"No me jodas que va a llover!" izan da gaurko Alperdoko eskurtsioaren hasiera. Alperdok, sarreratik 5 minutura euri bixkatekin sifonatu egiten den tubo txiki bat dauka.
Aulestiko San Anton auzoan aurkitzen da gure kobazuloa. Gaurkoan, eskalatzeke dauden pare bat horma zituen guretzako Alperdok. Eta bai izan ere! 25m inguruko bi eskalada! Guretako batek esaten duen bezala, "Un caramelo!!". Ustez goian tubo antzeko zerbait apreziatzen da eskaladaren oinetik, baina ezer argirik ez.
Alperdok, espeleotema gehiegirik ez eduki arren, espeleologia praktikatzeko/entrenatzeko kobazulo ederra da. Hasiera nahiko estua, tuboetatik makurtuta joan beharra dago. Benetan alkantarilla bat ematen du. Beranduago kobazuloak altura hartu eta meandro estu batetik progresatzen da. Kontu bixkat eduki beharreko pare bat desfonde ere eskeintzen digu. Batean hain zuzen ere benetan estuasuna nabaria da.Guztira 3 puntu bertikal daude sokekin ekipatuak. 5m eta 8m inguruko-ko para bat soka puñuakin igotzeko eta beste pausu konplikatu bat soka lodi batekin. 3 sokak gainditu eta gero, eztuazun guztietaz ahaztu eta kobazuloaren morfologia erabat aldatzen da!! Puntu horretan daude ain zuzen ere, daude gure eskaladak!! Kobazuloaren sarreratik ordu bat eta erdira gutxi gora behera.
egon arren, harri sendoko horman gora joateko erabakia hartu da. Eskalada artifizialaren sesio magistral bat eman digu gaur Ritxar-ek. 10m inguru 75º inguruko horma sendoan progresatu, jarraian beste 5m "pasamanos" eskuinera eta berriro beste 10m inguruko horma sabairarte. Ritxar-en esanetan "se estrecha pero sigue y hay aire" izan da erantzuna "a ver si hay cueva" galdetu diogunean. Ustez, eskalada biak bat egiten dute goialdean. Guztira 25m inguruko eskalada artifizial sesioa ordubetean.
Gaur antua goizago alde behar zuen eta beraz, bera egon da Ritxarri aseguratzen Gotzon, Idoia eta Josu argazkiak ateratzera joan diren bitartean (modeloa benetan aparta!).
Antua joan denean, Gotzonek erreleboa eman dio aseguratzen, eta besteok fisika kuantikoaren eta "el Boson de Higgs"-i buruz hitz egiteko tartea eduki dugu. Bitartean Gotzonek "el Boson de Aranzabal" landatu du gela berdinean. Hori dela eta "La escalada del Boson" bezela izendatua geratu da gaurko eskalada. Ziztu bizian irten dugu gela horretatik "el aroma del boson" nabaritzen hasia zegoen eta. Eskalada ez dugunez bukatutzat eman, soka bertan utzi dugu (petate bat gutxiago bueltarako!!).
Buelta azkar bat egin eta ordubete inguruan sarrerako sifoia pasa dugu (suertez oso ur gutxirekin zegoen).
Bi hitzetan definitzerik balego Alperdo, atletikoa eta entretenigarria izango lirateke kobazulo honen ezaugarri nagusienak. Merezi duen kobazulo bat.
Orain buzoaren heridak jostea tokatzen da....
Josu
No hay comentarios:
Publicar un comentario