231010: Oier.
Jon Zubiaur ornitologoarekin, Lekeitioko kostaldeko ikustaldia egin dugu itsasoz, bertan ezagutzen diren txori kabiak seinalatzeko, laster hasiko ditugun esplorazioetan kontuan hartze aldera.
10 gune markatu ditugu mapan: bai azken urteko ikustaldian biztanleak izan dituzten kabiekin, baita beste urteetan txorien babesleku izan diren beste batzuekin ere (aurten hutsik egon direnak). Denak Kabautik Lezetako Zulora arteko tartean daude; alegia: Kabautik Talara, eta Lezetatik Antzorizerako tarteetan eginiko ikustaldietan ornitologoek ez dituzte kabirik aurkitu.
Oro har, esan dezakegu txoriak dauden eremu oso honetan ez dela komeni sartzea kumaldi garaian: alegia, urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra arte. Gainera, txorion artean babestutako espezie bi daude: Phalacocrorax aristotelis (karrabasua Lekeition, ubarroi mottoduna batueraz) eta Falco peregrinus (gabillaria Lekeition, belatz handia batueraz). Espezie babestu hauek bere gestio plan propioa dute; beraz, beda orokorra errespetatzeaz gain, gure lanak ingurumen autoritateekin adostu beharko ditugu, behar den baimena eskuratuz.
Hauek dira, beraz, momentuz ezagutzen diren kabien kokalekuak (ortofotoetan eta argazkietan jasota):
(...)
Kostaldeko zati honetan, karrabaso eta gabillara babestuez gain, badira beste espezie batzuk ere: besteak beste buztangorri ilunak (Phoenicurus ochruros), zozoak (Turdus merula), txinboak (Sylvia sp.)... Matxiplakarik ez dute aurkitu, baina ez da baztertzen hauen kabirik ere egotea; berak, Jonek esandako habi guztiak jagoteaz gain, antena ipinita mantenduko dugu beste ezer agertzen bada ere.
Itzuleran, nahiz eta gaurko objetiboa ez izan, islari buelta eman diogu eta Jonek bertan lokalizatuak dituzten kabiak eta espezieak gainetik komentatu dizkit. Ez ditut nota zehatzik hartu, salbu eta surzilluetan; bertan, ulertu dudanarengatik, kabi kontzentrazio handiena baitago eta bertan sartzea tokatzea zaigunean (esploratu gabe ditugu) ornitologoei toke bat eman beharko diegu, txorien mugimenduen azken berriak jasotzeko.
Eta holaxeko kontuak, harpetikako rhytmotetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario