Argazkia: euskalkultura |
151221: Oier.
Txomin Peillenekin
telefonoz, Dominika “Salaberri” eginiko elkarrizketen grabaketengatik
galdetzeko. Bere esanetan sasoi hartan sarri izaten ziren elkarrekin (auzokoak
ziren), eta asko hitzegin zuten arren, grabatu-grabatu asko ez: eta hartzari
eta basahuntzari buruz bakarrik, ez speleori buruz (egia da: “Ehiza eta zepoka”
liburuan behintzat, zeharkako lau-bost aipu baino ez daude). Gainera orain dela
32 urte grabatutako kasetak dira, hondatzen hasiak... Gauzak holan, ez dut
insistitu nahi izan. Emaila hartu dit –zerbait kasualitatez aurkitzen badu
ere-, eta berriketan eman ditugu 20 bat minutu: xiberotarren, Bigorrakoen,
Aranzadikoen paperaz (Arkaute, Juanito San Martin... ezagutu zituen),
“Amezketa” izeneko edo ezizeneko espeleologo nafarra (¿?? EA-ko militantea,
Salaberrirekin askotan elkartzen zena Erronkarin), GSSE eta BL taldeak eta
haien kideak... (Santagraztarren gurasoek ez zutela begi onez ikusten haien
seme-alaben jarduera), speleoaren arriskuak (Axama lezia, Marcel Loubensen
pisua...), biospeleologia (espezie endemikoa, Cabidochetarrei sabotaia..),
Salaberrek La Vernako giltza gordetzen zebanekua... gogo onez eta umoretsu hartu
nau Txominek, eta besterik ez bada ere, plazerra izan da harekin hitzegitea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario