2014/10/15

Thank you Mr Aranzabal - Argin Zuloa esploratzen!

Part: Jon, Unai, Josu



Berez, domekako plan originala txango familiar bat zen, zerbait "light" asteburua amaitzeko. Unai eta Josu Pirineoetatik zetozen, eta gorputza ez zeukaten larrosak bezala. Munarriko kobako estalaktita-baso ikusgarriak bisitatzea, geologiazko 3-4 ganoragabeko berba esaten genituen bitartean, ez zegoen gaizki. "Proceso de recuperacion" ahal izango genion deitu.

Baina ez zen horrela gertatu. Zapaturako plan printzipal bat ez zegoenez, Gotzonek bere zapatu goiza pasatzeko erarik hoberena Argin Zuloari desobstrukzio "kontundente" bat egitea zela pentsatu zuen. Eguna amaitu zenerako, birrindua amaitu zuen (bai espeleologoak eta bai kobako sarrerako estuasunak), eta kobazuloa, esploratzeko prest geratu zen!

Errekaren zarata garbi entzuten omen zen.

Kalentadarekin, bi Zeberiotarrak han agertu ginen artilleriarekin, eta fitxaje berri bat ekarri genuen, Jon. Mendizalea zen, eta kobak bisitatzen ibilia zen, baina sekula ez esploratzen. Gaur arte!

Domeka goizaren kronologia horrelakoa izan zen:

1. Hirurek flipatu egin zuten Gotzonen desobstrukzioaren eskonbroak ikusi zituztenean. Unaiek ez zekien  zer egin: koba esploratzen hasi edo mineralak kolekziorako bilatzen hasi.
2. Unai, putzuaren kabezerara joan zen eta 2 monty sartu zituen eta soka instalatu. Suposatuko duzuen bezala, kabezera, zabaleraz, ez zen Otxabideko Repisa Zentrala precisamente. Lezak estua ematen zuen, baina intento bat eman behar zitzaion.
3. Josu hasi zen bajatzen. Klaro: "Unai, zelan jarrizu hau kabezeri?! Txarto da!". El Psicologo de la Zona C.
4. Unairi, kanpoan, periodikua irakurtzeko gogoa heldu zitzaion, eta orriak bustita bazeuden hobe. Eta Josuri, "OtxabideII"ko putzuan, Mago antojoa etorri zitzaion. Jon, meandro estuan etzanda zegoen. Bere buru gainean, armiarmak txikiteoan zebiltzaten. "Joer, gustatu egin behar da hemen egotea mekau..."
5. Leza bajatu zuten orduan, mendiaren "karstifikazio prozesua" mailuarekin azeleratuz. Beherago zabaldu egin zen. Oraindik ez geunden Argin Errekako kataratetan barrankismoa egiten. Hurrengo meandroaren atzean igual?
6. Esploratzen hasi eta arrakala-fraktura-gela ikusgarri batera heldu ziren orduan. 16 metro zituen alturaz, eta DUOekin ez zen sabaia ganoraz ikusten. "Joer, sasoie zan halako zerbait ederra agertzi, akordateko zergatik sartzen garen aurreko bezalako putam....tan!!" Hori izan zen ADESeko partaideei irten zitzaien gauzarik "profundoena" mendi barreneko marabila hura aurrean ikustean.
7. Eta kontenplazio eta disfrute momentu hura eta gero, Josu konturatu zen airea ez zihoala handik (joer! zergatik joaten da airea lekurik bustien eta estuenetatik eta ez halako saletatik??!)
8. Eta kontenplazio eta disfrute momentu hura eta gero, Unai konturatu zen distoa kobaren sarreran ahaztu zuela (MEKAUEN!!).
9. Unai, bere "espezialidadea" estuasunak direnez, putzu-putada estua berriz altxatu behar izan zuen, eta gero distoa hartu (disto: aparato electrónico perfectamente adaptado a inclemencias negativas y choques nocivos con estratos calizos urgonianos) JE!
10. Eta dardaraka, distoa ez puskatzeko beldurrez; Unaiek konprenditu eta sinpatizatu zituen kobetan topoa egiten joatera kondenatuak dauden espeleologoak (Gotzon Paltzuaranen mekauendioska, Antua Arginen quecoñazoka,...).
11. Jon, koban gora eta behera disto puntoak topatzen zebilen Unaiek mareatzen zuen bitartean. Fondoan, taladro soinuak entzuten ziren. Josu zen, putzu bat instalatzen zegoen esploratzeko!! Baina bueno, gero eskertuko dugu KMZa ikustean kafetegian lasai lasai, ordenadorearen aurrean.
12. Ez genuen Argineko Katarata barrankoa topatu urez gainezka, baine bai topatu genituen Argineko Galeriak Airez gainezka. Horregatik pentsatu genuen agian Airea izan zela erreka zarata ateratzen zuena, eta ez erreka bera.
13. Topo printzipala egin genuen, eta putzua bajatu. Behean, 3 gatera daude begiratzeko, airez putzadaka.
14. Eta horrela irten genuen, esplorazio egun eder bat pasa eta gero, eta burua berotuta aire freskoz. Thank you, Mr Aranzabal; thank you, Mr Antuan, thank you, Mr Richard, Mr Zeberio, thankyou eberybody!

Argineko Zuloaren esplorazioa hasi besterik ez da egin. Eta gogoz ekingo diogu, rafting ordez "potxinguing" egiten hasten ez bagara behintzat...

Lasai denok, egun baten agertuko dira eta Argineko galeria ikusgarri horiek, baaaaaiii.....

No hay comentarios: