2015/12/13

Asto Zurijen lezia eta Atxarte II

Irudixa: Inciclopedia


151212: Xabi, Santi, Gotzon, Idoia, Antua, Josu, Oier

Lehelengo taldia Zatikara (Ispaster). Aurreko egunian bir-topautako Asto Zurijen lezia erdi bajatuta geratu zan, eta barruraiñok sartzeko. Haren billa zebizela, beste kueba barrixa topau ei dabe. Aittu dotenangaittik, Asto Zurije potzu bakar eta sakona da, ikusgarrixa; barrenian, baiña ez daka jarraitzeko aukerarik. Barruko argazkixak eta topo/krokis pendiente.

Bigarren taldia Atxarte II-era (Berriatua) juan gara, Kurubijoko sektorera (izen honetako mendi azpixan sartzen diran galerixak). Ahaztuta nittuan estuasun agoniko baten ostian “Sala 500+200”ra allegau gara (AKA “Castillo de naipes”), bertan zeguazen inkognitak argitzera. Juan dan astian Unaiek ikusittako eskaladia trepada bat eginda gaindittu dau aittittak, eta beste leku posible baten ikusketiakin, gela horretako aukerak agortuta geratu dira; Kakalekutik aurrera espatulaz jarraitzeko aukeria baiño ez da geratzen, Lamiñetarako norabidian.

Bio aldetik, jaso dot zeozer (dana 500+200 sektorian): krustazeo gris 1, 5 edo 6 Quaestus, Lithobius 1, linifido 1.

No hay comentarios: