2015/12/05

Atxarte II - Kurubijo: Aspaldiko partez!

Part: Santi, Gotzon, Josu, Unai, Iñaki, Martin



Aspaldiko partez! Betiko esplorazioetatik zertxobait aldatzearren, Kurubijora joan gara, hango inkognita batzuk argitzera. Galarregi esploratu eta gero, penuria berdinak egongo ote dira oraindik barruan? Hotzak eta hezetasunak jan egingo ote gaitue berriro? Kroll eta basic-ak ataskatzen jarraituko ote dute?

11:00 - Sarrera ixteko jarri genituen harriak eta hormigoi barrak kentzen gaude. Lezaren aireak inguruko belarrak mugitzen ditu. Putzuko soka han dago oraindik, eta urte eta erdi eta gero, sarrerako mosketoiak Aluminosis Nivel X-Treme dauka.

11:30 - Unai, Iñaki eta Martin fondorantza doaz esploratzen hastera. Helburua, fondoan dagoen kaos de blokes-a ondo aztertu, eta topografiatzea. Atzetik, Josu eta besteak paraboltak sartzen daude, eta leza reekipatzen. Taladroaren brokak lezan behera klink-klink-klink egin du eta leza erdi-paraboltizatuta geratu da.

12:15 - Fondoko salara heltzeko ez da "hainbeste" busti beharrik egon. Malabarismoak egiten dakienak, ez dauka busti beharrik; malabarismorik egiten ez dakienak, busti egin beharko du.

13:15 - Fondoko sala "castillo de naipes" naturala da. TetxoMovil, tetxua mugitu egiten bait da. Harri guztiak kili-kolo daude. Harri blokeen artean gorantza goaz, baina harri blokeak asko ikutu gabe. Ez dugu "kobazuloaren higadura azeleratu" nahi.

14:15 - Gotzon, Santi eta Josu heldu dira fondoko salara. Topografiatzen hasi gara. Goiko salan eskalada bat identifikatu dugu, 7 bat metro harri onean. Ezin dugu ikusi eskaladaren atzean jarraituko ote duen ala ez. Unai urduri dago, eta kontinuazioa bilatu nahian dabil edonon. Gatera Inmundo bat detektatu du. Norabide onean doala uste dugu, aire kristona dago!

17:00 - Momento Vip: Santik bere tapper-a atera du: gaztai idiazabala, espeteka, txokolatea, ogia,... Oooooooo!!!!!! Eta bueltan hasten gara lasai-lasai.

18:00 - "Popako Zulo" deitutako pasu famatuak bere fama irabazten jarraitzen du. Unaiek eta Santik elkar altxatu dute, eta besteek ere beren barreak bota dituzte. Lezan gora goaz, barrizalak inguratzen gaitu. Botinek txof-txof egiten dute lurrean. Aupa Mutilak!

18:45 - Penurijo-ko frakzionamenduak be barre batzuk atera dizkigu, Galarregiko entrenamenduak funtzionatu du, orain erreztxoago dago.

Kanpoan gaua da. Lainoa sartuta dago. Ibarretarantz zelaia gurutzatzean, zaldi batek rezibitzen gaitu iluntasunean.

Leza ganoraz reekipatuta utziko dugu paraboltekin, eta soka aterako dugu. Argi dago Atxarte II - Kurubijo ez dela utziko hain erraz amaitzen. Eta aire horrekin!!

Inoiz helduko ote gara Lamiñetara? Ze uste duzue?



No hay comentarios: