Mostrando entradas con la etiqueta otoioko_jentilkobia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta otoioko_jentilkobia. Mostrar todas las entradas

2014/02/08

Ispasterren, aztarnategi-ikusketan


140208: Josu, Iñaki, Idoia, Tana, Oier.

Ispasterren, Amillaga, Urtiaga I eta Otoioko Jentilkobak ikuskatzera.


Lehelengo, kafetegixan nomenklatura gauzak argitzen egon gara. Larrotegiri buruz, GEV-ek 3 katalogau zittuan bakarrik eta Lekittoko Udalan Planuak (LUP), 5. Arkeologikoki batzu esanguratsuak diranez, GEV-ek izendatutako hiruren izenak lehenetsiko doguz. Beraz halan geratuko da gauzia:
·         IS-019 Larrotegi III geratuko da. Hortan danak koinziditzen dabe (GEV-1033 eta LUP-13).
·         IS-020 Larrotegi II izentauko dogu, GEV-752 legez (LUP-14 Larrotegi IV izentatzen daben arren).
·         IS-021 Larrotegi I izentauko dogu, GEV-1032 legez (LUP-16 Larrotegi II esaten detsan arren).
·         IS-022 Larrotegi IV izentauko dogu (GEV-en kataloguan ez dago; eta LUP-15 Larrotegi I izentatzen dau, baiña izen hori okupauta dago).
·         IS-023, azkenik, Larrotegi V geratuko da (GEV-en kataloguan ez da agertzen, eta LUP-12kin koinziditzen dau).

Amillaga, Tanan esanetan, aztarnategirako leku ona da; halan be, lur-geruzia galduta dago eta, iñun izatekotan, beheko ortuetan egongo dira aztarnak. Etxekuei abisua pasauko detsegu, begixak zorroztu deixezen.



Urtiagan, sarrerako kata inguruak begiratu doguz, baiña hori baiño gehixago zuluan barrukaldia egin jaku deigarrixa: morfologixia (ur estankauan formak) eta arrasto arkeologiko kontenporaneuak. Kanpoko eurixak labar-artiari buruz luzaruan berba egitteko aukeria emon desku, eta danok ikasi dogu zeozer. 3 saguzar txiki ikusi doguz; eta meta 2, lithobius 1 eta marraskillo luze 2 jaso dittudaz. Kuebia hegi baten badago be, dolinian honduan lur-desplome barri-barrixa be ikusi dogu, azpittik ura dabillen seiñalia.

Ispasterko elizan zeozer pikau ostian, Zatikan gora juan gara. Han egon gara, Jentilkobako konplexu abeltzain-ikazkin posibliari buruz elukubratzen, erdiko harri-askia alde guztietatik begiratzen. Tanak lapak eta mangoliñuak lokalizau dittu (lurrazalian, begi bistan! Nik ez nittuan ikusi lehengunian) eta, aurreko aztarnategixetan legez, bere notak eta neurrixak hartu dittu. Nik 3-4 masma jaso dittudaz.






2014/01/21

Otoioko Jentilkobia


Argazkiak.org | Sarreria © cc-by-sa: ades


140118: Oier.

Zatikara, Otoioko Jentilkobia (GEV-136) lokalizatzera.(...)  Lapiaz txiki bat da, mendi gangarretik metro gitxira, eta Jentilkobia bera bere barruko sakonune baten dago; ezagun da antxiñako galeria sistema desmantelatu baten azken arrastua dala. Sarreran bertan “136” zenbakixakin pintada zatar bat (ez dirudi GEV-ek eginda). Galeria bakarra daka, 15 bat metro luze, baiña gaur egunian ez da argirik iñundik sartzen (GEV kataloguan diñuan lez). Lehelengo 7 metruak korta modura erabilli izan dirala dirudi: koban barrukaldiakin lajaz separauta dago, eta sarrera buelta osua pareta arrastoz inguratuta dago, zarradura zahar batenak. Detalle kurioso modura, korta erdixan hareharri piramidala dago lurrian, labrautako aska txiki batekin; zintzel bardiñakin-edo marka gehixago be ba dakaz harrixak (argazkittan hartuta, arkeologuari erakusteko)

Laja zarraduratik barrura beste 7 bat metro segidu leike, zabalera eta altura gero eta txikixaguan, aldapa behera leunian. Beheia lurrezkua da, harro xamarra, eta sakonune artifizial batzu dakaz (3 habixa eta kata? 1). Bigarrengo parte honek, ezkerraldian, beherutz segitzen dau laminadore estu batzutatik (ez daka haizerik, eta kanpoko terrenuari begiratuta ez daka jarraitzeko itxurarik). Azken metruan, aldapiak gora aldatzen dau eta bloke artian amaitzen da, kanpoko sustraixak eta lurra bistan.

Sarrerako argazkixa hartuta; krokisa eginda; GPS (...). Fauna asko, baiña kanpotar itxurakua (ez dot lagiñik hartu).


Toponimia: kobiari Jentilkobia “a secas” esaten detse, “J” lekitxarrakin pronuntziauta (xota). GEV-ekuen arabera, paraje hari Kobalde esaten detse (...).

Zatika auzuak egittura hidrogeologiko xelebria daka. Badirudi mendi hegi osua harri geruza inpermeablian gaiñian dagola (esquisto? Artanausiko bidian bistan dagona), eta haren gaiñian lur geruza ez oso haundixa. Halan, etxe guztiak tontortxo baten moduan dagoz; eta alde batera zein bestera (N eta S), zelai lautada bi, dolina txiki banatan amaitzen diranak. Bat, Antuanekin ikusittako itturrixana. Eta bestia, artadixan barrenkaldian erakutsi desten buztin-potzu batena (antxiñan lixiba potzua zana, harri eta guzti). Badirudi, eurixakin, azken zelai honetako lurrak segiduan busti eta gaiñezka egitten dabela (Zatika Nausi etxe azpittik be urak urtetzen dau, eskisto gaiñian eginda dago) eta zelaixan behera, tarteka tarteka lurra azpittik jan eta desplomiak egitten dirala. Azken desplomia erakutsi desta (2 m zabal, 3 m sakon) eta beste lekuak be seiñalauta, bistan da danak linea bakarra osatzen dabela potzu horretan amaittuta. 

Josuri fitxia bialduta, IS-053 modura katalogau dogu.



Argazkiak.org | Otoioko Jentilkobia © cc-by-sa: ades

 Askia

 
Argazkiak.org | Grabauak © cc-by-sa: ades