HOR DAGO... ITXAROTEN
140308:
Mariano, Santi, Iñaki, Unai, Josu, Idoia, Gotzon, Oier.
Markina-Xemeinen
prospekziñuan, Urregarai-Bedartzandi zonan.
Lehelengo,
Arrate basarriko Eusebiokin (...) egon gara.
Honek bere terrenuetako lau lekuren barri emon desku:
1.
Sakonzulo izeneko solora juan
gara lehelengo. Dolinia da, eta haren ertzian (mendixan kontrapendientian), bi
katazulo erakutsi deskuz. Txikixak dira, jarraipenakin baiña impracticable
desobstruidu barik; haize korrienterik ez. Euren onduan, lurrazalian, zulotxo
bertikal bat; Eusebion esanetan, euri haundixetan zulo horretatik urak urtetzen
dau. Argazkixak eta GPS hartuta, kodigua emonda.
2.
Etxeaurre izeneko soluan,
beste dolina bat; han zulo bi. Barreneko aldian, freskera bat arrakala baten, interes
espeleologiko barik. Dolinan aldapan goiko aldian, barriz, kueba horizontal
katalogablia. Kodigua emon detsagu, baiña ez genkan materialik ondo begiratzeko;
batzu kasko barik sartu dira, halan be (kaskarreko onak hartuta) eta txikixa
dala dirudi. Sarrerako argazkixa eta GPS hartuta.
3.
Kamiñotik gorako piñu basuan
leza haundi bat dago; bueltaka ibilli gara, baiña ez dogu topau. Eusebiokin
barriro saiatuko gara.
Txepexabixe
basarrixari buruz:
·
Saldu aurretik bertan bizi
izandako gizona, Luis (...) (lokalizatuta).
·
Gero Gotzonek, bere aldetik
prospekziñuan zebixala, Txepexabixen oin bizi dan gizona topau dau. Gaixakin
interesa daka (Gotzoneri ADES-ek aspaldi desobstruidutako zulo puzkari bat
erakutsi detsa -bideokua-) eta inguruko kobei buruzko informaziñua eskatu desku.
Gero,
Kobakogane inguruan 1996xan esplorautako zuluen billa abixau gara. Hiru lezak
lokalizau doguz (11, 13 eta 14?) sarrerako argazkixak, eta GPS hartuta, eta
lehelengo bixen krokisa. Koba horizontala ez dogu topau. Kobakogane 14
berresploratu biharko da, topo barrixa egittiaz gain gaur egungo teknikekin
zeozer gehixago agertu leikialako.
Eremu
izugarrixa eta oso ederra da, bertigo pizkat emoten dau hamen begiratzeko falta
dan guztia irudikatziak.
1 comentario:
Boluntarioak behar ditugu "pico y pala" ko 2 jornada intensibo bat egiteko! Quien se apunta a descubrir los colectores secretos de Bedartzandi??
Publicar un comentario