2012/04/28

Eskalada bat gutxiago Alperdon

Part: Antua, Ritxar, Leire, Idoia, Martin eta Josu
2012/04/28

Gaurkoan Alperdora bueltatu gara aurreko asteburuan Ritxar-ek hasitako eskalada topografiatu eta jarraipenik zuen ikustera. Antua eta Ritxar igo dira horman gora pasadan astekoa jarraitzeko asmotan, baina ez da denbora asko pasa buelta eman duten arte. Goiko galeria bukatu egiten da sabaian. Hala ere, badira zenbait duda. Esate baterako, eskalatzen ibilitako gela baino 10min lehenago dagoen beste eskalada bertikalago batekin konektatzeko asmoa zegoen, baina begiratzen ibili ondoren, konexiorik ez dagoen itxura du. Eta beraz momentuz badago zer eskalatu eta esploratu.

Bestalde Idoiak berak komentatu du "Pajero" salan badagoela beste eskalada bat oraindik begiratzeke.

Espertoak sabaiko ingurua esploratzen ibili diren bitartean, gainerakoek, "ez-espertuek", turismoa egitea erabaki dugu, ez baitzen ez instalazioa ez eskalatutako horman erosoegia Antua eta Ritxar-en atzetik jarraitzeko. Eta gainera harriak erortzen ziren.

Esan bezala, Martin, Idoia, Leire eta Josuk turismo bixkat egin dute, eskaladatik ez oso urruti dagoen beste kolada batean gora joan da.

Behin eskalada bukatutzat eman dugunean, zerbait bazkaldu eta bueltari ekin diogu. Harrigarriena, orduan etorri da. Antua, pultsoan igotzen den soka lodia (pasadan asteko kronikan dago argazki bat) dagoen lekuan bertan, esploratu gabeko falla batean gora hasi "trepatzen". Haren esanetan 120m inguru igotzeko aukera ematen du, eta momentuz ez du ikusi bukaerarik.

Argi dagoena da, Alperdok zerbait berria ematekotan, estratu nagusian gora joanda izango dela, hala nabaritzen baita begiratu ditugun eskalada eta paretetan.

Eguneko puntu entretenigarria, euriak eman du. Antza denez, kobazuloan geundela, kanpoan izan diren euriteek uraren maila nabari igo du kobazulo barruan. Ordun konturatu gara, kobazuloaren irteerara heltzear geundela, bustitzea tokatuko zitzaigula gaukoan. Sarrera urez betetzear zegoen. Sartu garenean ez zegoen urik eta! Barruan egon garen 5 orduetan uraren mailak 1m egin du gora gutxi gora behera.

Badakigu hurrengorako.

Josu


No hay comentarios: