2019/05/26

Lastarrike-Bolunzulo eta Iturrizarrondo





2019-V-25: Gotzon, Antua, Ibon, Martin U, Oier.

Lastarrike (Kortezubi). Helburua: errekan beherako sifoi gaiñeko eskaladia. Imajinatzen genduan lez, goiko sarrerako estuasuna estuegixa da neretako, eta beheko hobiko -zelako potzu politta- katazulua be sedimentoz beteta topau dogu. Baiña ez detsa inporta: beste laurak barrura juan dirazen bittartian, nik B plana nekan: sarrerako geletan, eta gero inguruko kobazuluetan, bio laginketan jardun. Eta hortxe juan jataz 4 ordu, geldirik egon barik gaiñera! (Pilates tipoko ariketia da, kokotan ibiltzia).


Lehelengo, Lastarriken bertan ibilli naiz. Sarrerako geliak badakaz metro kuadrau batzuk, eta hango txokuetan ehiza majua egin dot; hain da eze, libretan apuntatzen juan naizen, bestela zeiñek gogoratu potian sartu dotena?
  • 9 Ischyropsalis.
  • 6 masma txiki.
  • 3 marraskillo txiki.
  • Lithobius txiki 1.
  • 6 Lithobius haundi.
  • 4 masma ertain.
  • Oxychillus 1.
  • 3 miriapodo zuri.
  • 3 masma ipurdihaundi.
  • Diptero 2.
  • Elona quimperiana 1.
Saguzarrak: Rhinolophus hipposideros bat ikusi dot (110 kHz), eta gero barrukuak esan deste beste bat be ikusi dabela. Guztira bi, beraz.

Gero, Gotzonen azalpenei jarraittuta, Aurtenetxe osteko zulora abixau naiz, baiña etxekorik ez zeguan iñor, eta mekaniko gazte bat zeguan bakarrik kotxia konpontzen. Bera ez konprometitziarren, nahixago izan dot terrenora sartu ez, eta bidera itzuli Bustenkoba billatzeko. Txaletan be ez zeguan iñor, baiña, eta basuan sartu eta... ha barik beste bat topau dot, E-2 Iturrizarrondo II. Balekua edozelan be: meandruan barrura juan naiz, azken sifoitxoraiñok, eta bertan hasi naiz bilketan, kanporutz pizkaka. Lehelengo, Zospeumen billa jardun dot lupa argidunakin; erredios! Bat ikusi dot, bizirik, baiña gero pintzia hartu dotenian ezin izan dot barriro topau; eskala honetako harrapaketen prozeduria ondiokan findu biharra dakat. Topau dittudaz hildako 3 oskol, halan be. Aparteko potian sartuta (eta begixak nekatuta), eskala makrora pasau naiz eta prozedura klasikuan, antiojuekin hori bai (halan askoz be hobeto), meandruan kanporutz, jauzi dira gauzatxo batzuk. Hamen zerrenda osua:
  • Azkenengo gelan, esandakua, 3 Zospeum.
Hurrengo geletan,
  • Marraskillo txiki 1.
  • Masma txiki 2.
  • Masma haundi 1.
  • 3 Lithobius.
Eta sarrera inguruan:
  • Oxychillus.
  • Masma ipurdihaundi 1.
  • Ischyropsalis 1.
  • Masma txiki 1.

Hau idazten nabillenian etorri da Gotzonen mezua: "Hoy 250 metros nuevos. Localizada incógnita que puede superar el sifón río arriba. Bolunzulo-Lastarrike tiene ya más de 4 kilómetros de topo, osea que tranquilamente se puede decir que tiene 5 kilómetros".




No hay comentarios: