan eskuizkribu hori Arantzazun zeguala; Noelia Gomez artxibozaiñak (Cuencako euskalduna!) lokalizau desta legajua, ondiokan digitalizau barik dagona, eta gaur juan naiz kontu haundiz -hauskorra dalako- erretratu on batzuk hartzera. Lekeitioko hiribilduaren 700 urteurrenian egingo dirazen ospakizunetan aurkeztuko doguz bertsuok, datorren urtian: ADES Espeleologia Elkartiak emondako hitzaldixan erakutsiko doguz (...), irudi, kantu eta azalpen guztiekin batera!

Helburu printzipalaz gain, ez dot ukatuko, banekan kuriosidade pixkat monasterixo barrutik ibiltzeko. Parakaidista baten modura, ez nekan ideiarik be artxibua nun egon zeikian, eta fraillien bizilekuan sartu naiz. Harrera gunekuak segiduan bideratu nau  -justo beste ikerlari bat zetorren hara- eta hor juan gara, pasillo eta gela laberintuan zihar; ondo mantendutako lekua. Allegau garanian, Gomez ez zeguan artxibuan, baiña eraikin erraldoian oihartzunen artian segiduan lokalizau dabe -emakume abots gitxi entzutzen da han!-. Soiñua jarraittuta, taller/bulego baten topau dogu beste laupabost lagunekin, kafe torerua hartzen; neuri be gonbidatu nabe. Barriketa gitxi baiña: segiduan juan dira-ta danak biharrera, bistan danez euren gustokua dana.

"Neure" liburua begi aurrian ipiñi eta gero, mahai haundi baten bueltan genbizen danok. Nik neure argi-proba, tripode eta historixekin nenbixala, nerekin etorri danak AA eta transkripziño paleografikuakin egin dittuan aprobak aurkeztu detsez bestieri (nik antenia adi!). Bittartian, jentia sartu-urtenian ibilli da eten barik: ikerlarixak, laguntzaille bolondresak (beharko, han dagon biharrakin!!), frailliak paisanoz jantzitta... Ez da ez, lotarako lekua Arantzazuko frantziskotarren artxibua. Leku adeitsua, etxekua, laguntzeko borondatez eta interes bibliografikoz beteta (kafe katilluen arteko komentarixo eta txantxetan igartzen zan hori!). Eskerrikasko ba, gaur lagundu nozuen kuadrilla guztiari.