******* OHARRA ******** Gaztelugatxe eta Ogoño moduko lekuak biotopo babestuak dira, hainbat arrazoiengaittik. Hori dala eta, bertan ezin dira esploraziño espeleologikuak libreki egin, ez bada eze, erakunde arduradunen baimena aldez aurretik eskatuta, eta lan programia bertan ikerketan eta babes lanetan dabizen beste espezialistekin adostuta. Hala gabiz egunotan, eta egixa esateko, plazerra da halako elkarlana. ******** OHARRA ********
181229: Josu Z,
Unai, Martin I, Martin U, Martin A, Gotzon, Antua, Petrus, Oier.
Iñeritzeko
inkonbustibliak, hango explo + topokin jarraitzera. Ondarrutarrak lan ona bultzatzen
dabiz han, lehendik susmatzen zan baiña esplorau barik zeguan goiko maillako
sektore fosilla (“el Vacío Ondarrés”?), zatirik zati, mapetara ekartzen. Kontau
dabenangaittik, eskalada bat egin dabe, materiala agortuta, 30-40 bat metrora
ixten dan leku bateraiñok. Bio aldetik, sarrerako gelan 15 saguzar ikusi
dittuez.
Bestiok
Gaztelugatxera jo dogu, dakagun esploraziño baimena in extremis aprobetxatzeko,
eta bide batez Martin AMET eruanda ikerketa geologikorako datuak jaso deixazen.
Talde bittan banatuta, batzuk III eta IV zuluetan ibilli dira, explo, topo eta
laginketan; estuasun agonikuen ostian III-an galeria barrixak agertu dira,
tamaño haundikuak, eta –modu harrigarrixan- espeleometria 200 m ingurura igo
da. Beste batzuk V instalatzera juan gara, explo segitzeko asmuakin; baiña
bestiak asko luzatu dirazenez ez desku astirik emon, barriro dana kendu eta,
turista artian (gaur asko be asko zeguazen) zirkoko animalixen moduan, etxera.
Egun produktibua behintzat!
No hay comentarios:
Publicar un comentario