231111: Oier.
Bibliografixak, peer-reviewak, inpaktoko aldizkarixak etabar ondo dagoz, baiña batzuetan, ipurdixa eserlekutik jaso bihar izaten da, muskuluak nekatzia eta artikulaziñuak mobitzia zer dan gogoratzeko. ADESeko bestiak Zuluka desinstalatzera juan diranez (XS tamaiñua), XXL plan bat bihar neban nik, eta halaxen juan naiz juan dan zapatuan hasittako desobstrukziñuakin segitzera. Pare bat orduko jardunaldi osasuntsua, gimnasiuan baiño kalorixa gehixago erreta (uste dot honek, oiñ, inglesezko izen trendinga be ba dakala, baiña ez naiz gogoratzen zelan dan).
Arkeologo ospetsu bati entzun gentsan, miresmen ahotsez: “Jose Miguel Barandiaranek, zeguan guztia topatzen zeban. Izan be, abadia izatiak abantailla hori emoten zetsan: jente guztiak beso zabalik hartzen zebala eta dana erakusten zetsela”. BRAETIA. 😉 Guzur hori (edo kalkulu-erroria, hobeto esanda) beste honen pare ipiñi geinke: “Euskeraz ez dago ixa biraorik, edo berba lizunik”. Horixe, badagozela. Kontua da, elkarrizketatzailliak sotania zekanez, etnografia ikergai ziran aittitta-amamak ez zirala ausartzen Azkueri edo Barandiaraneri txakil-pottor kontuak kontatzen. Baiña zorionez, sotanadun guztiak ez ziran itsuak, Jose Mari Satrustegi adibidez (eta zorionez) alboraketa hori gainditzen saiatu zan. Era berian, nahikua izan da Lekittoko zaharren memorixia pixkat arakatzia, Barandiaran zetorrela jakinda, pertsona batzuk kuebak tapau zittuezela jakitzeko, “ortua kenduko nabe bestela” pentsauta. Kontuz, dana dakixala uste daben jentiakin...
Burutaziño hau etorri jata gaur, modu umoretsuan “Verdún” izendatu doten lurpeko sistema potentzialian, 300 bat kg lur/harri karriau eta gero, pinttura lata hutsa agertu jatanian. Azkonarrak sartuta? (animalixok badakixe-eta lurrak ondo mobitzen) 1960 hamarkada inguruan jentiak blokeauta? (pinttura potiori ez zan zaharragua). Ezin jakin, baiña honek zulo hau apropos estalittakua dala baieztatzen dau. Zapa biharrakin segitzeko adoria emonda!
Damazulorako Unai Z.k prestautako xistoa 20 bat bidar bete eta gero, barruan maniobratzeko moduko lekua geratu da, eta garrantzitsuena neguan, eurittik babestuta! Ederra aldia, oin Verdun trintxera akogedoria da behintzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario