Leptoneta armiarma (Astuiko koba, Aizarna, Zestoa) from Oier Gorosabel Larrañaga on Vimeo.
131117: Oier.
Ramon Martija,
Carlos Prieto, bere 4 ikasle, Jon Fernandez eta GEA-ko Carlos eta Marisakin
batera Astuiko kobara goiaz (Aizarna, Zestoa). Antza danez, aurreko baten
Leptoneta masma eme batzu jaso zittuezen bertan; EAE-n Leptoneten lehelengo
erreferentzixia ei da hau; eta gaiñera espezie barrixa izan leike; beraz gaurko
objetibua arrak billatzia zan, hobeto karakterizau ahal izateko.
Helburuak bete
dira: Leptoneta ugari jaso dogu behintzat, eta hortaz gain Speonomidius? nahikotxo
eta Campodeido bat topau doguz; Prietok eruan dittu danak, gero aztertzeko.
Euri langarra
goixan-beheian euki dogu goize osuan, baiña gu ederto egon gara Astuiko kobako
aterpian. Eguardixan, danak prisia zeken itxuria alde egitteko, baiña nik
Aizarnako basarri-giruan murgildu nahi eta Ramon konbentzidu dot auzoko
tabernan zeozertxo hartzeko. Ederto egon gara han, bestiak beste speleo taldiak
berpizteko “ADES sistemia” komentatzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario