2020/08/01
Armintxe eta Solope
200801: Antua, Oier.
Denporia sobran genkanez, lehelengo Armintxeko karstaren pare bat puntoren ikustaldixa egin dogu: (...)
Gero Solope II-ra juan gara. Ni neu 190609an izan nintzan azkenengotz, eta uste dot ondiok katalogau barik dakagula (IS-132 emongo detsagu, Gotzon? konfirmau mesedez). Koordenadak (...). Sarrerako argazkixa hartuta. Sokarik instalau beharrik ez dogu ikusi, eta oposiziñuan trabesian azken zatira pasatzeko estuasuna (bloke haundi bat) nasaitzen jardun dogu. Ez genkan topo materialik, eta hurrengo baten egin beharko dogu, trabesia burutzeko (uretatik urtenda) itsasua bare dagon egunen baten. Antuanek urpeko torpedua ekartzia pentsau dau, danok kadeneta bat eginda batetik bestera mobitzeko; eta egun berian IS-016 Antzoriz IV-ean pendiente dagon zeharkaldixa burutzeko aprobetxatzia. Bio lagin batzuk jasota, Oniscus haundi batzuk; zuluan espezie honetako asko zeguazen, baiña ez dot beste ezer topau.
Gero Urtzik seiñalautako kaskora igo nahi izan dogu, ea berak esandako lezia lokalizatzen genduan; baiña soluen arteko hesixak pasatzeko gatxa genkan, eta horren ordez Ibarran Bañerara emoten daben horman behera juan gara, ikustaldi bat emoteko. Pare bat zulo txiki kenduta (pare bat metrokuak), ez dogu katalogatzeko moduko ezer ikusi; uran maillan Solope II-ren urteeria izan leiken sakonunia ikusi dogu, baiña segurtasunez bajatzerik ez zeguan (marea gora zetorren).
Hurrengo baten, Urtzin kaskora zuzenian juateko geratu gara (kamiñotik) leza hori topatzera, eta handik behera Ibarran Bañerako eskuma aldeko horma hau miatzen segitzeko. Kueba haundirik igual ez da agertuko, baiña lekua espektakularra danez bisittiak merezi dau.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario