151227:
Gotzon, Josu, Antua, Unai, Oier.
Bustittako
buryxa barriro jaztia baiño gauza txarragorik? Bai: bustittako buryxa bi bidar
jaztia. Horixe da gaur egin doguna Ereñon, goizez Txabolondo esploratzen, eta arratsaldez
Ereñoko Aresti errebisatzen.
Txabolondoko
leza hori prospektau eta justu-justu sarrerako gelara sartuta laga zeben
Gotzonek eta Campik, in ilio tempore.
Gaur pendiente zeguan esploraziñua egittia tokau da, Aldekoerrota eta bere
inguruan egindako aurkikuntzak bultzatuta; ez genduan esperantza haundirik;
baiña azkenian beherakako norabideko galerixia topau dogu, eta erresaltez
erresalte, gelarik gela (altu eta estuak, espeleotemez beteta), lurra harribola
haundiz beteta, estutu eta blokeatzen dan maillara allegau gara. Sakoneran 15
bat metro egin doguz asko jota, desarrolluan 15 bat (topo erdi eginda geratu
da, pilak gastau jakuzelako). Bio aldetik Meta, Oxychillus, Zospeum,
linifidoak, lithobius...
Argazkia: JM Apellaniz 1970 |
Uste genduana
baiño gehixago luzatu gara; Aldekoerrotara jaitsi garanerako eguardixa zan;
aldatuta genguazela, eguna pixkat luzatzeko Ereñoko
Arestiko kobia errebisatzia pentsau dogu; Gotzoneri koordenadak eskatu, eta
atzera bury bustixa jantzitta, txapligua modura sartu gara txarakan, berotzeko.
Segiduan topau dogu. Barrua ondo errebisau dogu, jakiña; baitta haize korriente
nabarmena dakan leihatilla bat topau be. Gero etorri dira Kadaberren Tabernan
ogibittartekua jatia, Gotzon agertzia, eta hirugarrenez buryxa jaztia, berari
zulua erakusteko eta benetan interesgarrixa dala erabakitzeko; arkeologuekin
koordinauta izan biharko da, jakiña... Juan-etorrixetan eta bertan pasau
doguzen orduetan, bio lagin asko jaso dittudaz: Quaestus, Lithobius,
miriapoduak, Meta menardi, Meta bourneti, linifidoak, Oxychillus...
No hay comentarios:
Publicar un comentario