Ostegunean, Antua eta biok joan ginen Aritzgaine-II-ko jarraipena desobstruitzera. Dagoen haizea ez balitz egongo, ez ginateke ezta molestatu ere egingo fraktura horretan sartzen. 60ºko inklinazioarekin, goraka etzanda, burua mugitzeko lekurik gabe... no comment.
Duela urtebete inguru aritu ginen Aritzgaine I eta Aritzgaine II esploratzen. Lehenengoa bukatutzat eman zen -220m-tara. Aritzgaine-II-ren kasuan, ez genuen sakondu hainbeste, baina bukatutzat eman genuen puntan. Beranduago, haizearen bidea jarraituz, atzoko fraktura aurkitu genuen. Baina kasu honentan, haizea beheraka joan beharrean goraka doa. Agian beste putzu paralelo batekin konektatzera?
Horregatik desobstrukziorako ekipamendu guztia hartu eta, eztuasun hori zabaltzera joan ginen atzo. Aurretik egindako beste sahiakera batean, Martin eta Iñakik, burua pasatzea lortu zuten, baina ez gorputza. Atzo, Antuanen magia kolpe bat eta gero, Josuk justo pasatzea lortu zuen, eta gutxira, bixkat lurra zulatuta, Antuanek.
1.5m x 2m x 3m tamainako gela batera heldu ginen, kono baten formakoa. Eta justo goian, desobstruitu daitekeen metro bateko arrakala bat. Bestaldean, putzu baten behekaldea atzematen da. 10m-15m-ko putzu bat dirudi. Bitartean, haizea etengabe goraka dirau...
"Habrá que volver..." zioen Antuanek. Eta beraz, dagoeneko pasatu genuen eztuasuna gehiago zabaltzea adostu genuen hurrengo sarrera errazteko. Oraingoan magia kolpea Josuk goitik sartu, pasa bera, eta listo! metroko tunela!
Bueltan meandroak pasa, hasi putzuak igotzen, eta erdi bidean, usain arraro bat atzeman genuen. Guk lanean ibilita atera genuena hain zuzen ere!!! Haizeak bi lekuen artean zirkulatu egiten duela dirudi, ez da seinale ona...
Gustu gazi-gozoarekin, planteatutako helburuak beteta, Junirara besteekin elkartzera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario