2012/04/14
II Curso de Primeros Intervinientes
Egia esan beharrezkoa den baina praktikan jarrai nahi ez duguna ikastera joan gara Santa Eufemiako aterpetxera. Eta bai jendea apuntatu ere. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako espeleo talde desberdinetako jendea bildu gara kobazuloan egin beharreko lehen-sorospen klaseak hartzeko.
Koordinaketa, Nutrizio, Inmobilizazio, Zauri, Puntu-Bero, Zuzenbidea eta hainbat arlo jorratu dira egun osoan zehar, goizeko 10etatik gaueko 10ak bitartean bazkaltzeko tarte bat izanik. 10 klase ordu eta gero, jendeak afaltzeko presarik ez du izan.
Igandean, Lezaten bertan aritu gara larunbatean ikasitako guztia praktika jartzeko, eta aldi berean adituen begiradapean, momentuko dudak argitzeko. Begi bistan, larunbatean eduki asko eman arren, bertan kobazuloan geundela, Ritxar-en garrasi eta Ieneko-ren hiperbentilazio plantek nerbiosismo itxura egiteko tarterik ere ez digute eman. Egia esan simulakro batean horrelakoa bada egoera, ez dut pentsatu ere egin nahi, benetan gertatu ezkero, beldurra nolakoan izan behar den.
Javi-ren hitzei jarraituz, "Tened por seguro que tendreis miedo, pero el miedo es bueno".
Azkenik eskerrak ematea tokatzen da arlo desberdinen arduradurak izan diren irakasle eta sanitario guztiei. Jendearen erantzuna ona izateaz gain, sentsazio orokorra, klase hauek errepikatzearena izan da.
Josu
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario