2014/08/16

Ondaro eta Pagola

[Ondaro+1.jpg]


140816: Ritxar, Antua, Gotzon, Martin, Iñaki, Oier.

Nabarnizko Ikazurieta auzotik, Pagolara eta Ondarora.

Pagolako lezia ikusi dogu lehelengo. Oin dala urte batzu bertan botatako kotxia hor dago, eta bere estabilidadiari buruz zalantzak izan doguz, azpiko terrazia (oin dala urte gehixago hildako behiz beteta zeguana) eta hortik behera esplorau barik dagon potzua explorau ahal izateko. Ritxar, Antua eta Gotzon geratu dira gero begiratzeko.

Ondarora juan gara gero. Sarreratik hurre, Iñakik...

(...)

Hortik aurrera, Gotzonek eskalada lekua seiñalau desku: laku haundixa pasauta (gaur hutsik zeguana) hurrengo koladia. Iñaki, Martin eta hirurok geratu gara bertan eta bestiak Pagolara juan dira.

Eskaladiak ez dau partikularidaderik izan, kolada batek dakan ezegonkortasunan “emoziñua” eta nere martxa oso lentua kenduta. Kolada konbexuan eskumako aldian goraiñok allegau naiz, 13 bat metrora: eskuman, sapaixak eta koladiak bat eginda amaittu da, estalaktita exzentrikoz betetako gela politt baten; ezkerrian, barriz, sapaixak eta koladiak ez zeben bat egitten, baiña bloke batzuen azpiko aldiak ixten zeban pasua, dana koladekin zementauta. Aipatu bihar da punto honetan zeguan guano pillua (maniobra guztiak kakatan egin bihar izan dittudaz, eta bio aldetik be aprobetxau dot: 4-5 Quaestus eta Lithobius txiki 1). Hortik 10 bat metrora jaitsi naiz, eta kabezera bat ipiñi dot kolada konbexuan ezkerreko aldian ikusten dan beste leihatilla bateraiñok igotzeko, baiña... expresak jartzeko 6 mm-tako barautsa galdu dotela konturatu naiz orduan, eta hor amaittu da saiakeria. Kabezeria instalauta geratu da, soka semiestatikuakin. Kanporakuan beste Lithobius 1 jaso dot.

Iñaki, Martin eta hirurok egunen baten kanteran praktikak egittia adostu dogu. Izan be, gaur eurak berde xamar zeguazen eta horregaittik eskalau dot nik; baiña kanteran teknikia findu ostian, igual puntu honetxetara bueltau geinke eskaladiau eurak amaitzeko.

Aittatu dogun beste gauza garrantzitsu bat (gure bizitzak besain garrantzitsua), soken garbiketa sistematikua da. Aspaldixan usadixua galduta gabiz, eta barriro ohittu bihar gara Santa Luziara heldu besain laster errekara juan eta materiala garbitzera, jarduna goiz amaitzen dogunetan behintzat.

No hay comentarios: