Ai, ezkerrera doian konba hori! |
230520: Unai, Martin I, Martin U, Gotzon, Oier.
Paltzuaran (Nabarniz). Puf, aspaldiko partez ez nebala halako egun intentsua bizitzen. Jaisterakoko sustuaz gain (stopan txirrikia zulatzen hasitta!), igotzerakuan perkantze bat ez, BI izan dittudaz. Bestiak laguntzeko urriñegi, kontserbadore jokatu dot eta ordubete beranduago, baiña bizirik urten naiz. Bestiak be halaxe egin dabela dirudi.
Baiña hasi gaittian hasieratik. Gaurko helburua, sarrerako p40ko amaieran, zorutik 15 bat metrora, goraka doiazen bloke eta terrazetan gora dagon puntua izan da. Uste dot juan dan astian allegau zirala horra, eta haize korriente haundiko puntu baten (gaur ez zeguana) desob egin biharra zeguan, atzian ikusten dan hutsune bat hobeto ikusteko.
Gure geografo faborituak hobeto deskribatzen dau gaurko helburua: "Boskotea bildu gara Gotzon eta Antuak joan den astean aurkitutako sektore berria esploratzeko. Arrakala bat espero banuen be, sektore berritzat hartu leike. Hainbat galeria fosil ebakitzen dituen fraktura batetik gora joan gara. Han, perpendikularrean dagoen arrakala batetik airea dator. Elkarlanean egin diogu lehen ozkada eta beste metro bi inguru jatea geratzen da ondo apurtzen den kareharrian".
Bidia instalatzeko, p40ko sokia bera erabilli dogu. Momentu horretan, ez dot ikusi gero punto honetan (argazkikua) igotzeko egongo zan arazua. Bidia asegurau, ondo instalau eta han juan gara bostok gora, tximinixa oso entretenigarrixak katiauta. Behin goixan, eskulturiari ekin detsagu: lehelengo Ibarrola, noski (genetika kontuak), eta gero Urrutiak hartu detsa txandia. Ez dakitt bestiak be ekin detsen "artelanari": 14:30ak ziran eta urtetzen hasi bihar izan naiz-etq. Dana dala, bidian, espatula kolpiak entzun dittudaz beste ordu ta erdiz.
P40ko konbara allegau naizenian, igotzera juan naiz eta... alarma gorrixa! Rozamentu itzala. Ez dakitt nahi barik laga dogun halan, edo igotzeruzkuan aldatzeko asmuakin, baiña nik behintzat ez naiz ausartu rozamentu horrekin gora egittera: nahikua izango ziran lau igurtzi gogor, sokia eten eta Loubens bat egitteko (nik), eta bestiak lezatik ezin urtetzeko. 15 minutu buruari bueltaka jardun eta gero (15 metroko alturan, minierlaitz baten ekilibriuan; laguntza deiren bat be egin dot, baiña bestiak ez zeben entzutzen), erabagi dot: "BRAETIA! Ni ez najoiak hortik gora". Aparatuak aldatu eta atzera egin dot. Frakzionamentu guztiak berregin (konbiari soka gehixen emoteko) eta pendulo kanoniko bihurtuta, orduan bai egin dot gora. Sokia ez dala kaltetu dirudi. Puf!
Atolladerotik urten izanangaittik pozik, potzu ederraz gozatzen, frakzionamendu politta pasau eta bigarren zatixa erdi igota dakatela... krak! Eta oin zer ostia?? Puñotik behera, ugala txintxilizk. Pedalan zinttia eten!! Kasualidadia! Justo gaur Gotzonek behiñ hori pasau jakola kontau dabenian. Eskerrak aidian harrapau nabela, bestela hormiari haginkada ederra egingo netsan. Potzu barrenian egongo da pedalan beheko zatixa, hurrenguan hartzeko.
Hurrengo erlaitzeraiñok ahal izan doten modura allegau naiz (eskerrak pantiñari!) eta bertan zintta batekin pedal de fortuna bat egin dot, urtetzeko bestekua.
Ez dot esan, baiña bestiekin nenguala nik neurian jardun dot, baitta koko bi harrapau be: Trichoniscoides eta Lithobius bana. Gero, eskultoriei tresnak pasatzen eta kokotian euren ezpalak hartzen nenguala, antiajuak apurtu dittudaz, beraz orduantxe amaittu da laginketia.
Halako eguna izanda, azken potzuen igoeria fatalismoz hartu dot, edozer gertatzeko prest. Baiña ez da ezer gertatu!
Barruko jardun intentsuak, eta gero kotxeraiñok egindako karreriak, adrenalinia ezohiko mailletara igo destez. Behiñ etxera allegauta, jaitsieria etorri da eta horrekin errelajaziño gozua. Halan be, gabian erreskate operaziño luuuuze eta nekkkketsu batekin ames egin dot. Eta bixamonian nekatuta jaiki!
No hay comentarios:
Publicar un comentario