151220:
Xabi, Josu, Unai, Antua, Oier.
Kurtziaga
auzuan (Ispaster), Mario “Txantantorrek” 2013-IV-20xan erakutsittako lezak
esploratzera.
Lehelengo
Mariok esandako Txintxillarrako lezara juan gara, eta gure IS-026 bera dala
konprobau dogu. Sarrerako argazkixekin konformau gara: barruan ganau ustela
bota barri zeguan, ezin da sartu. Auzuan lan pedagogikua egin biharko da...
Gero,
mendixan gora IS-049ra juan gara. Argi dago Aitzgane izena egokixa dala
(tontorretik 50 metrotara dago), baiña ezin dogu sigurtatu GEV-813 bera danik,
harik eta inguru guztia prospektau arte. Izan be, tontor osua hatxerixia da,
lapiaz purua, “está diciendo prospéctame”
(sic). Sarreria artifizialki tapatzen dagon blokia mobidu dogu (400 bat kg) eta
potzu zabala geratu da bistan, 15 bat metro garbi, hondua bloke dezimetrikoz
beteta, eta haize barik. Unaiek topo eta krokisa egin dau. Sarrerako argazki
hobiak eta bideua hartu dogu. Koko batzuk jasota: Meta, Linyphiidae,
Oxychillus. Blokia atzera ipiñi dogu, siglo batzutarako.
Bertan
genguazela, auzoko gizon pare batekin topau gara, ehiza txakurrak pasiatzen.
Euretako batek (Arnaitz Gorostola “Guenengu”) aittatu deskuanez, Ispasterko
Ehiza Elkarteko jentia, oin dala urte batzu, inguruko leza asko markau zittuan,
seguridade kontuengaittik; artxibo hori gordeta izango dabe seguraski, eta
elkarteko Joseba Hidalgokin berba egittia gomendau desku (Lekitton aguazilla
da).
Gero,
Arnaitzek leza batzun barri emon desku, eta Josu eta Antua izendatu doguz
harekin juanda erakusteko, Unai, Xabi eta ni Aitzganeko biharrak amaitzen
giharduela. Bueltau diranian (zelan ez) Arnaitzenetaz gain beste leza barri bat
topau dabela esan deskue.
Hain
zuzen be, horra juan gara hurrengo: IS-027 Abosolo I eta IS-048 Abosolo II
artian dagonez, izendapenakin ez dogu zalantzarik izan: Abosolo III. Mendi
bizkarrian kokatutako antxiñako galeria desplomau bat da, blokez estalitta eta
rekorrido txikixakin; baiña galeria karstiko egittura osua daka, eta
kokapenangaittik batez be (Trakamall gaiñian!) oso interesgarrixa. Sarrerako
argazkixak hartuta.
Gero,
IS-048 Abosolo II. Haize korrientia zetorren behetik gora... eta han geratu
dira Antua eta Zeberiotarrak, oso esploraziño interesgarrixan aurrian; Xabierri
eta bixori bono-kueba amaittu jaku, eta etxera jaitsi bihar izan gara
rekargatzera...
Geratu
dirazenak, kontauko dabe zetan ibilli dirazen!
No hay comentarios:
Publicar un comentario