190504-05:
Josu Z, Idoia, Unai, Oier.
SIMULAKRUA
Puesto
de Bocan arduria tokau jata; #ModoActividadDemencial eta
#ModoEsperaInterminable txandakatuta, zapatu arratsaldian hónek
notak idatzi nittuan:
EEL
simulakrua, ezohiko moduan (aurre-alertaren
kudeaketa, bilaketa, lehen interbentzioa, komunikazioak eta mediku
asistentzia;
konbokatuak: taldeburuak eta sorosle esperimentatuak, bakarrik).
Halan, bagenkixan asteburu honetan zeozer gertatuko zala baiña
zapatu goizera arte ez dogu jakin zer, eta nun: 7:30etan SMSa allegau
da: espeleísta
baten neskalagunak 112ra abisua emon dabela, mutilla bezperan Aixan
sartu zala, eta ez dala itzuli. Beraz "modo prealertan"
sartu naiz, hau da: gauza guztiak prestatzia, poliki eta trankil
-armozu ederra barne- jardunaldi luze baten pentsamentuan. 8:30etan,
koordinatzailliakin barriro kontaktau eta "modo alertara"
pasau gara. Beraz Itziarko eskoletan ipiñittako PCrutz urten dot.
9:15etan allegau naiz bertara, eta izena emon eta gero, aginduen zain
geratu naiz. Momentuz komunikaziño taldeko kide bakarra nintzan, eta
beraz Hektor material taldekuakin batera, PB + pimprenelle + tedra
montatzia tokau jaku. Halan, 3 billaketa taldien krokisa eta topua
hartu, eta Aixa aurreko bidegurutzeraiñok juan gara. Han topau dogu
Antxonio eta Urtzi "espeleisten" kotxia. Lehelengo gauzia:
leku egokixak topau eta gure gauzak montau. Batez be Hektor ibilli da
horretan; izan be, 10:00ak aldian lehelengo sorosliak allegatzen hasi
dira, eta ni sarrera kontrolakin hasi bihar izan naiz. 10:41erako 3
taldiak sartuta zeguazen, eta Hektorreri montajian laguntzera noia,
12:24etan lehelengo komunikaziño saiakerak egin ahal izateko. Hortik
aurrera, Txabilo II bihurtuta, hiru telefonotatik batera (zoratu
barik) berba egittian plazera ezagutu dot. Arraixua! Pimprenelletik 2
eta 3 taldiak, Tedratik 1 taldia eta walkittik PC. Bueno, 17:42ak
dirazen honetan burutik ondiok sano nagola esan neike, eta gehixago:
agilidade mentalerako (sekulan ez naiz oso ona izan horretan) ariketa
bikaiña dala, PBko hau. Inzidentziak, makinatxo bat (momentuz,
orrialde bi). Komunikaziño arrakastatsuak, makinatxo bat. Eta ez
arrakastatsuak be, gitxi ez. Oiñ arteko gorabehera nabarmenenak:
lehelengo orduetan taldiak beheko maillako pasua topau ezinda ibilli
dirala, pimprenellan baterixia agortziakin batera arazuak hasi dirala
(baterixa zaharrakin kontakto gitxiegi, barrixakin larregi).
Momentuz, guk dakigula, billaketa taldiak ondiok ez dabez galdutakuak
topau. Aluak! Hamen ingurko kueba laberintikuenian galtzia be!!
Horren
ostekuak: 3 taldien progresiñuen (eta desesperaziñuan) lekuko eta
transmisore izan gara; komunikaziño sistema guztiak funtzionau dabe
(baiña ez beti, barrukuak itinerante zebizen-eta). Mediko barrixak
(Irene eta Itziar) kanpeoien modura itxain dabe egun osuan, eta
“pazientia” agertzen ez zala ikusitta, ariketa inprobisatu bat
egin da eurendako; Hektor barrura juan da zaurittuana egittera, eta
Unai etorri jata laguntzera; baterixen arazuakin aprobak egin dittu,
eta ondorixuak etara dittu. Azkenian billaketa taldiak ezin izan
dittuez Antxonio eta Urtzi lokalizau (gero jakin dogu zona 2
ekialdian zeguazela) eta, instrukziñuei jarraittuta, 22:00etan
urtetzen hasi dira. Halan be, paradoxikoki. jentia oso oso pozik
geratu da, Iñaki Latasa barne (“llevaba 30 años queriendo hacer
ésto”); akatsetatik asko ikasi dogu, eta mota honetako simulakruak
gehixago lantzeko gogua unanimia zan. Kanpora bidian, galdutakuak,
billaketa taldiak eta medikuak alkar topau dabe eta danak batera
urten dira; azkenak 22:41etan pasau dira PB-etik. Dana desmontau,
balizak kendu, eta PC-ra afaltzera.
MOVIDAS
DIVERSAS
Anbientia
ona izan da, eta danetik berba egitteko aukeria izan dot, jente
diferentiakin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario