Antes... |
151206: Josu, Unai, Ritxar,
Antua, Gotzon, Oier.
MG-023, goiz eta arratsaldeko
jarduna, (...) burdin-sariari mantenimendu biharrak egitten.
Goizetik Ane, Niko eta
Tomaxekin hurreratu naiz, eta han ibilli gara bestiei begira: lehelengo ugar
guztia lijatzia tokau da... eskuz, generadoria martxan jartzeko arazuak izan
dittuez, eta beraz ezin rotaflexik erabilli. Bestiak liz-papelakin jo ta sua
igurzten ziharduela, andra-semiei barrukaldia erakusteko aprobetxau dot, jakiña:
halako aukerak 30 urtian behiñ baiño ez dira gertatzen!
Arratsaldian, neu bakarrik
bueltau naiz, eta bestiekin Oletan juntauta, beste ekittaldixari ekin detsagu.
Azken lijatzeko saiuan ostian, hautsa kentzia tokau da. Antuan eta bixok
barrutik beste pasio bat emon dogu, kamaraz ikuskatzeko moduko leihatillia
seiñalau desta. Gero, bestiak juanda, neu bakarrik geratu naiz beste 3 bat
ordu, minio 1º kapia emoten. Egualdi bikain honekin, Elizburuko illunian ederra
izan da izar guztien azpixan kotxera bueltatzia.
...y después. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario