20241116: Julen, Xabi, Gotzon, Antua, Oier.
Antzoriz eta Lezeta (Lekeitio). Talde bittan banatuta jardun dogu. Batetik motibauak ("Hor ez dago ezer!", "Han ez dau merezi!") Antzoriz aldera jo dabe, Antzoriz II (Santa Katalina azpikua) sarrerako puntuko koordenadak errore haundiegixakin dagozela konturatuta (2007ko GPSak...). Egin dabe, eta ez hori bakarrik: topua berregin eta barruko argazkixak hartuta itzuli diraz, beste taldiari walkie talkie txinatarran bidez jakinarazitta.
Izan be, artian bigarren taldekuok ondiok ur ertzian genguazen. Zer egin dogun? Umien parketik Lezeta I zuloraiñoko kosta zatixa errebisau. Ohi bezala, ez dogu espeleologikoki ezer interesgarririk topau: baiña aurkikuntza haundixak, deskarte lan haundixen ostian etortzen diraz! Eta gaur zeozer kendu dogu mapatik. Gaiñera espeleologikoki ez, baiña ornitologikoki interesgarrixa izan leikian habixa bat topau dogu, koordenadak (...) eta argazkixak hartuta; zerena dan? Igual ornitologueri pasatzen detsegunian jakingo dogu. Bestalde, Antuanek ikusittako leku baten, biofilm itxurako batzuk egon diraz; baiña nik amebak hartzeko poterik ekarri ez!
Eguna, gaiñera, hurrengorako promesa onekin amaittu dogu: Lezeta gaiñeko ortuetako batekuekin berba eginda, badirudi gaurkuan segidia dan hurrengo tramua bertatik jaitsitta esplorau ahal izango dogula. Primeran!
20241117: Oier.
Oñati, EEE billeria Larra 2024ko kanpañia baloratzeko, eta hurrengua planifikatzen hasteko. Nere aldetik ezin neban ekarpen haundirik egin (berdeegi) baiña 2025ko kanpañarako bioespeleologia plana proposatzera juan naiz. Halan geratu gara:
Aragoien ez dabe baimen berezirik eskatzen, baiña Naparruan bai. Baldintza batekin gaiñera: rekolekziño bioespeleologikorako baimena eskuratu ezkeriok, egindako biharran informe bat pasau bihar da, jasotako animalixak eta kobazuluak zehazten.
Urteroko baimen-eskari horretan sartuko da bio laginketarakua be; Martin Arriolabengoak egitten dau, eta adostuko dogu testua aurrerago.
Bestalde, behin kanpañan, nere laginketak kanpoko leza txikixetan egingo dittudaz (esploraziñuan dagozenak, Illaminako Sistemakin konektatzeko), bertan egin biharreko lanetan parte hartziakin batera. Hau da: printzipioz ez neukez egingo aparteko espediziñorik, bio laginketara zuzenduta. Bestalde, sakonian bibakeatuko daben taldietan espeleologoren bat lagiñak hartzeko prest agertzen bada, hari materiala pasatziaz eta gero jasotziaz be enkargauko nintzake.
No hay comentarios:
Publicar un comentario